2015/12/27

Suge gorbataduna (Natrix natrix)

Negua izanda, ez da suge garaixa, baina uztailian ikusitxako 3 suge gorbatadun erakutsiko dizkizuet gaur. Aurreneko bi sugiak Altzola Beraseta baserrixan ikusi nitxuan, Haritz Arrieta Odriari esker. Bertako ortuan azaldu zian bixak, eta baserritxar gehixenek suge danak hiltzen baditxuzte ere, bertakuek bihar bezela errespetatzen ditxuzte. Jarrera eredugarrixa!












Hirugarren sugiak momentu txarren bat pasau dabala ikusten da. Buruan zauri baten marka nabarmena dauka eta buztana moztuta. Animaliren batek indako zaurixak ote, edo asmo txarreko pertsonaren batekin topo in eta pare bat makilkada jasoko zitxuan agian? Ez dakit, baina bizirik eta aurrera itxeko indarrakin irten zan sikiera...


Buruko zaurixan marka
Buztana moztuta dauka
Salseau nahi badozue, suge espezie honen inguruko beste sarrera batzuen linkak jartzen dizkizuet: suge gorbataduna (2014)suge gorbatadun melanikua (2011)suge gorbataduna (2010).

Laster arte!

2015/12/17

Baso-igel gorrixan ugalketa

Baso-igel gorrixak (Rana temporaria) basuan gordeta ibiltzen dia, baina ugalketa sasoia iristian, putzuetan elkartzen dia inguruko igel guztixak. Eta lekuan eta putzuan arabera, ehundaka igel elkartu daitxezke putzu bakarrian!

Baso-igel gorrixa neguan ugaltzen da, gainontzeko anfibiuak udaberrixan ugaldu ohi dian bitartian. Fetxa aproposak zialakuan, abendu hasierako zubixan, Izarraitz inguruko pare bat putzutara gerturatu ginan Haritz Arrieta Odria eta ni, ia igelak martxan zebizen begiratzeko asmotan. Bete-betian asmatu genduan. Topera zeuden bisitau genitxun bi putzuak. Lelengo putzua igel eta arrautzaz lepo zauan. Bigarrenian, errute gutxi zeuden oindik, baina ar mordua zeuan, emiak etortzeko zain. 

Argazkixak erakustiaz gain, bidixo bat ere in dot, sasoi honetan baso-igel gorrixak montatzen daban espektakulua ezagutzeko.



Hurrengo argazkixak lehenengo potzuan ateratakuak dia. Bistan dauden errutiez aparte, ur azpixan ere pila bat ikusten dia. Eta horrez gain, anplexo gehixau ere ikusten dia. Igel batzuk bikoteka daude, arrak emieri helduta. Horri esten zaio "anplexua". Modu hortara egongo dia, emiak arrautzak ipini eta arrak ernaldu arte. Beraz, ikusten dian errute guztiez gain, beste errute pila bat jartzeke zeuden.

















Eme bat, tripa arrautzez beteta, putzura iristen
Hurrengo argazkixak, bigarren potzukuak dia. Ikusten dan bezela, ixa igel danak banaka daude. Emien zain dauden arrak dia. Asko ikusten dia bistan, baina ur azpixan askoz gehixau zeuden.






Igel honek mutur arrarua zaukan. Baliteke iraganian zauriren bat euki izana.
Bukatzeko, kuriosadade bezela, argazki eta irudixak nola hartu genitxun erakusten dizuet, jeje.


Urtian behin eta denbora tarte motz baten gertatzen da espektakulu hau eta merezi dau aurrez aurre ikustiak!

Ondo segi!