Iberiar penintsulako 14 suge espezietatik 13 nitxuan ikusitxa, eta desiatzen nenguan 14. ikusteko. Lataste sugegorrixa (Vipera latastei) zan falta jatana, penintsulako 3 sugegorrixetariko bat. Batzuetan "listero" hitza modu despektibuan erabiltzen bada ere (modu askotako "listeruak" daoz), aitortu bihar dot neri behintzat espezie desberdinak aurkitxu eta ikustia asko gustatzen jatala. Eta lataste sugegorrixa horren elegantia izanda, oindik eta gogo gehixau nakan baten bat ikusteko.
Lataste sugegorrixa ikusteko esperantzekin, aurreko astebukaeran Aitor Montes Arrondokin batera Burgosera jun nitzan egun pasa. Burgosen nahiko populazio politxa omen dao eta etxetik gertu eukitxa, saiatu biharra geneukan. Aurreko urtian ere in naban antzeko saiakera bat Valentziako beste gazte batzuekin, baina ez genduan sortetik izan.
Oinguan bai ordia! Mendixan pasiatzen hasi eta segitxuan azaldu jakun lataste sugegorri bat! Puff, ze elegantia! Mudatzekotan zauan eta horren ondorioz eukitzen daben begiko kolore grisak pixka bat zatartzen zaban, baina hala ere top!
Lataste sugegorrixa (Vipera latastei) |
Indibiduo gazte bat aurkitxu genun, tamaina ertaineko bat, 35-40 cm ingurukua.
Penintsulako gainontzeko sugegorrixekin konparauta (sugegorri kantauriarra eta aspis sugegorrixa) mutur nabarmenena daukana da, nahiz eta batzuek ez daben horren nabarmena eukitzen (guk topakutakuak adibidez). Mutur nabarmenauakin ikusgarrixauak izaten dia.
Ahaztu gabe, eskerrak eman nahi dizkiet Rafael Vazquez, Óscar Zuazo eta Ruben Sanchez-i, espezie hau aurkitzen laguntzeko aipamen batzuk ematiarren.
Egonaldi motza in genduan, baina lataste sugegorri bat ikusitxa pozik bueltau ginan etxera. Beste narrasti eta anfibio espezie batzuk ere ikusi genitxun, baina dudarik gabe, eguneko protaginistia berau izan zan.
Amaitzeko, penintsulako suge guztiak ikusitxa, espezie danen zerrenda ipintzeko aprobetxatzen dot ("listero" sena izango da, jajaja):
- Culebra de Herradura (Hemorrhois hippocrepis) EHan ez
- Suge berde-horia - Culebra verdiamarilla (Hierophis viridiflavus)
- Iparraldeko suge leuna - Culebra lisa europea (Coronella austriaca)
- Hegoaldeko suge leuna - Culebra lisa meridional (Coronella girondica)
- Culebra de cogulla occidental (Macroprotodon brevis) EHan ez
- Eskulapioren sugea - Culebra de Esculapio (Zamenis longissimus)
- Eskailera-sugea - Culebra de escalera (Zamenis scalaris)
- Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
- Suge gorbatadun iberiarra - Culebra de collar mediterránea (Natrix astreptophora)
- Suge gorbataduna - Culebra de collar (Natrix natrix)
- Monpelierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)
- Aspis sugegorria - Víbora aspid (Vipera aspis)
- Lataste sugegorria - Víbora hocicuda (Vipera latastei) EHko mugan
- Sugegorri kantauriarra - Víbora cantábrica (Vipera seoanei)