2013/03/17

Animalixen aztarnen atzetik

Animali konkretu batzuk ikustia oso zaila dan arren, beraien oinatz, arrasto edota seinaliek beraien presentzian berri ematen digute. Martxuan 2xan, Euskadiko Biologuen Elkargo Ofizialak Alluitz Naturakin batera ikastaro bat antolau zaban gai honen inguruan eta bertan izan nitzan ni. Arabako Astulez herritxik hasi eta Burgosekin muga itxen duten inguruko mendixetan zihar ibili ginan Felix Martinez de Lezea biologua gidari geneukala, bere azalpenak entzuten. Bide guztixa elurtuta zauanez, arrasto dexente ikusi genitxun eta horietako batzuk erakutsiko dizkizuet gaurkuan.

Sekula oinatzak identifikatzen saiatu bazerate, liburuetan oso politxak agertzen diala ikusiko zenuten, baina mendixan aldiz, gauzak ez diala hain errezak konturatuko zinaten. Elurretan zein lokatzetan, batzutan ez dia oinatzen formak oso ondo bereizten, baina elurrak badauka abantaila haundi bat. Izan ere, oinatz bakarra ikusi biharrean, arrasto guztixa ikusi dezakegu. Hau da, oinatz danak jarraixan ikusten dia, eta hau oso lagungarrixa izan daiteke animalixak identifikatzeko orduan. Adibidez, otsuan eta txakur haundi baten oinatzak oso berdinak dia, baina otsuan pausuak luziauak izan ohi dia eta beraz, oinatzen arteko distantzia handixagoa izan ohi da.

Segidan, irteeran ikusitxako oinatz batzuk ditxuzue ikusgai, azalpen batzuen laguntzaz.

Azerixan oinatza txakurranetik bereizteko marra imajinario luze bat in bihar da erdiko 2 behatzen atzian. Marra honek albuetako bi behatzak mozten baditxu txakurrana izango da ta ez baditxu mozten azerixana , beheko kasuan bezela (imajinazio pixkatekin...).

Azerixan oinatza (Vulpes vulpes)
Basurdian oinatza (Sus scrofa)
Orkatzan oinatza (Capreolus capreolus)
Azkonarran beheko oinatzak putzu batian zeuden, uran azpixan. Bereizteko oso errezak izaten dia, behatzak zabaleran kolokatzen dia ta, ta gehixenetan atzazkalak ere oso garbi markatzen dia. Beheko kasuan baliteke uran azpixan egotera atzakalen markak desagertu izana. Bigarrenian ordia, ondo ikusten dia atzazkalen markak.

Azkonarran oinatza (Meles meles)
Azkonarran oinatza (Meles meles)
Lepazurixan oinatza (Martes foina)
Muxarran kasuan, oinatz batzuk ondo bereizten ez badia ere, oinatzen segidak pista asko ematen dizkigu. Beheko bigarren argazkixan ikusten dan bezela, binaka aurkitzen dia oinatzak.

Muxarran oinatzak
Muxarran oinatzak
Hurrengo bi oinatzen artian, baliteke desberdintasun handirik ez egotia, baina beste behin ere, pausuak informazio ugari meaten digu. Urtxintxan kasuan, binaka ikusten ditxugu oinatzak eta hegaztixen kasuan aldiz banaka, eskuma ezkerra eskuma ezkerra...

Urtxintxan oinatzak (Sciurus vulgaris)
Hegazti baten oinatzak
Oinatzez gain, beste seinale ugarik ematen digu animalixen presentzian berri. Elikatzen dianian adibidez, pista dexente lagatzen ditxuzte.

Orkatzek zuhaixka txikixen puntak jan ohi ditxuzte. Argazkixan ikusten dan bezela, mozketa zuzen bat itxen dabe. Untxixan edo erbixan kasuan adibidez, mozketa ez da hain garbixa izaten.

Orkatzak jandako zuhaixka (Capreolus capreolus)
Segidan, urtxintxa batzuk karraskautako pinaburuen hondarrak ditxuzue.

Urtxintxak jandako pinaburuen hondarrak (Sciurus vulgaris)
Urtxintxak jandako pinaburuen hondarrak (Sciurus vulgaris)
Beheko kasuan, beste karraskariren batek jandako pinaburua daukazue. Jateko orduan eskuekin hartzen dabe sabelaren aurka eta pinaburuaren puntako albo bat jaten dute.

Karraskari batek jandako pinaburua
Hurrengo argazkixan, okil espezieren batek intsektu bila indako zuluak ikusi daitxezke.

Okilak indako zuluak
Beheko argazkixak okilan prezentzia baieztatzen digu. Itxen ditxuzten zulo guztixak baina, ez dia habi bezela erabiltzen. Habixaz gain, beste hainbat zulo in al ditxue, beraien lurraldia markatzeko asmoz.

Okilan zulua
Azkenik, ezer aipatu ez eta argazkirik erakutsi ez doten arren, esan biharra daukat kaken bidez ere identifikau daitxezkela inguruan bizi dian animalixak.

Besterik ez, ondo segi!!