2021/10/03

Eltxo inbaditzaile berria - Nuevo mosquito invasor

Narrasti eta anfibioen ingurukoak erakusteko ohitura daukadan arren, oraingoan eltxoen kontuekin natorkizue. Bai, eltxoak. Izan ere, eltxo espezie inbaditzaile berri bat daukagu gure artean.

Aunque tengo la costumbre de mostrar entradas sobre reptiles y anfibios, esta vez vengo con mosquitos. Sí, mosquitos. Y es que tenemos una nueva especie invasora de mosquito con nosotros.

Aurreko udan hasi zen dena. Lagun batek, Haritzek, eltxo baten argazki bat bidali zidan, ortuan aurkitu zuela eta ea tigre eltxoa izan zitekeen galdezka. Ideia handirik ez neukan nik, baina Bartzelonan ikasi nuen garaian tigre eltxo batzuk ikusita nituen, eta Haritzek bidalitakoak antza zuen arren, ez zitzaidan guztiz berdina iruditu. Kuriositatez galdezka hasi ginen, eta ate desberdinak jo ondoren, Zaragozako ikertzaile batzuk izan ziren espeziea identifikatzeko gai izan zirenak. Aedes japonicus eltxoa zen, ordura arte Euskal Herrian ikusi gabea.

Todo empezó el verano pasado. Un amigo, Haritz, me envió una foto de un mosquito que encontró en la huerta y me preguntó si podía ser un mosquito tigre. Yo no tenía mucha idea, pero en la época en que estudié en Barcelona había visto algunos mosquitos tigre, y aunque eran parecidos a los de Haritz, no me parecían exactamente iguales. Empezamos a preguntar, y tras hacer varias consultas, fueron varios investigadores zaragozanos los que lograron identificar la especie. Se trataba de Aedes japonicus, un mosquito que hasta entonces no se había visto en el País Vasco.

Aedes japonicus eltxoa - Mosquito Aedes japonicus

Asia ekialdeko espeziea jatorriz, Europa erdialdeko zenbait herrialdetan aurkitu izan da eltxo hau. Gertuago, Iberiar Penintsulan, Asturiasen (2018an) eta Kantabrian (2019an) bakarrik izan da zitatua. Eltxoak ikertzen dituen ikerlarientzat datu oso interesgarria zen Euskal Herrian ere aurkitu izana, eta gurekin kontaktuan jarri ondoren, hona etorri ziren laginak hartu eta azterketa sakonago bat egitera. Bitartean, Haritz eta nire artean indibiduo gehiago aurkitu genituen. Helduak, zein larbak ere. Guri egindako bisitaren ostean, hemen jasotako aleak aztertu eta inguruko beste herri batzuetako datu batzuk jaso ondoren, artikulu zientifiko bat atera dute ikertzaileek, hemengo zein Kantabriako datuak bateratuz. 

Especie originaria del este de Asia, ha sido encontrada en varios países centroeuropeos. Más cerca, en la Península Ibérica, se ha citado solo en Asturias (en 2018) y en Cantabria (en 2019). Para los investigadores expertos en mosquitos era un dato muy interesante encontrarlos también en el País Vasco, y tras contactar con nosotros, vinieron aquí para tomar muestras y realizar un análisis más exhaustivo. Mientras tanto, entre Haritz y yo encontramos más individuos. Adultos y larvas tambíen. Tras la visita, y después de analizar los ejemplares recogidos aquí y recopilar algunos datos de otras localidades cercanas, los investigadores han publicado un artículo científico unificando los datos tanto de aquí como de Cantabria.

Aedes japonicusaren zitak EAEn - Citas de Aedes japonicus en la Comunidad Autónoma Vasca (Iturria / Fuente: Eritja, R., Delacour-Estrella, S., Ruiz-Arrondo, I. et al. At the tip of an iceberg: citizen science and active surveillance collaborating to broaden the known distribution of Aedes japonicus in Spain. Parasites Vectors 14, 375 (2021). https://doi.org/10.1186/s13071-021-04874-4)

Amaitzeko, eltxo hau aztertzeak gure osasunerako garrantzia badaukala ere esan beharra dago, gaixotasunen transmisioa dela eta. Hala ere, orain arte egindako ikerketen arabera behintzat, arrisku baxuko eltxoa dela dirudi.

