2015/11/22

Beste bisoi amerikar bat

Aurreko urteko udan bisoi amerikar gazte bat ikusi naban Elgoibarren eta aurten ere beste bat ikustia tokau jaku. Egun argiz, goizeko 10etan lasai-lasai zebilen Deba ibaixan gora, herrixan alturan. Kamariakin ez naban asmatu eta argazki eskas batzuk bakarrik atera ahal izan nizkion.





Haritz Arrietakin nenguan eta berak bidixuan grabau zaban.


Ikusitxako beste bisoi amerikarrakin erakutsitako sarrean esplikau naban bezela, kalte haundixa itxen dio oso mehatxatua dauan bisoi europarrari. Baina Gipuzkoan, oindik behintzat ez da bisoi amerikarra finkau. Ikusten ditxugun indibiduoak haztegixetatik ihes indako gaztiak dia, eta ez omen dabe aurrera itxen. Biologo talde bat bisoien jarraipena itxen dabil azken urtietan eta Elgoibarren ere ibiltzen dia. Errekan hainbat tranpa jartzen ditxuzte, bisoien presentzia aztertzeko. Oin dala urte batzuk adibidez, bisoi europarran bikote bat azaldu zan Sallobente errekan. 

Errekan dauden bisoientzako tranpetariko bat
Gustauko jatan bisoi amerikarran argazkixak erakutsi biharrian europarranak erakustia, baina gauzak dauden bezela...

Ondo segi!

2015/11/09

Badator Burbunak eta Etsayak dokumentala

Badator Hernaniko natura eta ahozko ondaria batu ditxuan dokumentala. Azaroak 14an aurkeztuko dute, 18:00tan, Ereñotzun. Abenduan 4ian Hernanin erakutsiko dute, 19:00etan, eta abenduan 7xan Durangoko azokan, 13:00etan. Aurrerapen gisa ondorengo bidixua erakusten digute.


Urumeako kronikan argitarau dute dokumentalari buruzko erreportaje bat (erreportaje osua irakurtzeko sakatu hemen).
  • «Altxor bat da herritar hauek naturarekiko duten jakintza eta horrek utzi duen hizkuntza»
  • Gizartea kalera bizitzera joan den heinean, naturarekiko duen lotura galtzen joan da; eta horrekin, honen inguruan dagoen jakintza guztia. Urumea bailaran ordea, badira gutxi batzuk naturarekin kontaktu zuzenean bizi direnak, eta honen inguruan sekulako ezagutza dutenak. ‘Burbunak eta etsayak’ proiektuak 25 elkarrizketa biltzen ditu, herritar hauek naturarekin izan duten lotura eta horrek utzi duen ahozko ondarea kontatzen dute bertan.      (Iturria: Urumeako kronika)
Dokumentaleko hainbat irudi grabatzen lagundu dotenez, dokumentala aurrez ikusteko aukeria euki dot nik eta lan oso politx eta fina prestau dutela esan biharra daukat! Zuei ere gomendatzen dizuet!

Beste bat arte!