2011/01/26

Uhandre marmolairea (Triturus marmoratus)

Esaminak bukau berri, banator bueltan berriz. Erañeun, Haritzekin Madarixa inguruko potzuak bisitau nitxuan eta baso igel gorrixez gain, uhandre palmatu dexente ere uretara gerturatzen hasi diala ikusi genduan. Uhandre marmolaire bat ere ikusi genduan eta horregatik, gaur bitxo horri buruz idaztia pentzau dot. 

Uhandre marmolairea (Triturus marmoratus) 15 cm inguruko bitxo oso politx bat da. Orban beltzez jositxako berde koloreko gorputza dauka eta ezaugarri interesgarri bat beraien gandorra da. Ugalketa sasoian (udaberri aldera), arrek gandor handi bat eukitzen dabe bizkar gainian eta emiek aldiz, gandorrik ez eta honen ordez marra laranja bat. Erañeun topau genduana adibidez, ar bat zan eta gandor txiki bat ikusten jakon, udaberrixa heltzerako guztiz hazitxa eukiko dabana. Indibiduo gaztiek ere marra naranja bat eukitzen dabe hasieran. 

Ugalketa sasoian aurkitxutako ar bat. Gandorra ez jako guztiz ikusten, uretatik kanpo eotian alde bateruntz jausten zaiolako.
Eme bat, marra laranja adierazgarrixakin.
Larbak ere, oso bitxo kuriosuak dia (larbak ze dian ez dakizuenentzat, igeletan adibidez zapaburuak izango zian). Kanporuntz irtetzen dian brankia haundi eta gorrixak, eta behatz mehe eta luziak eukitzen ditxue. Buztanian orban beltz batzuk desberdintzen zaizkie. 




Lehen esan doten bezela, ugalketa sasoia udaberri aldera izaten da batez ere, eta garai hori uretan pasatzen dabe, potzuetan batez ere. Negua ordia, uretatik kanpo pasatzen dabe normalian. Jatekuari dagokionian, uretan edo uretatik kanpo aurkitzen ditxuan ornogabiez elikatzen dia.

Hau lurreko fasian aurkitxutako ar bat da. Ikusten dozuen bezela, ez dauka inungo gandorrik.
Hau, erañeun topautakua da. Gandor txiki bat ikusten jako, pixkanaka hazten jungo zaiona.
Hau aurrekuan berdina da.
Hau ere aurreko berdina da, uretara itzuli gendunian ateratakua.