Por último, hay que señalar que el estudio de este mosquito tiene también importancia para nuestra salud, debido a la transmisión de enfermedades. Sin embargo, las investigaciones realizadas hasta el momento apuntan a que se trata de un mosquito de bajo riesgo.

Jarraian, Elgoibarren aurkitutako ale batzuen argazki gehiago erakusten dizkizuet.

A continuación les presento más fotografías de algunos ejemplares encontrados en Elgoibar.






Aedes japonicus eltxoaren larba - Larva de Aedes japonicus

Aedes japonicus eltxoaren pupa eta larba - Pupa y larva de Aedes japonicus
Aedes japonicus eltxoaren pupa - Pupa de Aedes japonicus

Aztertzeko jasotako laginak - Muestras recogidas para el análisis

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue publikatu berri den artikulu zientifikoa.

Si queréis más información, aquí tenéis el artículo científico que acaba de publicarse.

Beste bat arte! ¡Hasta otra!

2021/07/16

#Sugebizi, sugeak zaintzen - #Sugebizi, protegiendo las serpientes

Uztailaren 16a sugeen nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, #sugebizi egitasmoaren emaitzak erakusten dizkizuet. 

Aprovechando que el 16 de julio es el día internacional de las serpientes, os muestro los resultados del proyecto #sugebizi.

#Sugebizi Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia eta komunikazio sailek elkarlanean aurrera eraman duten egitasmoa izan da. Sugeen inguruko sentsibilizazioa handitzeko, eta bide batez, sugeei buruzko informazioa jasotzeko ekimena izan da, batez ere Twitter sare sozialaren bidez bideratu dena. Egitasmoak hiru hilabete eta erdi iraun ditu eta jendearen parte hartzea ikaragarria izan da. Euskal Herriko 170 pertsonek bidali dituzte beraien behaketak eta guztira 334 aipu jaso dira. Itzela! 

#Sugebizi ha sido un proyecto conjunto de los departamentos de herpetología y comunicación de la Sociedad de Ciencias Aranzadi. Se trata de una iniciativa para sensibilizar sobre las serpientes y, de paso, recoger información sobre ellas, especialmente a través de la red social Twitter. El proyecto ha durado tres meses y medio y la participación de la gente ha sido increíble. Han enviado sus observaciones 170 personas de Euskal Herria y se han recibido un total de 334 citas. ¡Impresionante!

Proiektuaren emaitzen azken laburpena erakusten dizuet jarraian:

A continuación os presento el resumen final de los resultados del proyecto:


Aurrerantzean ere badakizue, suge bat ikusiz gero lasai utzi eta gozatu behaketaz! Ondo izan!

Ya lo sabéis, ¡si veis una serpiente, dejadla tranquila y disfrutar de la observación! ¡Saludos!

2021/03/29

Sugandila italiarra Euskal Herrian - Lagartija italiana en Euskal Herria

Narrasti espezie berri bat azaldu zaigu Euskal Herrian: sugandila italiarra (Podarcis sicula). Zoritxarrez ordea, espezie kanpotarra da, gaitasun inbaditzailea duena gainera, hau da, bertako espezieak ordezkatu ditzazkena. Bi populazio aurkitu dira, Bilboko Etxebarria Parkean bat eta Getariako Arratoian bestea. Bilboko kasuan gainera, indibiduo gazteak ere aurkitu dira, eta horrek espeziea ugaltzen ari dela pentsarazi dezake. 

Tenemos una nueva especie de reptil en Euskal Herria: la lagartija italiana (Podarcis sicula). Por desgracia, se trata de una especie alóctona con capacidad invasora, es decir, capaz de sustituir a las especies autóctonas. Se han localizado dos poblaciones, una en el Parque Etxebarria de Bilbao y otra en el Ratón de Getaria. En el caso de Bilbao, además, se han encontrado individuos  juveniles, lo que nos hace pensar que la especie puede estar reproduciéndose.

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Aurrez ere Iberiar Penintsulako beste hainbat tokitan sartutakoa da espezie hau. Nojan (Kantabrian) eta Almerian orain dela urte dezente (2000. urtearen aurretik), eta berrikiago, Lisboan, Alfaron (Errioxan), Sant Celonin (Katalunian), eta Madrilen. Baita Menorca eta Mallorcan ere.

Se trata de una especie introducida anteriormente en otros puntos de la Península Ibérica. Hace bastantes años (antes del año 2000) en Noja (Cantabria) y Almería, y más recientemente en Lisboa, Alfaro (La Rioja), Sant Celony (Cataluña) y Madrid. También en Menorca y Mallorca.

Ezin da sartzapenaren jatorria ziurtatu, baina horrelako kasu gehienak, egurra edo landare apaingarriak (olibondoak esaterako) inportatzetik datoz, normalean itsasoz egiten direnak. Proba genetikoak egin dira, nongoak izan daitezkeen ikertzeko eta emaitzen arabera, Bilbokoak Italia ipar-erdialdekoak omen dira jatorriz eta Getariakoak aldiz, Toscanakoak. Honek esan nahi du, hemengo 2 sartzapenak modu bananduan gertatu direla.

No se puede certificar el origen de la introducción, pero la mayoría de estos casos provienen de la importación de madera o plantas ornamentales (como olivos), generalmente por vía marítima. Se han realizado pruebas genéticas, para investigar sobre su posible procedencia y según los resultados, las de Bilbao son originarias del centro-norte de Italia, y las de Getaria, de la Toscana. Esto quiere decir que estas dos introducciones se han dado de forma independiente.

Jarraian, Getariako populazioko argazki batzuk erakusten dizkizuet.

A continuación, os muestro algunas fotos sacadas en Getaria.

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)




Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Getariako Arratoia - Ratón de Getaria (Gipuzkoa)

Sugandila italiarra aurkitzen den habitata - Hábitat donde se encuentra la lagartija italiana

Goian aipatu dudan bezala, espezie inbaditzailea da, eta kasu honetan horma-sugandila (Podarcis muralis) zein liolepis sugandila (Podarcis liolepis) dira sugandila italiarra sartu dan eremuetan bizi diren bertako espezieak. Ea arazoa konpontzeko garaiz gabiltzan.

Como he mencionado anteriormente, se trata de una especie invasora, y en este caso, las lagartijas autóctonas que habitan los lugares donde se ha introducido la lagartija italiana son la lagartija roquera (Podarcis muralis) y la lagartija parda (Podarcis liolepis). A ver si estamos a tiempo de arreglar el problema.

Sugandila italiarra sartu den eremuetan bizi diren espezie autoktonoak: horma-sugandila (Podarcis muralis) eta liolepis sugandila (Podarcis liolepis), arrak / Especies autóctonas que habitan en los lugares donde se ha introducido la lagartija italiana: lagartija roquera (Podarcis muralis) y lagartija parda (Podarcis liolepis), machos.

Getarian grabatutako irudiekin egindako bideo motz bat ere erakusten dizuet.

Os muestro también un breve vídeo realizado con imágenes grabadas en Getaria.



Bukatzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta CIBIOko kideen arteko elkarlanean, honi buruz berriki atera dugun argitalpena erakusten dizuet. Bertan, informazio zabalagoa daukazue. Argitalpen osoaren esteka.

Por último, os enseño la reciente nota que hemos publicado sobre este tema, en colaboración entre miembros de la Sociedad de Ciencias Aranzadi y CIBIO. Tenéis ahí información más detallada. Enlace de la publicación completa.

Publikatu dugun argitalpenaren lehen orria / Primera página de la nota que hemos publicado (www.herpetologica.es)

Beste bat arte! ¡Hasta otra!

2021/03/11

UEUko elkarrizketa

Apirilian ikastaro berri bat gidatuko dot Iñaki Mezquitakin batera. Ikastarua Udako Euskal Unibertsitateak antolatu du eta beraiek in diguten elkarrizketa erakutsi nahi dizuet gaur. Besterik gabe, jarraian daukazue elakrrizketa.

Ander Izagirre: “Ikusten ez ditugun izaki bizidun mordoaz inguratuta gaude”

ueu365 | 2021-03-05

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak” izeneko ikastaroa ere izango da. Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Mezquita Aranburu eta Ander Izagirre Egaña izango dira gidari lana egingo dutenak. Izagirrek dioen legez, “mendira irten aurretik beharrezkoa da oinarri teoriko minimo bat izatea” eta, beraz, ikastaro teoriko-praktikoa izango da. 

