2014/05/25

Aralarko anfibio eta narrastixak erakusten

Beste behin ere, anfibio eta narrastixak aurrez aurre erakusteko aukera euki dot. Oinguan, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako irteera batian izan da, nun gidari lanetan ibili naizen. Aralarko anfibio eta narrastixak ezagutzeko helburuakin, Lareoko urtegira juan ginan, eta egualdixa lagun, hainbat espezie ikusteko aukera euki genduan: uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus), arrabio larbak (Salamandra salamandra), baso-igel gorrixan (Rana temporaria) zapaburuak, apo arruntak (Bufo spinosus), txantxikua (Alytes obstetricans), horma-sugandilak (Podarcis muralis), musker berdiak (Lacerta bilineata), ziraunak (Anguis fragilis), sugegorri kantauriarra (Vipera seoanei) eta suge gorbatadunak (Natrix natrix).

Lehen azalpenak, inguruko espezieak erakusten (Argazkia: Haritz Arrieta)

Ondorengo estekan aurkitxuko ditxuzue irteerako hainbat argazki (Gipuzkoako Parketxe Sareak prestautako bilduma):

Eta hemen, suge gorbatadunakin grabau ziaben bidixotxo bat:

(Gipuzkoako Parketxe Sarea)

Jendia oso gustora ibili zan, eta baitxa ni ere! Ia berriz ere errepikatzerik daukagun!

Nere partetik, eskerrik asko Haritz, Aitor eta Ainhoari bitxuak aurkitzen laguntziarren.

Ondo segi!