2013/07/10

Narrastixen irteerako kronika

Azkenian ekainak 15ian in genun narrastixak ezagutzeko irteeria. 22 pertsonako taldia bildu ginan, ume, gazte, zein nagusi. Elgoibartik irtenda, 10ak alderako Otobarrenen (Araban) ginan, irteeriari hasieria emateko prest.

Ezer baino lehen, azalpen batzuk jasotzia tokau zitzaien bertaratutakuei: irteeran helburua, Euskal Herrixan ditxugun narrastixen errepasotxo bat, ingo genun ibilbidian inguruko azalpenak, narrastixak nola aurkitxu...

Hasierako azalpenak ematen (Argazkia: Aimar Uribesalgo)
Euskal Herriko narrasti espezieak erakusten (Argazkia: Rafa Alkorta)
Azalpen danak emanda, narrastixak bilatziari ekin genion. Eta segitxuan hasi ginan suge bat! suge bat! entzuten! Aspis sugegorri bat aurkitxu zuan Andoitzek harri baten azpixan. Aupa Andoitz!! Sugegorrixan inguruko azalpen batzuk eman, argazki batzuk atera eta berriz ere martxan jarri ginan, narrasti gehixaon bila.

Sugegorrixa hartzen (Argazkia: Asier Izagirre)
Sugegorrixakin (Argazkia: Haritz Arrieta)
Aspis sugegorrixa (Argazkia: Haritz Arrieta)
Aspis sugegorrixa (Argazkia: Rafa Alkorta)
Danak adi-adi sugegorrixari begira (Argazkia: Aimar Uribesalgo)
Pixkat aurrerau, inguru interesgarri bat zetorkigun. Eskinko hiruhatzarentzat aproposa. Abisau nien hainbatekin ingo genula topo, baina ondo ikusteko oso zaila eukiko genula. Izan ere, eskinko hiruhatzak oso azkarrak dia eta nahiz eta gugandik metro eskas batera egon, belarra mugitzen besterik ez da ikusten normalian. Eta hala izan zan. Hainbat eta hainbat ikusi genitxun, baitxa danon artian inguratu ere, baina gure muturren aurrian desagertzen zian danak.


Danok ibili ginan narrasti bila (Argazkiak: Rafa Alkorta eta Asier Izagirre)
Putzura begira (Argazkia: Asier Izagirre)
Narrastixak bilatzen, tarteka beste animali batzuk ere ikusi genitxun. Esaterako beheko apo lasterkari txikitxo hau.

Apo lasterkarixa (Argazkia: Haritz Arrieta)
Aurrerau junda, landa zabal baten barneratu ginan. Harri mordoska bat zauan lurrian sakabanatuta eta hauek jasotziari ekin genion beste narrastiren bat aurkitzeko asmotan.

Harrixak jasotzen, narrastixak aurkitzeko asmotan (Argazkia: Aimar Uribesalgo)
Handik gutxira in genun topo beste sorpresa handi batekin. Bin artian harri haundi bat jaso eta gardatxo elegante bat irten zan korrika ondoko beste harri baten azpira. Harri azpitxik atera eta bertatik bertara ikusteko aukera izan genun. Jendia harritxuta geratu zan gardatxuakin eta txikienak zer esanik ez!

Ematen dabanez, gardatxuari ez zion grazia gehixegirik in gure presentziak... (Argazkia: Asier Izagirre)


Gardatxuakin eskuetan, azalpenak ematen (Argazkiak: Haritz Arrieta, Aimar Uribesalgo eta Asier Izagirre)
Suge baten muda erakusten (Argazkia: Asier Izagirre)
Armiarma berezi batzuk erakutsi nahixan (Argazkia: Asier Izagirre)
Pixkat ibili ostian eguzkixa gehixegi berotzen hasi zan eta bazkaltzeko une aproposa zala erabaki genun. Zerbaitx jan eta deskantsau ostian, poliki-poliki beheranzko bidia hartu genun. Kotxera iritsi, taldeko argazkixa atera eta bukatutzat eman genun irteeria.

Taldeko argazkixa (Argazkia: Haritz Arrieta)
Jendia gustora ibili zan sentsaziuakin bueltau nitzan etxera, eta ni ere, oso pozik ibili nitzan. Hurrengo baten errepikatzeko bezela, jeje. Eskerrik asko etorri zinaten guztioi, eta eskerrik asko argazkixak bidali dizkiazuenoi!

Ondo ibili!!