Ezagutzen al dugu nahikoa gure ingurua?
Iñaki Mezquita: Erantzuna erraza da: ez. Naturan zentzumenak erne dituzula murgilduz gero ia egunero dago zerbait harritzen zaituena, berria dena, liluragarria. Gainera, ingurua aldakorra da; batzuetan gizakion eraginez, beste batzuetan gertakizun naturalen ondorioz (uholdeak, luiziak, espezie berrien sarrera, klima-aldaketa…), eta zaila da ezagutza sakon bat izatea epe luzera begira.

Ander Izagirre: Orokorrean ezetz esango nuke nik ere. Tontorrak edota tontorretara doazen bideak agian bai, baina bidetik harago dagoena edo bidea inguratzen duen bizitzari buruz, gehiengoak gauza gutxi dakiela esango nuke. Nire arloari dagokionez adibidez, mendira igotzean edota bidegorri batean paseatzean, ez gara ondo ondotik pasa dugun suge edo musker batez jabetu ere egiten. Ikusten ez ditugun izaki bizidun mordoaz inguratuta gaude.

Eta ezagutzen ez duguna ez dugu zaintzen?
I. M: Jakina. Ezagutu gabe ezin da maite, eta maite ez duzuna ezin duzu zaindu. Hirukote hori funtsezkoa da. Gauzak ondo ez doazenean, inguruaren zaintzaz ari naiz, hirukote hori hirukotea ez delako izaten da. Borondate ona, gogoa, ez dira nahikoa neurri zuzentzaileak eta babes eraginkor bat ezartzeko garaian.

A. I: Hala da bai. Anfibioak esaterako, talde oso zaurgarriak dira eta mundu mailan talderik mehatxatuenetarikoak dira. Gurean ere baditugu babes berezia behar duten espezieak; eta, espezie bat babesteko orduan, gizarteak guk uste duguna baino pisu handiagoa dauka. Eta esan beharrik ez dago, ezagutzen ez dugun zerbaiti ez diogula jaramonik egingo. Dibulgazioak beraz, garrantzia handia dauka.

Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastien bila ibiliko zarete ikastaroan. Zergatik horiek? Zer dute berezi?
I.M: Nire kasuan, bizitza osoan erakarri nauten animaliak izan direlako. Telebistako lehoi, elefante eta tigreetatik intsektu horiek behatzera pasa nintzelako, argazkiak egin nahi nizkielako. Zer duten berezi? Ni, bere edertasunez aparte, bere bizimoduak eta bizi-ziklo harrigarriak txunditzen naute.

A.I: Nire kasuan, anfibioak eta narrastiak dira interes handiena pizten didaten izaki bizidunak eta talde horietan espezializatu naizela esan daiteke. Bestalde, animalia ezezagunak dira. Ugaztun, hegazti edota beste animalia talde batzuk entzunagoak dira, eta gertukoagoak eta maitekorragoak ere egiten zaizkigu. Anfibioekin eta narrastiekin aldiz, guztiz kontrakoa gertatzen zaigu, belaunaldiz belaunaldi transmititu zaizkigun mito eta kondaira faltsuen ondorioz batez ere. Apoak gorroto ditugu eta sugeei beldurra diegu. Baina benetan merezi al dute gorroto, mespretxu eta beldur hori? Guk argi dugu ezetz. Animalia hauen errealitatea gizarteak uste duenaren oso bestelakoa da. Era berean, arrazoi berdinagatik, talde hauetan erreparatzen duen jende gutxi dago, eta horrenbestez beste talde batzuekin alderatuz informazio gutxiago dago. Euskal Herriko espezieen presentzia-mapak begiratuta adibidez, anfibio eta narrastietan hutsune batzuk daudela ikusten da. Ezezagunak diren beste adibide garbi bat da.

Zer dira odonatuak?
I.M: Bi erantzun daude, niretzat. Bata: intsektu holometaboloak dira, Odonata ordenakoak. Eta bestea, animalia ikusgarri batzuk, hegalari apartak, kolorez jantzitako ehiztari zoragarri batzuk.

