2016/01/31

Harkaitz-txorixa (Tichodroma muraria)

Mendi altu eta harritsuetan topatzen dan txori berezi bat da harkaitz-txorixa. Euskal Herrixan Pirineotan aurkitzen da batez ere, baina baitxa erdialdeko mendi altu batzuetan ere. Itsas bazterreko labarretan ere ikusi daiteke. Ogoñoko pareta eskalatzen ikusi naban behin nik adibidez.

Kolore griseko hegaztixa da, baina hegan itxerakuan orban txuridun gorri-karmin koloreko luma oso bereizgarrixak ikusten jakoz. Horri esker, errezago aurkitzen da, bestela nahiko zaila izaten da ikusten eta. Nahiko espezie eskasa da gainera, habitat konkretu baten bilatzekua.

Hurrengo argazkixak Mugarran aterata daoz.







Aurreko urtian Irunberriko arroilan ikusitxako beste harkaitz-txori baten argazkixak erakusteko aprobetxatzen dot.




Ia hurrengo baten argazki hobiak ateratzerik daukaten, gertuagotik aterata eta heguak zabalik ditxula. Ez da txori erreza...

2016/01/27

Elur-txonta (Montifringilla nivalis)

Azken sarreran aipatu nizuen bezela, Ukiolako Parke Naturalian egon ginan elur-txontak ikusten. Argazki berri batzuk erakusten dizkizuet gaur.











Argazki desberdin bat lortziarren, ahuntzak bezela... Elur-txontak nere paretik pasatzen dabiz
Ondo segi!

2016/01/24

Elur-txontak, harkaitz-txorixak eta mendi-tuntunak

Asteartian, Juankar Andres mallabiarrak elur-txontan inguruko sarrera publikau zaban bere blogian. Iberiar penintsulan, Pirineotan edo Kanturiar Mendikatian aurkitzen da espezie hau, baina itxura danez, Urkiolako Parke Naturalera etorri dia 20bat indibiduo, negua pasatzera. Atzo goizian (urtarrilak 23), txori hauek topau eta argazki batzuk ateratzeko asmuakin bertaratu ginan Haritz Arrieta eta ni. Segitxuan topau genitxun elur-txontak, eta leku berian, beste 2 espezie interesgarri ere zebizen. Harkaitz-txorixa eta mendi-tuntuna. 3 espezie hauek batera ez dia egunero ikusten! Kasualidadez argazki berdinian erretratau nitxuan. 

Nun daude elur-txontak, harkaitz-txorixa eta mendi-tuntuna?
Elur-txontak, harkaitz-txorixa eta mendi-tuntuna
Hurrengo egunetan erakutsiko dizkizuet espezie bakoitzan argazkixak. Hemen aurrerapen bat.

Elur-txonta (Montifringilla nivalis)
Harkaitz-txorixa (Tichodroma muraria)
Mendi-tuntuna (Prunella collaris)
Eskerrik asko Juankar!

2016/01/11

Eskulapio sugia (Zamenis longissimus)

Nahiz eta garaiz kanpo egon, aurtengo negu arraro honen ondorioz, narrasti batzuk ikusi ahal izan dia egun beruetan (normalian sugandilak bakarrik ikusi ohi dia). Larunbatian bertan, eskulapio baten argazki bat bidali ziaben. Urtarrilak 9 baten eskulapio bat!! "Bitxikeria" hau aprobetxatzen, udaberritxik gordeta nitxuan espezie honen argazki eta irudi batzuk erakutsiko dizkizuet.

Eskulapioren sugia, urtarrilak 9xan, Zarautzen aterata (Argazkia: Fidel Blazquez)
Eskulapio sugia itxura liraineko narrasti ikusgarrixa da. Normalian 140-170 cm bitarteko sugia dan arren, 2 metrotakuak ere aurkitxu izan dia. Gorputz marroi-berdexka, sabelalde horixka eta lepoaldian orban horixa eukitzen dau. Helduak, ugaztun txikiz, hegaztiz eta bestelako narrastiz elikatzen dia, eta gaztiak, sugandila eta ornogabiez. Ikustekua da, txita eta arrautza bila, zuhaitzetara igotzeko daukan abilezia! Euskal Herrixan, Kantauri isurialdeko suge tipikua da.

Eskulapiua, osasunaren zaindaritzat hartu zan antzinako hainbat kulturatan eta greziarrek adibidez, Asklepio (Eskulapio erromatarrentzat) osasuaren jainkuaren ministro zala uste zuten. Gaur egun ere, eskulapio sugia medikuntzako sinbolotzat daukagu, baina aspaldi galdu zian suge honekiko mirespenak, eta gainontzeko sugiak bezela, hil biharreko piztiatzat dauka gizartiak.

Hurrengo argazkixetan 3 eskulapio desberdin erakusten dizkizuet. Lehenengua Egoitz Alkorta Mirandari esker ikusi naban. Begixan fijatzen bazerate, kolore gris moduko bat ikusten zaio. Azala mudatzekotan dauala erakusten dau begi horrek. Bigarrena, kalian, garaje baten atian topau zeben Joseba Elustondo eta Arkaitz Iruretak. Beraiek abisauta (mertzi!!) bertaratu nitzan eta hartu eta leku aproposau baten soltau naban. Hirugarrena Haritz Arrietakin batera topau naban, erreka bazterrian. Argazkixen aurretik bidixo bat ere erakusten dizuet.











Eskulapiua oso trebia da zuhaitzetan ibiltzen





Beste bat arte!