2018/10/08

Zaragozan, uharketako anfibio eta narrastixak erreskatatzen

Irailak 22 eta 23ko asteburuan Zaragozan egon nintzan, bertako uharken problematika aurrez aurre ikusten. 9 pertsona elkartu ginan, 4 euskal herritar, madrildar bat eta Zaragozako beste 4.

Uharkak (gaztelaniaz aljibe) zer dian ere ez dozue jakingo akaso askok. Ur eskasia dauan lekuetan ura pilatzeko egitura batzuk dia, lurrian egoten dian deposito moduko batzuk. Zaragozan holako pila bat daude eta gehixenak abandonauta daude gaur egun.

Abandonautako uharkak
Zoritxarrez, uharka hauek izugarrizko tranpa mortalak dia narrasti eta anfibiuentzat. Bertara sartzen dia gordeleku edota hezetasun bila eta ezin irtenda gelditzen dia.

Montpelierko suge gaztia (Malpolon monspessulanus), uharka baten barruan, ahal daban bezela bizirik mantentzen
Imajinatu dezakezue nola bukauko daban uharka barrutik irten ezinda dauan edozein bitxok. Baldintzen arabera, gutxiau edo gehixau iraungo dabe, gosez, egarriz edota itota (urez betetako uharken kasuan) hil arte. Eta horrela milaka anfibio eta narrasti hiltzen dia urtero.

Apo lasterkarixa (Epidalea calamita) eta eskailera sugia (Zamenis scalaris) hilda, uharken ondoriuen bi adibide garbi
Arazo horretaz jabetuta, inguruko pertsona batzuek ehundaka uharka ditxue fitxauta, eta ahal daben guztietan banan banan begiratzen ditxue, barruan daona erreskatatzeko. Eta posible dan uharketan, enbor edota tablak ipintzen ditxuzte, bitxuak beraien kabuz irten ahal izateko. Txalotzekua da itxen daben lana. 

Enrique Ruizek eta Carlos Muñozek inbitauta, erreskate jardunaldi baten parte izan ginan gu ere, eta goizian goizetik hasitxa, berandurarte ibili ginan uharka desberdinak arakatu eta bitxuak ateratzen.

Uharkak arakatzen
Ezk.: Enrique trebetasun askokin jeisten zan uharketara.
Esk.: urez betetako uharketan salabardo biharra egoten da bitxuak ateratzeko.
Uharka batetik erreskatatutako apo ezproidun (Pelobates cultripes) gaztiak
Hurrengo argazkixetan montpelierko 2 suge agertzen dia. Ikusten dozuen bezala, argal-argal, egoera oso kritikuan bixak. Ura parian ipini eta segitxuan hasten dia edaten, kriston egarrixakin.

Uharka batetik ateratako montpelierko sugiari (Malpolon monspessulanus) ura ematen.
Beste montpelierko suge bat egoera larrixan
Jarraixan, uharketatik erreskatau genitxun narrasti eta anfibio gehixon argazkixak erakusten dizkizuet.

Montpelierko sugia (Malpolon monspessulanus)
Montpelierko sugia (Malpolon monspessulanus)
Montpelierko sugia (Malpolon monspessulanus)

Montpelierko sugia (Malpolon monspessulanus)

Montpelirko sugia (Malpolon monspessulanus)
Eskailera-sugia (Zamenis scalaris)
Eskailera-sugia (Zamenis scalaris)

Eskailera-sugia (Zamenis scalaris)
Eskailera-sugea (Zamenis scalaris)
Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)
Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)


Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)
Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)
Suge biperakara (Natrix maura)
Gardatxua (Timon lepidus)
Gardatxua (Timon lepidus)
Txaradi sugandila (Psammodromus algirus)
Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)
Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)
Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)
Apo lasterkarixa (Epidalea calamita)
Inguruan artropodo interesante batzuk ere ikusi genitxun.

Buthus occitanus, Argiope lobata, Iris oratoria eta Ameles spallanzania
Astebukaera borobila izan zan. Narrasti eta anfibio espezie desberdinak ikusi eta erreskatau genitxun, eta konpainia onian gainera!

Elkartu ginan taldia. Goixan: Dan, ni, Julen, Sergio, Haritz; Behian: Enrique, Alberto, Pablo, Carlos. (Arg.: Enrique Ruiz)
Bukatzeko, gurekin egon zan Alberto González-ek indako artikuluan esteka ipintzen dizuet. Bertan, erreskatien pare bat bidixo ditxuzue ikusgai.

Eskerrik asko Enrique Ruiz eta Carlos Muñoz zuen inguruak erakustiarren, eta batez ere, itxen dozuen lanagatik!

Bestioi, hurrengorarte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina