2013/11/30

Sugien hitzaldixan harira

Sugien hitzaldixa eman nabanetik eguntxo batzuk pasau badia ere, atal txiki hau erakustia pentsau dot, batez ere eskerrak emateko Morkaiko Mendizale Elkartiari, Aranzadiko Maider eta Carlosi eta baitxa bertaratutako guztiei ere. Espero dot, hitzaldixak, hemendik aurrera sugiak beste modu batera ikusteko balio izana.





(Argazkixak: Morkaiko Mendizale Elkartea)

Eta badakizue, ez ahaztu gure proposamena! Zuen argazkixen zain egongo naiz!!

2013/11/01

Suge eta sugegorrixen fama txarran inguruko hitzaldixa

Morkaiko Mendizale Elkartiak antolatzen duan Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikluan barruan, suge ta sugegorrixen inguruko hitzaldixa emango dot datorren astian. Hitzaldixa Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia saila burutzen ari dan "We are snake-friendly" proiektuan barruan kokatzen da eta sugien inguruko hainbat uste okerri buruz arituko gera, gizartiak hauen inguruan daukan ikuspuntu okerra aldatzeko helburuakin.

Hitzaldi ostian, gure inguruetan bizi dian sugiak aurrez aurre ikusteko aukera ere egongo da!!


Hitzaldixa: Suge eta sugegorriak: fama txarraren biktimak.
Noiz: Azaroak 7an, 21:30etan.
Nun: Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolako auditorixuan.


Gonbidatuta zaudete!!

2013/09/08

Narrastixekin bueltan

Aurreko baten, narrastixen irteerako lekutik gertu nebilela aprobetxatuz,  buelta txiki bat ematera gerturatu nitzan. Kasualidadez, irteerako egunian behin eta berriz ihes itxen zigun eskinko famosua topau naban eta argazki batzuk erakusteko aprobetxauko dot, bitxo kurioso honen detailiak ikusteko.

Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus) ziraunan antzeko narrasti bat da, baina ezaugarri berezi bezela, hanka txiki kurioso batzuk ditxuna. Eta espezie honen kasuan, izenak esaten daban bezela eta lelengo argazkixan ikusten dan bezela, 3 hatz ditxu hanka bakoitzian. Belar artian oso azkarra da eta zaila izaten da ondo ikustia, baina kasu honetan, eguraldi txepela zauanez, nahiko motel zebilen.

Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus). Hankak eta 3 hatz txikiak bereizten zaizkio.
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus).
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus).
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus).
Eskinkuaz gain, pare bat gardatxo (Lacerta lepida) eta hainbat txaradi-sugandila (Psammodromus algirus) ere ikusi nitxuan.

Gardatxo gaztia (Timon lepidus).
Gardatxo gaztia (Timon lepidus).
Gardatxo gaztia (Timon lepidus).
Gardatxo heldua (Timon lepidus) bere bizitokixan (goixan eskuman).
Hurrengo argazkixetan ikusten dan bezela, txaradi-sugandilan berezitasun batzuk, buztan luzia, albuetako marra txuri-horixkak eta ezkata karenatuak dia.

Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus).
Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus).
Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus). Ezkata karenatuen detailia.

2013/07/10

Narrastixen irteerako kronika

Azkenian ekainak 15ian in genun narrastixak ezagutzeko irteeria. 22 pertsonako taldia bildu ginan, ume, gazte, zein nagusi. Elgoibartik irtenda, 10ak alderako Otobarrenen (Araban) ginan, irteeriari hasieria emateko prest.

Ezer baino lehen, azalpen batzuk jasotzia tokau zitzaien bertaratutakuei: irteeran helburua, Euskal Herrixan ditxugun narrastixen errepasotxo bat, ingo genun ibilbidian inguruko azalpenak, narrastixak nola aurkitxu...

Hasierako azalpenak ematen (Argazkia: Aimar Uribesalgo)
Euskal Herriko narrasti espezieak erakusten (Argazkia: Rafa Alkorta)
Azalpen danak emanda, narrastixak bilatziari ekin genion. Eta segitxuan hasi ginan suge bat! suge bat! entzuten! Aspis sugegorri bat aurkitxu zuan Andoitzek harri baten azpixan. Aupa Andoitz!! Sugegorrixan inguruko azalpen batzuk eman, argazki batzuk atera eta berriz ere martxan jarri ginan, narrasti gehixaon bila.

Sugegorrixa hartzen (Argazkia: Asier Izagirre)
Sugegorrixakin (Argazkia: Haritz Arrieta)
Aspis sugegorrixa (Argazkia: Haritz Arrieta)
Aspis sugegorrixa (Argazkia: Rafa Alkorta)
Danak adi-adi sugegorrixari begira (Argazkia: Aimar Uribesalgo)
Pixkat aurrerau, inguru interesgarri bat zetorkigun. Eskinko hiruhatzarentzat aproposa. Abisau nien hainbatekin ingo genula topo, baina ondo ikusteko oso zaila eukiko genula. Izan ere, eskinko hiruhatzak oso azkarrak dia eta nahiz eta gugandik metro eskas batera egon, belarra mugitzen besterik ez da ikusten normalian. Eta hala izan zan. Hainbat eta hainbat ikusi genitxun, baitxa danon artian inguratu ere, baina gure muturren aurrian desagertzen zian danak.


Danok ibili ginan narrasti bila (Argazkiak: Rafa Alkorta eta Asier Izagirre)
Putzura begira (Argazkia: Asier Izagirre)
Narrastixak bilatzen, tarteka beste animali batzuk ere ikusi genitxun. Esaterako beheko apo lasterkari txikitxo hau.

Apo lasterkarixa (Argazkia: Haritz Arrieta)
Aurrerau junda, landa zabal baten barneratu ginan. Harri mordoska bat zauan lurrian sakabanatuta eta hauek jasotziari ekin genion beste narrastiren bat aurkitzeko asmotan.

Harrixak jasotzen, narrastixak aurkitzeko asmotan (Argazkia: Aimar Uribesalgo)
Handik gutxira in genun topo beste sorpresa handi batekin. Bin artian harri haundi bat jaso eta gardatxo elegante bat irten zan korrika ondoko beste harri baten azpira. Harri azpitxik atera eta bertatik bertara ikusteko aukera izan genun. Jendia harritxuta geratu zan gardatxuakin eta txikienak zer esanik ez!

Ematen dabanez, gardatxuari ez zion grazia gehixegirik in gure presentziak... (Argazkia: Asier Izagirre)


Gardatxuakin eskuetan, azalpenak ematen (Argazkiak: Haritz Arrieta, Aimar Uribesalgo eta Asier Izagirre)
Suge baten muda erakusten (Argazkia: Asier Izagirre)
Armiarma berezi batzuk erakutsi nahixan (Argazkia: Asier Izagirre)
Pixkat ibili ostian eguzkixa gehixegi berotzen hasi zan eta bazkaltzeko une aproposa zala erabaki genun. Zerbaitx jan eta deskantsau ostian, poliki-poliki beheranzko bidia hartu genun. Kotxera iritsi, taldeko argazkixa atera eta bukatutzat eman genun irteeria.

Taldeko argazkixa (Argazkia: Haritz Arrieta)
Jendia gustora ibili zan sentsaziuakin bueltau nitzan etxera, eta ni ere, oso pozik ibili nitzan. Hurrengo baten errepikatzeko bezela, jeje. Eskerrik asko etorri zinaten guztioi, eta eskerrik asko argazkixak bidali dizkiazuenoi!

Ondo ibili!!

2013/05/30

Euskal Herriko narrastixak ezagutzeko irteera (atzeratua)

*Eguraldi txarran ondorioz narrastirik ikusiko ez dogulakuan, astebetez atzeratu dogu irteera. Beraz, ekainan 15ian izango da.

Morkaiko Mendizale Elkartiakin batera antolatu doten irteera baten berri ematera nator gaurkuan. Askotan idatzi ditxut narrastixen inguruko gauzak edota narrasti espezie desberdinen argazkixak erakutsi, baina oinguan irteera praktiko bat antolau dogu, narrastixok bertatik bertara ikusteko. Egunpasa bat izango da, ekainak 8xan, Arabako Badaia mendikatian magaletan. Bertako orografian ondorioz leku aproposa da narrastixak ikusi ahal izateko. Beraz, eguraldixa lagun badaukagu behintzat, hainbat espezie ikusteko aukera izango dogu. Hemen ditxuzue irteerako datuak:

Zailtasuna: oso erreza.

Noiz: ekainak 8, larunbata. Goizeko 9retan Txarridunatik.

Itzulera: 17:00ak aldian Elgoibarren. Bazkaltzeko zerbaitx eraman beraz!

Nola: Printzipioz autoz jungo gera.

Preziua: Gasolina gastuak kubritzeko, bertan egunian ordainduta.

Izen ematia: aurretik Morkaikon. E-mailez (morkaiko@morkaiko.net) edo lokalera junda astelehen edo ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.

Animatzen bazerate ekainak 8xan ikusiko gera!!

2013/04/28

Euskal Herriko narrastixen posterra

Banator beste behin ere narrastixekin bueltaka. Oinguan ordia, zerbaitx desberdina prestau dizuet, Euskal Herriko narrastixen posterra hain zuzen ere. Gure lurraldian ikusi daitxezkeen narrasti espezieen argazki eta izenak aurkitxuko ditxuzue bertan. Dortokak, muskerrak, sugandilak, sugiak...


Posterra tamaina haundixan ikusi edo deskargatzeko:
     - Jpg formatuan (13,51 MB):
            https://dl.dropboxusercontent.com/u/88154264/EHko_narrastiak.jpg
     - Pdf formatuan (46,68 MB):
           https://dl.dropboxusercontent.com/u/88154264/EHko_narrastiak.pdf

Zuen gustokua izatia espero dot. Ondo izan!

