2017/01/20

Katamotz iberiarran bila

Ciudad Realen anfibio eta narrasti bila 2 egun ibili ostian, Jaengo Sierra de Andújar parke naturalera jeitsi ginan, Aitor Montes Arrondo eta ni, beste 2 egunetan katamotz iberiarra ikusteko saiakeria itxeko asmuakin. Katamotz iberiarra (Lynx pardinus) iberir penintsulako endemismo bat da, oso espezie ezaguna, besteak beste, munduko felino mehatxatuena izatiarren. Ixa indibiduo danak bi populazio nagusitan banatzen dia; Doñanan eta Andujarren. Azken hau da gainera nukleorik potentiena.

Katamotza ikusteko garai onena abendu eta urtarrila bueltan izaten da, araldixan egoten dianez, alde batetik bestera mugitzen ibiltzen dialako, aktibitate askokin. Beraz, printzipioz behintzat, katamotza ikusteko garairik onenian eta lekurik onenera ginduazen! Gainera, gaur egun dauden blog eta web orrialde guztiekin, pixka bat salseau ostian, laster enterau ginan zeintzuk dian "katuan" zain egoteko punturik egokixenak.

Gabaz iritsi ginan bertara eta lotarako lekuan pentsatzen, katamotza ikusteko puntu egoki hoietako batera jutia erabaki genun. Parke naturalian sartu bezain laster hasi ginan abiadura moteltzeko eskatzen zuten kartelak ikusten, danak katamotzan argazkixakin. Kartel hoiek ikustian tripak dantzan jarri zitzaizkigun!

Mendixan ondo barneratuta, zuloz betetako pista bat hartu genduan, eta begixak errepidian adi adi geneuzkala... toma! katamotz bat errepide bazterrian, furgonetatik 2 metrotara! Geldi-geldi zauan eta iluntasunian ez naban ikusi bere ondotik pasau eta mugitxu zan arte. Frontalak piztu eta zelaixan behera juten ikusi genduan. Puff, iritsi orduko katamotz bat! Eta norberangandik 2 metrora gainera! Bizitzako 1. katamotz iberiarra, dudarik gabe, bizitza guztian gogoratuko doten momentu bat.

Kriston emoziuakin jarraitxu genun aurrera, gaba pasatzeko buruan geneukan lekura iritsi arte. Furgonetiantzat leku aproposa topau, afaldu eta lotara. Katamotzak zapaltzen daban lurretan lo itxiak emozio berezixa ematen zion gaba horri.

Hurrengo egunian, goiz esnatu eta katamotzan zain jarri ginan. Pistatik, bailarako eremu zabal bat ikusten zan, eta prismatikuak hartuta, adi egon eta pazientzia eukitzia tokatzen zan.

Katamotz iberiarran habitata, geunden lekutik ikusten genduana
Oso zaila zan horren espazio zabalian eta zuhaixka artian katamotz bat lokalizatzia, baina gu bezelako naturzale ugari elkartu ginan inguruan eta hainbeste begikin, baten batek ikusteko probabilidade asko zeuden. 

Hala, goiz erdixan, pistan goraoko partetik katamotz bat lokalizau zutela esan ziguten. Tripak berriz ere dantzan! Segitxuan bertaratu ginan eta katamotza nun zauan esan ziguten. Kostau jakun ikustia, lekutan zauan! Baina han zauan, granitozko harkaitz baten gainian jarritxa, gure 2. katamotz iberiarra!

Katamotz iberiarra (Lynx pardinus)

Harri gainian jarritxa denbora bat pasau ostian, jeitsi eta landare artian desagertu zan.

Arratsaldian abisu berri bat jaso genduan, berriz ere agertu zala katamotz berdina. Oinguan zelai baten ibiltzen ikusi genun, baina ganoraz ikusteko urrutiegi jarraitzen zaban.



Eguna bukatziar zaola, pista azpitik gertu, katamotz ar bat beste ar bati jarraika zebilela abisau ziguten. Halako batian bat pasau zan trotian gure paretik. Pare bat segundu besterik ezian izan, zuhaixken artetik azaldu zan tartetxo baten. Bere norabidia ikusitxa, eta hurrengo nun irten zitekeen ideia inda, kamariakin prest jarri nitzan. Hantxe azaldu zan eta argazki petral batzuk itxen laga zigun behintzat, berriz ere landare artian ezkutau zan arte. 

Katamotz iberiarra (Lynx pardinus)

Ez genduan berriz ikustia lortzen, ez hau ez bestia, eta beste batzuk esan zutenez, burrukaldi txiki bat in eta beste alderako noranzkua hartu zuten berriz. Edarra izango zan ba burrukatxo hori kustia! Pena...

2 minutu barru, bailaran beste puntan ikusi genitxun bixak, bata bestiaz oso pendiente. Korrika hasten zian, geratu, bestia nun zauan begiratu...



Pista batera heldu eta handik mendixan gora desagertu zian bi katamotzak. 3. eta 4. katamotzak zian!! Eta oinguan nahiko gertu ikusi genduan bat behintzat!


