2015/12/27

Suge gorbataduna (Natrix natrix)

Negua izanda, ez da suge garaixa, baina uztailian ikusitxako 3 suge gorbatadun erakutsiko dizkizuet gaur. Aurreneko bi sugiak Altzola Beraseta baserrixan ikusi nitxuan, Haritz Arrieta Odriari esker. Bertako ortuan azaldu zian bixak, eta baserritxar gehixenek suge danak hiltzen baditxuzte ere, bertakuek bihar bezela errespetatzen ditxuzte. Jarrera eredugarrixa!












Hirugarren sugiak momentu txarren bat pasau dabala ikusten da. Buruan zauri baten marka nabarmena dauka eta buztana moztuta. Animaliren batek indako zaurixak ote, edo asmo txarreko pertsonaren batekin topo in eta pare bat makilkada jasoko zitxuan agian? Ez dakit, baina bizirik eta aurrera itxeko indarrakin irten zan sikiera...


Buruko zaurixan marka
Buztana moztuta dauka
Salseau nahi badozue, suge espezie honen inguruko beste sarrera batzuen linkak jartzen dizkizuet: suge gorbataduna (2014)suge gorbatadun melanikua (2011)suge gorbataduna (2010).

Laster arte!

2015/12/17

Baso-igel gorrixan ugalketa

Baso-igel gorrixak (Rana temporaria) basuan gordeta ibiltzen dia, baina ugalketa sasoia iristian, putzuetan elkartzen dia inguruko igel guztixak. Eta lekuan eta putzuan arabera, ehundaka igel elkartu daitxezke putzu bakarrian!

Baso-igel gorrixa neguan ugaltzen da, gainontzeko anfibiuak udaberrixan ugaldu ohi dian bitartian. Fetxa aproposak zialakuan, abendu hasierako zubixan, Izarraitz inguruko pare bat putzutara gerturatu ginan Haritz Arrieta Odria eta ni, ia igelak martxan zebizen begiratzeko asmotan. Bete-betian asmatu genduan. Topera zeuden bisitau genitxun bi putzuak. Lelengo putzua igel eta arrautzaz lepo zauan. Bigarrenian, errute gutxi zeuden oindik, baina ar mordua zeuan, emiak etortzeko zain. 

Argazkixak erakustiaz gain, bidixo bat ere in dot, sasoi honetan baso-igel gorrixak montatzen daban espektakulua ezagutzeko.



Hurrengo argazkixak lehenengo potzuan ateratakuak dia. Bistan dauden errutiez aparte, ur azpixan ere pila bat ikusten dia. Eta horrez gain, anplexo gehixau ere ikusten dia. Igel batzuk bikoteka daude, arrak emieri helduta. Horri esten zaio "anplexua". Modu hortara egongo dia, emiak arrautzak ipini eta arrak ernaldu arte. Beraz, ikusten dian errute guztiez gain, beste errute pila bat jartzeke zeuden.

















Eme bat, tripa arrautzez beteta, putzura iristen
Hurrengo argazkixak, bigarren potzukuak dia. Ikusten dan bezela, ixa igel danak banaka daude. Emien zain dauden arrak dia. Asko ikusten dia bistan, baina ur azpixan askoz gehixau zeuden.






Igel honek mutur arrarua zaukan. Baliteke iraganian zauriren bat euki izana.
Bukatzeko, kuriosadade bezela, argazki eta irudixak nola hartu genitxun erakusten dizuet, jeje.


Urtian behin eta denbora tarte motz baten gertatzen da espektakulu hau eta merezi dau aurrez aurre ikustiak!

Ondo segi!

2015/11/22

Beste bisoi amerikar bat

Aurreko urteko udan bisoi amerikar gazte bat ikusi naban Elgoibarren eta aurten ere beste bat ikustia tokau jaku. Egun argiz, goizeko 10etan lasai-lasai zebilen Deba ibaixan gora, herrixan alturan. Kamariakin ez naban asmatu eta argazki eskas batzuk bakarrik atera ahal izan nizkion.





Haritz Arrietakin nenguan eta berak bidixuan grabau zaban.


Ikusitxako beste bisoi amerikarrakin erakutsitako sarrean esplikau naban bezela, kalte haundixa itxen dio oso mehatxatua dauan bisoi europarrari. Baina Gipuzkoan, oindik behintzat ez da bisoi amerikarra finkau. Ikusten ditxugun indibiduoak haztegixetatik ihes indako gaztiak dia, eta ez omen dabe aurrera itxen. Biologo talde bat bisoien jarraipena itxen dabil azken urtietan eta Elgoibarren ere ibiltzen dia. Errekan hainbat tranpa jartzen ditxuzte, bisoien presentzia aztertzeko. Oin dala urte batzuk adibidez, bisoi europarran bikote bat azaldu zan Sallobente errekan. 

Errekan dauden bisoientzako tranpetariko bat
Gustauko jatan bisoi amerikarran argazkixak erakutsi biharrian europarranak erakustia, baina gauzak dauden bezela...

Ondo segi!

2015/11/09

Badator Burbunak eta Etsayak dokumentala

Badator Hernaniko natura eta ahozko ondaria batu ditxuan dokumentala. Azaroak 14an aurkeztuko dute, 18:00tan, Ereñotzun. Abenduan 4ian Hernanin erakutsiko dute, 19:00etan, eta abenduan 7xan Durangoko azokan, 13:00etan. Aurrerapen gisa ondorengo bidixua erakusten digute.


Urumeako kronikan argitarau dute dokumentalari buruzko erreportaje bat (erreportaje osua irakurtzeko sakatu hemen).
  • «Altxor bat da herritar hauek naturarekiko duten jakintza eta horrek utzi duen hizkuntza»
  • Gizartea kalera bizitzera joan den heinean, naturarekiko duen lotura galtzen joan da; eta horrekin, honen inguruan dagoen jakintza guztia. Urumea bailaran ordea, badira gutxi batzuk naturarekin kontaktu zuzenean bizi direnak, eta honen inguruan sekulako ezagutza dutenak. ‘Burbunak eta etsayak’ proiektuak 25 elkarrizketa biltzen ditu, herritar hauek naturarekin izan duten lotura eta horrek utzi duen ahozko ondarea kontatzen dute bertan.      (Iturria: Urumeako kronika)
Dokumentaleko hainbat irudi grabatzen lagundu dotenez, dokumentala aurrez ikusteko aukeria euki dot nik eta lan oso politx eta fina prestau dutela esan biharra daukat! Zuei ere gomendatzen dizuet!

Beste bat arte!

2015/10/25

Teideko Parke Nazionala

Oin dala urte bete Tenerifen egon nitzan eta hango animalixen argazkixak erakutsi nizkizuen orduan (Gallotia galloti, Gallotia intermedia, Tarentola delalandii, Chalcides viridanus, Caretta caretta eta beste baztuk). Teideko Parke Nazionalian ere ibili nitzan eta geologikoki oso leku kuriosua danez, ordundik gordeta nitxuan argazki batzuk erakusten dizkizuet.

Teide sumendixa (3718 m)
Malpaís. Atzian ezkerrian Alto de Guara
Roque Cinchado. Atzian Teideko tontorra.

Roque Cinchado
La catedral




Eskuman Teideko landare tipikua lehortuta (Tajinaste rojo)






Teideko tontorra





Pico Viejo (3134 m). Erdixan  Narices del Teide, 1798ko erupziua

La Tarta, konposizio desberdinen erupziuen gainjartzia

Tenerifeko landare batzuk ere erakusteko dauzkat oindik. Gaurkoz besterik ez. Ondo segi!