Irteerez gain, azalpen teorikoak ere izango dira. Zer da landuko duzuena?
I.M: Azalpen teorikoak izango dira, bai. Nahiz eta, seguruenik, bertaratutakoek animalia horien inguruan makina bat gauza jakingo dituzten. Nire ekarpen nagusiena landa-lanean dudan esperientzia eskaintzea izan daiteke. Batez ere, irudiak eta portaerak erregistratzeko garaian. Hori transmititzen saiatuko naiz. Bestalde, identifikazio garaian ere hainbat aholku eta jarraibide ematen ere saiatuko naiz.

A.I: Bai, mendira irten aurretik beharrezkoa da oinarri teoriko minimo bat izatea. Hasteko, aldez aurretik jakin behar dugu zer bilatu nahi dugun, nola bilatu behar den eta noiz bilatzea komeni den. Bestalde, babestuta dauden espezieak direla kontuan izan behar dugu, eta animalia hauen behaketa modu etiko batean egiteko argibideak argi izan behar ditugu. Kontserbazioa beste edozeren gainetik dago. Espezieak nola identifikatu ere ikasi behar dute eta modu orokor batean, animalia hauek erretratatzeko aipu batzuk ere emango ditugu.

Nork parte hartu lezake?
I.M: Jakin-mina duen edonork. Nik txikitatik sentitu dut jakin-min hori eta ondo baino hobeto dakit zer espero den begiak zabaldu eta norbaiten esperientzia jasotzera zoazenean. Ni ez naiz zientzialaria, ni argazkilari naturazale bat naiz, batzuetan zientzian sartzen dena, baina ia nahi gabe.

Zein da azken helburua?
I.M: Behatzaile-trebeziak hobetzerako bideak erraztea, bide horretan laguntza eskaintzea.

A.I: Helburu asko dituen ikastaro bat dela esango nuke. Narrasti eta anfibioak gehiago ezagutzeko balio dezake, baina, batez ere, non, noiz eta nola bilatu behar diren. Ez dira erraz ikusten diren animaliak, baina beraien ohiturak ezagututa, erraztasun gehiagorekin aurkituko ditugu. Hori bai, lehen esan bezala, ezagutza hori kontserbaziora bideratutakoa izan behar da. Ezagutu, babesteko.

Elkarrizketaren iturria: unibertsitatea.net

Beste bat arte,

2021/01/28

Anfibioen gaixotasun berriak - Enfermedades emergentes en anfibios

Azken urtiotan, anfibiuen populaziuek nabarmen in dute behera mundu osuan eta espezien %40a mehatxatuta dao. Beherakada horren erantzule nagusixa habitataren galera izaten jarraitzen daban arren, gaixotasun berrixak mehatxu kezkagarrixenetako batian bihurtu dia. Ondduek, birusek edo beste patogeno batzuek eragindako gaixotasun infekziosuak dia, gizakixan eraginez (espezie exotikuen salerosketan eta trafikuan ondorioz batez ere) mundu osora zabaldu dianak, eta animalia hauen heriotza masibuak eragin ditzaketenak. Anfibiuen taldiari eragiten dioten gaixotasun berri nagusixak kitridiomikosia eta ranabirosia dia.

En los últimos años, las poblaciones de anfibios han disminuido considerablemente en todo el mundo y el 40% de las especies están amenazadas. Aunque la principal causa de este descenso sigue siendo la pérdida de hábitat, las nuevas enfermedades se han convertido en una de las amenazas más preocupantes. Se trata de enfermedades infecciosas causadas por hongos, virus u otros patógenos, que se han extendido por todo el mundo por la acción humana (principalmente por la venta y el tráfico de especies exóticas) y que pueden provocar muertes masivas de estos animales. Las principales nuevas enfermedades que afectan al grupo de los anfibios son la quitridiomicosis y la ranavirosis.

