2017/03/16

"Pirinioetako harriBITXOEN bila", berriz ikusteko aukera

Aurreko udan, Haritz Arrieta, Aitor Montes eta ni, Pirineotan ibili ginan, animali bila, gure saltsan. Animalixak erretratau edo grabatziaz gain, elkarri grabatzia ere okurritxu jakun eta irudi guztiekin bideo emanaldi bat sortu genduan. Azaruan Elgoibarren erakutsi genduan Morkaiko Mendizale Elkartiak antolautako mendi emanaldi zikluan eta bertaratutakuak nahiko gustura geratu omen zian.

Oinguan Seguran botako dogu bideo emanaldixa. Hurrengo asteazkenian (matxoak 22xan) izango da, 19:00etan Segurako Kultur Etxian.

Bitxuen bila eta hauek erretratatzen nola ibiltzen geran ikusi nahi badozue, oin daukazue aukera! Eta bide batez, Pirineotako espezie interesgarri batzuen irudixak ere ikusiko ditxuzue. Umorerik ere ez da faltako gainera!!


Animatzen bazerate bertan ikusiko gera! Ondo izan!

2017/03/05

Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina)

Otsailan erdialdian, Orduña (Bizkaia) ingurura jun nitzan Aitor Montesekin batera, baso-igel jauzkarixan bila.

Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina)
Aspalditik nauan espezie hau ikusi gabe eta horren gertu eukitxa, bazan ordua saiakera berri bat itxekua. Guretzat, espezie berezixa da, izan ere, nahiko mugatua da bere banaketa eremua, eta oindik eta mugatuaua berau topatzeko sasoia. Aralditik kanpo, oso oso zaila izaten da baten bat aurkitzia, eta araldixak aste eskas batzuk besterik ez ditxu irauten. Hori gutxi balitz, araldiko aste hauen barruan ere, baldintza oneko egunetan bakarrik ikusi daitxezke. Beraz, laburbilduz, urtian egun konkretu batzuk besterik ez daoz, baso-igel jauzkarixa topatzeko aproposak. Topatzeko epe motz honek eta banaketa eremu mugatuak, balio berezixa ematen dio espezie honi.

Banaketa eremuari dagokionez, aurrez esan bezela, nahiko mugatua da. Europan eremu zabala daukan arren, iberiar penintsulako banaketa eremu osua, Euskal Herriko txoko bakan batzuetara mugatzen da.

Baso-igel jauzkarixan Hego Euskal Herriko banaketa eremua (datuak SIARE-tik aterata). Iberiar penintsula osoko banaketa eremua, zati honetara mugatzen da.
Karreria nerekin ikasitxako lagun batek, Oier Virizuelak, Orduña inguruko potzu batzuen jarraipena itxen dau eta berakin elkartu ginan bertan, baso-igel jauzkarixa ikusteko asmuekin. Guk ez genduan ingurua ezagutzen eta berari esker ezagutu genitxun igela ikusteko lekurik onenak.

Printzipioz, sasoi onian jun ginan gu, aurreko egunetan potzuak igelez beteta egon ziala jakinda. Hala ere, ez jakun egun ona tokau, eta bisitautako potzuetan ez zauan inungo aktibidaderik. Potzuak arrautza errutiez beteta baina igelik ez apenas. Hau suerte txarra! Azkenian, leku desberdinak bisitau ostian, 4 igel-jauzkari ikusi genitxun. Aurreko egunetan ehun igeletik gora ibili ziala kontuan izanda, pena pixkatekin geratu ginan, baina gutxi batzuk ikustia lortu genduan behintzat.


Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), ar gaztia


Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), ar gaztia

Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), emia arrautzez beteta

Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), zauritxuta
Heldu gutxi ikusi genitxun arren, argi zauan aurreko egunetan juerga asko euki zebela. Putzuak errutez jositxa zeuden.

Baso-igel jauzkarixa ugaltzen dan potzuetako bat
Baso-igel jauzkarixan errutiak

Antzeko igel bat

Seguruenez, igel hau askotan ikusi dabala pentsatzen egongo da zuetako norbaitx. Ba kontuz, ez nahastu gure artian oso arrunta dan baso-igel gorrixakin. Oso antzekuak dia bi espezieak. Beheko taulan, bixen arteko desberdintasun nabarixenak jartzen dizkizuet. Hala ere, euki kontuan baldintza orokorrak diala eta batzuetan ez diala guztiz betetzen, bixen arteko bereizketa oindik eta gehixo konplikatzen.


Baso-igel jauzkarixa
(Rana dalmatina)
Baso-igel gorrixa
(Rana temporaria)
Burua
Zorrotza
Motzaua eta boribilaua
Tinpanua
Haundixa (begixan antzekua) eta begitik oso gertu
Txikixaua, begitik urrutixau
Eztarrixa
Txurixa
Orban arriekin
Sabela
Txuri kolorekua, orbanik gabe eta albuak limoi kolorekuak
Krema kolorekua, orbanez beteta
Atzeko hankak
Oso luziak
Motzak
Errutiak
Landaretzara lotuta
Landaretzara lotu gabe

Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina) eta baso-igel gorrixa (Rana temporaria)
Baso-igel jauzkari bila jun ginan arren, beste anfibio batzuk ere ikusi genitxun. Txantxiku arrunta, uhandre palmatuak eta baso-igel gorrixan zapaburu jaio berrixak.

Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)

Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus)

Baso-igel gorrixan zapaburu jaio berrixa (Rana temporaria)
Zoritxarrez, notizia txar batetaz ere jabetu ginan egun hartan. Gaixotasun larri baten eraginez hildako igel dexente topau genitxun. Beste sarrera baten kotauko dizkizuet gai honen nundik norakuak.

Ordurarte, ondo izan!