2018/10/08

Zaragozan, uharketako anfibio eta narrastixak erreskatatzen

Irailak 22 eta 23ko asteburuan Zaragozan egon nintzan, bertako uharken problematika aurrez aurre ikusten. 9 pertsona elkartu ginan, 4 euskal herritar, madrildar bat eta Zaragozako beste 4.

Uharkak (gaztelaniaz aljibe) zer dian ere ez dozue jakingo akaso askok. Ur eskasia dauan lekuetan ura pilatzeko egitura batzuk dia, lurrian egoten dian deposito moduko batzuk. Zaragozan holako pila bat daude eta gehixenak abandonauta daude gaur egun.

Abandonautako uharkak
Zoritxarrez, uharka hauek izugarrizko tranpa mortalak dia narrasti eta anfibiuentzat. Bertara sartzen dia gordeleku edota hezetasun bila eta ezin irtenda gelditzen dia.

Montpelierko suge gaztia (Malpolon monspessulanus), uharka baten barruan, ahal daban bezela bizirik mantentzen
Imajinatu dezakezue nola bukauko daban uharka barrutik irten ezinda dauan edozein bitxok. Baldintzen arabera, gutxiau edo gehixau iraungo dabe, gosez, egarriz edota itota (urez betetako uharken kasuan) hil arte. Eta horrela milaka anfibio eta narrasti hiltzen dia urtero.

Apo lasterkarixa (Epidalea calamita) eta eskailera sugia (Zamenis scalaris) hilda, uharken ondoriuen bi adibide garbi
Arazo horretaz jabetuta, inguruko pertsona batzuek ehundaka uharka ditxue fitxauta, eta ahal daben guztietan banan banan begiratzen ditxue, barruan daona erreskatatzeko. Eta posible dan uharketan, enbor edota tablak ipintzen ditxuzte, bitxuak beraien kabuz irten ahal izateko. Txalotzekua da itxen daben lana. 

Enrique Ruizek eta Carlos Muñozek inbitauta, erreskate jardunaldi baten parte izan ginan gu ere, eta goizian goizetik hasitxa, berandurarte ibili ginan uharka desberdinak arakatu eta bitxuak ateratzen.

Uharkak arakatzen
Ezk.: Enrique trebetasun askokin jeisten zan uharketara.
Esk.: urez betetako uharketan salabardo biharra egoten da bitxuak ateratzeko.
Uharka batetik erreskatatutako apo ezproidun (Pelobates cultripes) gaztiak
Hurrengo argazkixetan montpelierko 2 suge agertzen dia. Ikusten dozuen bezala, argal-argal, egoera oso kritikuan bixak. Ura parian ipini eta segitxuan hasten dia edaten, kriston egarrixakin.

Uharka batetik ateratako montpelierko sugiari (Malpolon monspessulanus) ura ematen.
Beste montpelierko suge bat egoera larrixan
Jarraixan, uharketatik erreskatau genitxun narrasti eta anfibio gehixon argazkixak erakusten dizkizuet.

Montpelierko sugia (Malpolon monspessulanus)
Montpelierko sugia (Malpolon monspessulanus)
Montpelierko sugia (Malpolon monspessulanus)

Montpelierko sugia (Malpolon monspessulanus)

Montpelirko sugia (Malpolon monspessulanus)
Eskailera-sugia (Zamenis scalaris)
Eskailera-sugia (Zamenis scalaris)

Eskailera-sugia (Zamenis scalaris)
Eskailera-sugea (Zamenis scalaris)
Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)
Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)


Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)
Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)
Suge biperakara (Natrix maura)
Gardatxua (Timon lepidus)
Gardatxua (Timon lepidus)
Txaradi sugandila (Psammodromus algirus)
Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)
Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)
Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)
Apo lasterkarixa (Epidalea calamita)
Inguruan artropodo interesante batzuk ere ikusi genitxun.

Buthus occitanus, Argiope lobata, Iris oratoria eta Ameles spallanzania
Astebukaera borobila izan zan. Narrasti eta anfibio espezie desberdinak ikusi eta erreskatau genitxun, eta konpainia onian gainera!

Elkartu ginan taldia. Goixan: Dan, ni, Julen, Sergio, Haritz; Behian: Enrique, Alberto, Pablo, Carlos. (Arg.: Enrique Ruiz)
Bukatzeko, gurekin egon zan Alberto González-ek indako artikuluan esteka ipintzen dizuet. Bertan, erreskatien pare bat bidixo ditxuzue ikusgai.

Eskerrik asko Enrique Ruiz eta Carlos Muñoz zuen inguruak erakustiarren, eta batez ere, itxen dozuen lanagatik!

Bestioi, hurrengorarte!

2018/09/17

Sugien kolorazio atipikuak

Larunbatian narrastixen laginketa batzuk itxen ibili ginan Gorbeiako natura parkian, eta bestiak beste, kolorazio bereziko bi suge ikusi genitxun.