Beste behin ere pozik bukatu genun eguna. Katamotza ikusitxa, hurrengo egunerako gure nahixa, gertuau ikustia zan. Eta posible zan, batez ere gizakixangan daukan konfiantza ikusitxa. Hori izan zan gehixen harritxu ninduna. Bost axola dio gizakixa iguruan ibiltziak eta guztiz paso itxen dau gutaz. Entzutekuak zian bertan ezagututako jendiak kontautako anekdotak. Argazkixak ere erakutsi zizkiguten, katamotza pistan jendian ondotik lasai asko pasatzen. Ikustekua!

Hurrengo egunian (abenduak 30) askoz jende gutxiau elkartu ginan. Katamotza lokalizatzeko begi gutxiau, baina azaldu ezkero, lasai disfrutatzeko askoz hobeto. Flojo hasi zan eguna, goiz guztian mugimendurik gabe... Beste jendiakin hitz egin, esperientziak entzun... eta hantxe, denborapasan... 

Lantzian behin, beste espezie batzuk ikusten genitxun sikiera.    

Mika urdinak (Cyanopica  cyanus)
Gerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Buztanluzia (Aegithalos caudatus)
Erregetxo bekainzurixa (Regulus ignicapilla)
Sai arreak (Gyps fulvus)
Sai motza (Aegypius monachus)
Iberiar eguzki-arrano bikotia (Aquila adalberti)
Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius)
Pirineotar basahuntzak (Capra pyrenaica)
Oreina (Cervus elaphus)
Eguna aurrera zixen eta iluntzen hasteko denbora gutxi falta zan. Etxerako bueltia hartu biharra geneukan laster eta beste katamotz bat ikusteko aukerak amaitzen ai zitzaizkigun. Baina bat-batian, gure atzetik pasau zan bat! 5. katamotza! 

Katamotz iberiarra (Lynx pardinus)

Bere noranzkua ikusitxa, aurrerago pista gurutzatuko zabala ematen zaban. 10 bat lagun izango ginan bertan eta poliki eta ixilik pistan aurreruntz jun ginan, katamotzak pista zeharkatzia espero genduan lekura. Muturren paretik pasau ahal jakula jakinda, puff, oinguan bai tripak dantzan! 

Nundik gurutzatuko ote dau pista katamotzak? Danok adi!
Danak adi-adi, kamariakin prest, landare artera begira, eta bat-batian inok espero ez bezela, gure atzetik gurutzatu zaban pistia. Gugandik 10 metro eskasera! Baina beste aldera begira geundenez, konturau ginanerako pista erdi pasauta zakan eta ezigun argazkirik ateratzeko astirik eman. Ze inpotentzia!!! Hala ere, argazkixa atera ez arren, gure buruan betirako geratuko da irudi hori. Katamotza gure ondotik 10 metrotara pasatzen!

Pistia gurutzatu ostian, landare artian desagertu zan berriro, baina denbora gutxira pareko magalian azaldu zan. Lasai asko ibili zan bertan, harri baten jarri arte.

Katamotz iberiarra (Lynx pardinus)





Minutu batzuk jarritxa egon ostian, mugitzen hasi zan berriz. Mendixan gora jun zan, gero beste aldetik jeisteko.






Asko urrutiratu zan eta bere pista galdu genduan. Ordurako iluntzen hasitxa zauan eta etxera bueltatzeko momentua zan.

Ilunabarra, Sierra de Andújar parke naturalian
Emaitzekin oso pozik bueltau ginan. 2 eguneko egonaldixan 5 katamotz ikusitxa, hoietako bat furgoneta onduan eta beste bat 10 metrotara pasatzen, ezin kejau! Egixa esan, denbora asko pasau genduan zain, baina dudarik gabe, merezi izan daban esperientzia izan zan. Berriz ere bueltauko geran inpresiua dakat.

Holaxe bukatzen zan Ciudad Real eta Jaengo lurretara indako gabonetako bidaia.

Beste bat arte!

2017/01/07

Anfibio eta narrasti bila Ciudad Realen II

Anfibiuen argazkixak erakutsi ostian, narrastixenak erakusten dizkizuet gaur. Tenperatura hotzen ondorioz, negua ez da inundik inora narrastixak aurkitzeko sasoirik onena. Leku askotan gordeta igarotzen debe negua, baina penintsulako hegoaldian, egun eguzkitsuetan behintzat aktibo ikusten dia. 

Guk 2 egun in genitxun hauen bila Ciudad Realen. Lehenenguan eguzkixak ondo berotzen zaban eta bitxo dexente ikusi genitxun. Bigarren egunian aldiz, ixa izoztuta topau genduan dana eta apenas ikusi genitxun sugandila eta dragoitxo batzuk. 

Culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis), gaztea


Culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis), heldua
 


Montpelirko sugea (Malpolon monspessulanus), gaztea
 


Eskailera-sugea (Rhinechis scalaris). Berriki hilda.
Lurpeko sugea (Blanus cinereus)
 


Dragoitxo arruntak (Tarentola mauritanica)
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)
 


Gardatxoa (Timon lepidus)
 

Gardatxoa (Timon lepidus)
 

Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus)
 

Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
 


Laster arte!

(Ver traducción al castellano)