Kitridiomikosiaren ondorioz hildako txantxiku arrunta (Alytes obstetricans), Galizian / Sapo partero común (Alytes obtericans) muerta por quitridiomicosis, en Galicia (📷 Ismael Puente Espasandín)

Kitridiomikosia onddo mikroskopikuek sortzen duten gaixotasuna da. Batrachochytrium dendrobatidis (Bd) ondduak, anuruak (igelak eta apuak) erasotzen ditxu bereziki eta Batrachochytrium salamandrivorans (Bsal) ondduak berriz, urodeluak (arrabiuak eta uhandriak) nagusiki. Onddo patogenuak ostalarixa infektatzen dabanian zoosporak ditxuzten esporangiuak sortzen dia. Zoosporek larruan gune keratinizatuak kolonizatzen ditxuzte; hau da, aho-diskua anuruen larben kasuan eta gorputz osua helduen eta urodeluen larben kasuan. Honela, oreka homeostatikua aldatu eta bihotz-hutsegitian ondoriozko heriotza eragin dezake. Zoosporak ugaltze-zelula mugikorrak dia eta uretara askatzen dianian beste anfibio batzuk kutsa ditzakete, gaixotasuna zabalduz.

La quitridiomicosis es una enfermedad causada por hongos microscópicos. El hongo Batrachochytrium dendrobatidis (Bd) ataca principalmente a los anuros (ranas y sapos) y el hongo Batrachochytrium salamandrivorans (Bsal) principalmente a los urodelos (salamandras y tritones). Cuando el hongo patógeno infecta al huésped se crean esporangios que contienen zoosporas. Las zoosporas colonizan las zonas queratinizadas de la piel, es decir, el disco oral en el caso de las larvas de anuros y todo el cuerpo en los adultos y en larvas de urodelos. Esto puede alterar el equilibrio homeostático y provocar la muerte por fallo cardiaco. Las zoosporas son células reproductoras móviles que, una vez liberadas al agua, pueden infectar otros anfibios, propagando la enfermedad.

Batrachochytrium dendrobatidis onddoarekin infektatutako azal zatia, zoospora ugariz betetako bi esporangio dituena / Piel infectada con el hongo Batrachochytrium dendrobatidis en la que se observan dos esporangios que contienen zoosporas (📷 Daszak P, Berger L, Cunningham A, Hyatt A, Green D, Speare R. 1999)

Batrachochytrium salamandrivorans onddoarekin infektatutako arrabio arrunta (Salamandra salamandra) / Salamandra común (Salamandra salamandra) infectada con Batrachochytrium salamandrivorans (📷 Pascale van Rooij et al. Amphibian chytridiomycosis a review with focus on fungus-host interactions. In Veterinary Research 2015; vol. 46, nr. 1)

Ranavirusa anfibioak, narrastixak eta arrainak kutsatzeko gai dan birus bat da, ranabirosia izeneko gaixotasuna sortzen dabana. Birus honek ostalarixa kutsatzeko hainbat modu daude: kontaktu zuzenan bidez, kutsatutako lurzoruaren edo uraren bidez edota infektatutako harrapakin bat irenstian ondorioz. Birusa ostalarixan zelulan sartzen da, erreplikaziua gertatzen da eta zelulan heriotza eragiten dau. Ondorioz, hemorragiak, barne-organuen nekrosia, gorputz-adarren eta begixen galera eta bigarren mailako infekzio bakterianuak sortzen ditxuzte. Ranavirusak arrainak ingurune naturalian askatzian ondorioz zabaltzen dia maiz, birus hauen ohiko gordailuak baitira.

El ranavirus es un virus capaz de infectar anfibios, reptiles y peces, que causa la enfermedad llamada ranavirosis. Este virus puede ser transmitido por contacto directo, por el suelo o el agua contaminados o por la ingestión de una presa infectada. El ranavirus entra en la célula del huésped, se produce la replicación y causa la muerte de la célula. En consecuencia, producen hemorragias, necrosis de órganos internos, pérdida de miembros y ojos e infecciones bacterianas secundarias. Estos virus se propagan a menudo por la liberación de peces en el medio natural, ya que son los reservorios habituales de estos virus.

