Oinguan animali kurioso batekin nator. Seguru, ixa danok erabili dozuela behin baino gehixaotan erderazko "mirando a las musarañas" espresiua, musaraña zer dan jakin gabe ere. Ba hemen erakusten dizueten hau da, euskeraz satitsua deitzen dana. Gure inguruetako ugaztunik txikixenetarikua da. Euskal herrixan arruntena, satitsu arrunta (Crocidura russula) da baina badaukagu Europako ugaztunik txikixena dan satitsu etruriarra (Suncus etruscus) ere.
Oso bitxo aktibuak dia. Egun guztia pasatzen dabe jaten eta denbora jakin bat jan gabe pasatzen badabe hil in daitezke. Adibidez, espezie batzutakuek ez dabe 4 ordu baino askoz gehixau aguantatzen jan gabe. Ornogabiak jaten ditxuzte gehixenbat.
Tamaina txikiko animalixak dianez, ez dia oso erraz topatzen. Errezena, zaratian bidez ikustia izaten da. Burrukan edo jolasian ibiltzen diazenian soinu partikular bat ateratzen dabe (barkauko diazue baina ez dakit nola deskribau soinua, jeje) eta orduan erraz lokalizatzen dia. Nere kasuan behintzat, ikusi izan ditxuten ixa danak zaratiagatik izan dia. Gertau izan jata gainera, zaratia entzun, gerturau eta satitsuak oindik jolasian (o burrukan, auskalo) jarraitzia nere presentziaz konturau gabe.
Hemen jaio berri bat. Oindik iliak ere irtetzeko ditxu. Ze politxa e! jeje. |
Hau umiak baino txarro, burua tapau ta ez dotela ikusten pentsauko du, jeje. |
Azkenian kamaria gustau jako ta dana! |