Batetik, kolorazio uniformedun sugegorri kantauriarra, kolore marroi-gorrixkaduna. Sugegorrixen patroi tipikuak zigzag erako bandadun edota bi marra paralelodun bizkarraldia izaten dia. Hau da, hainbat kolore edo tonalidadez osatutako diseinuak. Concolor deitxuriko patroidunek aldiz, tonalidade bakarra erakusten dute, inungo marrarik edo diseinurik gabe. Azken hauek oso berezixak dia eta populazio txiki gutxi batzuk besterik ez dia aurkitzen.

Sugegorri kantauriarra (Vipera seoanei), concolor patroiduna






Bestetik, suge gorbatadun jaio berri melaniko bat ikusi genduan. Animali melaniko baten, alterazio genetiko baten ondorioz melanina (pigmentazio iluna) gailentzen da, eta ondorioz, berezko koloraziuan ordez kolore beltza eukitzen dabe.

Suge gorbatadun (Natrix astreptophora) melanikua


Suge hauek narrastizale gazte batzuekin batera ikusi nitxuan. Julen Santa Cristina, Aritz Ibarzabal eta Pablo Varona, ia laster elkartzen geran!

Bestioi, hurrengorarte!

2018/07/05

Lataste sugegorrixa, iberiar penintsulako sugien lista osatzen azkena

Iberiar penintsulako 14 suge espezietatik 13 nitxuan ikusitxa, eta desiatzen nenguan 14. ikusteko. Lataste sugegorrixa (Vipera latastei) zan falta jatana, penintsulako 3 sugegorrixetariko bat. Batzuetan "listero" hitza modu despektibuan erabiltzen bada ere (modu askotako "listeruak" daoz), aitortu bihar dot neri behintzat espezie desberdinak aurkitxu eta ikustia asko gustatzen jatala. Eta lataste sugegorrixa horren elegantia izanda, oindik eta gogo gehixau nakan baten bat ikusteko.

Lataste sugegorrixa ikusteko esperantzekin, aurreko astebukaeran Aitor Montes Arrondokin batera Burgosera jun nitzan egun pasa. Burgosen nahiko populazio politxa omen dao eta etxetik gertu eukitxa, saiatu biharra geneukan. Aurreko urtian ere in naban antzeko saiakera bat Valentziako beste gazte batzuekin, baina ez genduan sortetik izan. 

Oinguan bai ordia! Mendixan pasiatzen hasi eta segitxuan azaldu jakun lataste sugegorri bat! Puff, ze elegantia! Mudatzekotan zauan eta horren ondorioz eukitzen daben begiko kolore grisak pixka bat zatartzen zaban, baina hala ere top!

Lataste sugegorrixa (Vipera latastei)
Indibiduo gazte bat aurkitxu genun, tamaina ertaineko bat, 35-40 cm ingurukua.


Penintsulako gainontzeko sugegorrixekin konparauta (sugegorri kantauriarra eta aspis sugegorrixa) mutur nabarmenena daukana da, nahiz eta batzuek ez daben horren nabarmena eukitzen (guk topakutakuak adibidez). Mutur nabarmenauakin ikusgarrixauak izaten dia.





Ahaztu gabe, eskerrak eman nahi dizkiet Rafael Vazquez, Óscar Zuazo eta Ruben Sanchez-i, espezie hau aurkitzen laguntzeko aipamen batzuk ematiarren.  

Egonaldi motza in genduan, baina lataste sugegorri bat ikusitxa pozik bueltau ginan etxera. Beste narrasti eta anfibio espezie batzuk ere ikusi genitxun, baina dudarik gabe, eguneko protaginistia berau izan zan.

Amaitzeko, penintsulako suge guztiak ikusitxa, espezie danen zerrenda ipintzeko aprobetxatzen dot ("listero" sena izango da, jajaja):
  1. Culebra de Herradura (Hemorrhois hippocrepis) EHan ez
  2. Suge berde-horia - Culebra verdiamarilla (Hierophis viridiflavus)
  3. Iparraldeko suge leuna - Culebra lisa europea (Coronella austriaca)
  4. Hegoaldeko suge leuna - Culebra lisa meridional (Coronella girondica)
  5. Culebra de cogulla occidental (Macroprotodon brevisEHan ez
  6. Eskulapioren sugea - Culebra de Esculapio (Zamenis longissimus)
  7. Eskailera-sugea - Culebra de escalera (Zamenis scalaris)
  8. Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
  9. Suge gorbatadun iberiarra - Culebra de collar mediterránea (Natrix astreptophora)
  10. Suge gorbataduna - Culebra de collar (Natrix natrix)
  11. Monpelierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)
  12. Aspis sugegorria - Víbora aspid (Vipera aspis)
  13. Lataste sugegorria - Víbora hocicuda (Vipera latasteiEHko mugan
  14. Sugegorri kantauriarra - Víbora cantábrica (Vipera seoanei)
Beste bat arte!