Ranavirusagatik hildako uhandre marmolairea (Triturus marmoratus), Galizian / Tritón jaspeado (Triturus marmoratus) muerto por ranavirus, en Galicia (📷 Ismael Puente Espasandín)

Ranavirus-ak (hexagono ilunak) zelula baten barnean / Ranavirus (hexágonos oscuros) dentro de una célula (📷 CSIRO)

1997an detektatu zan hauetako gaixotasun bat lehen aldiz Europan, Guadarrama mendilerroko Peñalara mendixan (Madrilen) hain zuzen ere. B. dendrobatidis-ak eragindako kitridiomikosi kasuak izan zian eta txantxiku arruntan (Alytes obstetricans) populaziuan hilkortasun haundixa eragin zaban.

En 1997 se detectó por primera vez una de estas enfermedades en Europa, concretamente en el monte Peñalara de la Sierra de Guadarrama (Madrid). Hubo casos de quitridiomicosis por B. dendrobatidis y causó una alta mortalidad en la población de sapo partero común (Alytes obstetricans).

Kitridiomikosiaren ondorioz hildako txantxiku arrunta (Alytes obstetricans), Galizian / Sapo partero común (Alytes obtericans) muerta por quitridiomicosis, en Galicia (📷 Ismael Puente Espasandín)

Gaur egun, Euskal Herrixari dagokionez, B. dendrobatidis onddua nonahi aurkitxu daiteke, gutxi gorabehera lurralde osora zabaldu dalako. Hala ere, zorionez hemen ez da ondorio larririk sumatu oraindik. Hau da, onddua egon badago, baina momentuz ez da anfibiuen heriotza masiborik aurkitxu. Ranabirosiari dagokionez aldiz, presentzia baieztatziaz gain, heriotza masibuak ere aurkitxu dia. Azkenik, B. salamandrivorans-ari dagokionez aldiz, oraindik ez da kasurik agertu Euskal Herrixan. 2013an agertu zan lehen aldiz Europan, Herbehereetan hain zuzen ere, eta Iberiar penintsulan ezagutzen den kasu bakarra Katalunian izan da. Azken hau 2018an ezagutu zan eta kutsatuta zeuden terrariofiliako indibiduo exotiko batzuk inguru naturalian askatzian ondorioz izan zan. Zoritxarrez edozein momentutan iritsi daiteke gugana ere.

Hoy en día, en Euskal Herria, el hongo B. dendrobatidis se puede encontrar en cualquier parte, ya que se ha extendido aproximadamente a todo el territorio. Sin embargo, afortunadamente aquí no se han notado consecuencias graves. Es decir, el hongo está, pero de momento no se ha encontrado ningún caso de alta mortandad de anfibios. En cuanto a la ranavirosis, además de confirmar su presencia, también se han encontrado muertes masivas. Sin embargo, en cuanto a B. salamandrivorans, todavía no ha aparecido ningún caso en Euskal Herria. Por primera vez en Europa apareció en 2013, en los Países Bajos, y el único caso conocido en la península ibérica ha sido en Cataluña. Esta última se conoció en 2018 y fue causada por la liberación en el medio natural de individuos exóticos infectados provenientes de la terrariofilia. Desgraciadamente puede llegar a nosotros en cualquier momento.

Ranavirusagatik hildako uhandre palmatua (Lissotriton helveticus), Gipuzkoan / Tritón palmeado (Lissotriton helveticus) muerto por ranavirus, en Guipúzcoa (📷Iker Novoa Fariñas)

Horrenbestez, gaixotasun berri hauek gurekin daudela jakinda, argi dao beharrezkua dala prebentzio neurri zorrotzak hartzia, eta arreta haundiz jokatu bihar dogula ingurune urtarretara hurbiltzen geranian. Izan ere, patogenoren bat dauan gune bat bisitatzen badogu, leku batetik bestera eraman dezakegu gaixotasuna, arazoa larriagotuz.  

Por lo tanto, a sabiendas de la existencia de estas nuevas enfermedades, está claro que es necesario tomar medidas preventivas rigurosas, y debemos extremar la precaución cuando nos acercamos a masas de agua. Ya que si visitamos una zona donde haya algún patógeno, podemos propagar la enfermedad de un lugar a otro, agravando el problema.

