Azken 4 sarreretan Galizian ikusitxako narrasti eta anfibiuen argazkixak erakutsi nizkizuen. Baina narrasti eta anfibio bila jun ginan arren, beste gauza asko ere ikusi genitxun. Eta dudarik gabe, lepahori bikote bat izan zan bidai osoko sorpresarik haundixena.
Lehortutako urmael zabal baten, sugegorri batzuei argazkixak ateratzen genbizela, bi lepahori (Martes martes) azaldu zian urrutixan, bata bestian atzetik korrika, gure noranzkuan. Euren munduan sartuta zijuazen eta ez zian gu han geundenik ere konturatu. Zuzen-zuzen gugana etorri zian eta azken momentuan gutaz ohartzian, pixka bat desbiderau eta gure ondotik metro bakar batzutara pasau zian, atzeko basuan desagertuz. Bitxo hauek ez dia inundik inora egunero ikusten eta gutxiau modu hortara! Lepahorixei geldi-geldi begira geratu ginan eta kamaria eskuan eukitxa ere, beranduegi erreakzionau naban. Bigarrenari bakarrik atera nizkion argazki batzuk, eta hala-moduz, kamarian parametruak aldatu gabe... Horrenbestez, argazkixak ez dia batere onak, baina pasautako momentuak merezi dau argazkixok erakustia.
Lepahorixa (Martes martes) |
Beste batian, kosta ertzetik furgonetan ginduazela, izurde batzuk ikusi genitxun. Bide ertzian geratu eta nahiko gertu zeudenez, argazki batzuk atera ahal izan genizkien. Ez ditxut asko kontrolatzen bitxo hauek baina esan diatenez, izurde haundixak (Tursiops truncatus) izango dia (mertzi Eneko!).
Izurde haundixak (Tursiops truncatus) |
Beste bat arte, ondo segi!