2013/03/17

Animalixen aztarnen atzetik

Animali konkretu batzuk ikustia oso zaila dan arren, beraien oinatz, arrasto edota seinaliek beraien presentzian berri ematen digute. Martxuan 2xan, Euskadiko Biologuen Elkargo Ofizialak Alluitz Naturakin batera ikastaro bat antolau zaban gai honen inguruan eta bertan izan nitzan ni. Arabako Astulez herritxik hasi eta Burgosekin muga itxen duten inguruko mendixetan zihar ibili ginan Felix Martinez de Lezea biologua gidari geneukala, bere azalpenak entzuten. Bide guztixa elurtuta zauanez, arrasto dexente ikusi genitxun eta horietako batzuk erakutsiko dizkizuet gaurkuan.

Sekula oinatzak identifikatzen saiatu bazerate, liburuetan oso politxak agertzen diala ikusiko zenuten, baina mendixan aldiz, gauzak ez diala hain errezak konturatuko zinaten. Elurretan zein lokatzetan, batzutan ez dia oinatzen formak oso ondo bereizten, baina elurrak badauka abantaila haundi bat. Izan ere, oinatz bakarra ikusi biharrean, arrasto guztixa ikusi dezakegu. Hau da, oinatz danak jarraixan ikusten dia, eta hau oso lagungarrixa izan daiteke animalixak identifikatzeko orduan. Adibidez, otsuan eta txakur haundi baten oinatzak oso berdinak dia, baina otsuan pausuak luziauak izan ohi dia eta beraz, oinatzen arteko distantzia handixagoa izan ohi da.

Segidan, irteeran ikusitxako oinatz batzuk ditxuzue ikusgai, azalpen batzuen laguntzaz.

Azerixan oinatza txakurranetik bereizteko marra imajinario luze bat in bihar da erdiko 2 behatzen atzian. Marra honek albuetako bi behatzak mozten baditxu txakurrana izango da ta ez baditxu mozten azerixana , beheko kasuan bezela (imajinazio pixkatekin...).

Azerixan oinatza (Vulpes vulpes)
Basurdian oinatza (Sus scrofa)
Orkatzan oinatza (Capreolus capreolus)
Azkonarran beheko oinatzak putzu batian zeuden, uran azpixan. Bereizteko oso errezak izaten dia, behatzak zabaleran kolokatzen dia ta, ta gehixenetan atzazkalak ere oso garbi markatzen dia. Beheko kasuan baliteke uran azpixan egotera atzakalen markak desagertu izana. Bigarrenian ordia, ondo ikusten dia atzazkalen markak.

Azkonarran oinatza (Meles meles)
Azkonarran oinatza (Meles meles)
Lepazurixan oinatza (Martes foina)
Muxarran kasuan, oinatz batzuk ondo bereizten ez badia ere, oinatzen segidak pista asko ematen dizkigu. Beheko bigarren argazkixan ikusten dan bezela, binaka aurkitzen dia oinatzak.

Muxarran oinatzak
Muxarran oinatzak
Hurrengo bi oinatzen artian, baliteke desberdintasun handirik ez egotia, baina beste behin ere, pausuak informazio ugari meaten digu. Urtxintxan kasuan, binaka ikusten ditxugu oinatzak eta hegaztixen kasuan aldiz banaka, eskuma ezkerra eskuma ezkerra...

Urtxintxan oinatzak (Sciurus vulgaris)
Hegazti baten oinatzak
Oinatzez gain, beste seinale ugarik ematen digu animalixen presentzian berri. Elikatzen dianian adibidez, pista dexente lagatzen ditxuzte.

Orkatzek zuhaixka txikixen puntak jan ohi ditxuzte. Argazkixan ikusten dan bezela, mozketa zuzen bat itxen dabe. Untxixan edo erbixan kasuan adibidez, mozketa ez da hain garbixa izaten.

Orkatzak jandako zuhaixka (Capreolus capreolus)
Segidan, urtxintxa batzuk karraskautako pinaburuen hondarrak ditxuzue.

Urtxintxak jandako pinaburuen hondarrak (Sciurus vulgaris)
Urtxintxak jandako pinaburuen hondarrak (Sciurus vulgaris)
Beheko kasuan, beste karraskariren batek jandako pinaburua daukazue. Jateko orduan eskuekin hartzen dabe sabelaren aurka eta pinaburuaren puntako albo bat jaten dute.

Karraskari batek jandako pinaburua
Hurrengo argazkixan, okil espezieren batek intsektu bila indako zuluak ikusi daitxezke.

Okilak indako zuluak
Beheko argazkixak okilan prezentzia baieztatzen digu. Itxen ditxuzten zulo guztixak baina, ez dia habi bezela erabiltzen. Habixaz gain, beste hainbat zulo in al ditxue, beraien lurraldia markatzeko asmoz.

Okilan zulua
Azkenik, ezer aipatu ez eta argazkirik erakutsi ez doten arren, esan biharra daukat kaken bidez ere identifikau daitxezkela inguruan bizi dian animalixak.

Besterik ez, ondo segi!!