Oinarrizko prebentzio neurrixak ondorenguak dia:

  • Anfibiuen manipulaziua ekiditia oso garrantzitsua da, manipulaziuan bidez gaixotasunak indibiduo batetik bestera edo populazio batetik bestera transmititxu ditzakegulako. Manipulaziua biharrezkua danian, latexko edo binilozko eskularruak erabili bihar dia, edota eskuetako antiseptikuak. Puntu batetik bestera mugitzen bagera eskularruak aldatu biharko ditxugu.
  • Inoiz ez dia anfibiuak toki batetik bestera lekualdatu bihar. Bestela kutsatu gabeko ur masa bat kutsatu dezakegu.
  • Anfibiuekin lan itxian, jardueran hasieran eta amaieran, material guztia desinfektatu bihar dogu; oinetakuak eta erabilitako tresneria (salabreak, ontziak…).
    • Hasiera batian lixiban erabilera bultzatu izan bada ere, azken urtietan honen eraginkortasuna zalantzan jarri da. Gaur egun gehien gomendatzen dan produktu desinfektatzailia Virkona da, oso eraginkorra dalako birusak, ondduak eta bakteriuak deuseztatzen eta ingurumenian eragin txikixa daukalako.
    • Prestakinerako Virkona urakin nahastu bihar da, %1-eko disoluziuan (ur-litroko 10 g Virkon erabilitxa). Erabiliko dogun egunian prestatzia komeni da, denborakin eraginkortasuna galtzen dabalako. Nahastia prestau ondoren, praktikuena lainoztagailu batian gordetzia izango da. Lainoztagailua mendira eraman dezakegu eta beharrezko materiala zein oinetakuak zuzenian honekin desinfektau.
    • Desinfekziua ez da inoiz ur-masa baten onduan in bihar, eta ahal dala, landaretza gutxiko eremu batian in bihar da.
    • Jardunaldixan amaieran, materialak desinfektatziaz gain eguzkitan jartzia ere komeni da, zoospora guztiak hilko dian segurtasun handixaua izateko.
Virkonaren prestakina eta boten desinfekzioa / Preparado de Virkon y desinfección de las botas.

Las medidas preventivas básicas son:

  • Evitar la manipulación de anfibios es muy importante, ya que mediante la manipulación podemos transmitir enfermedades de un individuo a otro o de una población a otra. Cuando la manipulación sea necesaria, se utilizarán guantes de látex o vinilo o antisépticos de manos. Si nos movemos de un punto a otro tendremos que cambiarnos los guantes.
  • No hay que desplazar nunca anfibios de un lugar a otro. Si lo hacemos, podemos contaminar una masa de agua no contaminada.
  • Al trabajar con anfibios, debemos desinfectar todo el material al inicio y al final de la actividad; calzado y material utilizado (salabres, cajas...).
    • Aunque en un principio se propuso el uso de lejía, en los últimos años se ha cuestionado su eficacia. El producto desinfectante más recomendado en la actualidad es el Virkon, debido a su eficacia en la eliminación de virus, hongos y bacterias, y su bajo impacto ambiental.
    • Para el preparado hay que diluir el Virkon en agua, en una disolución del 1% (10 g de Virkon por litro de agua). Conviene prepararlo el día que vayamos a utilizarlo, ya que con el tiempo pierde la eficacia. Una vez preparado, lo más práctico es introducirlo en un pulverizador. Podemos llevarlo así al monte y desinfectar directamente con él el calzado y el material.
    • La desinfección nunca debe realizarse cerca de una masa de agua y debe hacerse preferentemente en una zona con escasa vegetación.
    • Al final de la jornada, además de desinfectar el material, se recomienda exponerlos al sol para asegurarse aún más de que mueran todas las zoosporas.

Amaitzeko, Aranzadi Zientzia Elkartiak antolatutako anfibiuen kontserbaziorako jardunaldixetan Jaime Bosch ikerlari eta gaixotasun berrixetan adituak emandako hitzaldixan bideua ikustia gomendatzen dizuet. Benetan interesgarri eta gomendagarrixa.

Por último, os recomiendo que veáis el vídeo de la conferencia que impartió el investigador Jaime Bosch, experto en nuevas enfermedades, en las jornadas de conservación de anfibios organizadas por la Sociedad de Ciencias Aranzadi. Realmente interesante y recomendable.


Informazio gehixau hemen / Más información en:
Beste bat arte! ¡Hasta otra!