Ikusten dozuen bezela, narrasti eta anfibio gehixenak ezkutuan dauden bitartian hegaztixei begira jarraitzen dot. Oin dala hiru aste, Kantabrian egon nitzan lanian eta Santoñatik bueltatxo bat emateko aprobetxau naban, bertako hezegunietan hegazti espezie pila bat daude eta. Beste batzun blogak ikusten, portuan murgil lepagorri bat zebilela jakin naban eta hantxe topau naban nik ere. Inguru hauetan espezie oso ezohikua omen dala ta, behin han egonda aprobetxau in bihar. Murgil lepagorrixan inguruan, txilinporta lepabeltz bat ere zebilen bueltaka.
Murgil lepagorrixa (Podiceps grisegena) |
Txilinporta lepabeltza (Podiceps nigricollis) |
Murgil lepagorrixa eta txilinporta lepabeltza |
Ondo segi!!
(Traducción al castellano)