2015/07/26

Narrasti eta anfibio bila Galizia eta Asturiasen (IV)

Galizia eta Asturiasen ikusitxako narrasti eta anfibiuekin bukatzeko, anuruak (buztanik gabeko anfibiuak) erakustia gelditzen jata.

Baso-igel iberiarra (Rana iberica) oso arrunta da Galizia guztiko edozein errekastotan. 







Baso-igel iberiarran zapaburua
Baso-igel iberiarra, zapaburutik igel bihurtzeko zorixan
Hurrengo argazkixetan baso-igel gorrixa (Rana temporaria) daukazue.



Hemen ur-igel arruntan (Pelophylax perezi) beste pare bat argazki.



Hurrengo argazkixetakuak zuhaitz-igel arrunt (Hyla molleri) metamorfikuak dia. Hau da, zapaburutik igel bihurtu berrixak. Tamaina oso txikikuak eta forma aldetik ere, oindiok ez dia guztiz helduen berdinak.




Apo pintatu iberiarra (Discoglossus galganoi) ikusten zortia euki genun. Gu ailau aurreko egunian euri pixkat in zaban eta horri esker ikusi genitxun pare bat. Bestela ezkutuan egoten dia sasoi honetan. Ezpezie hontako apuek diseinu desberdinak izaten ditxuzte. Diseinu uniformia, marraduna edo orbanduna. Guk marradun eta orbandun bana ikusi genun.

Marradun diseinua
 



Orbandun diseinua

Hurrengo argazkixetan txantxiku arruntan (Alytes obstetricans) fase desberdinak ditxuzue. Ikusiko dozuen bezela, zapaburuak oso haundixak izatera iritsi ahal dia. Izan ere, jaiotzen dian urte berdinian apo bihurtu biharrian, hainbat urte zapaburu bezela igarotzeko ahalmena daukate eta horren ondorioz tamaina haundixa hartzen dabe.



Txantxikuan zapaburua
Txantxikua, zapaburutik apo bihurtzeko zorixan
Txantxiku metamorfikua, zapaburutik apo bihurtu berri
Apo arrunt (Bufo bufo) heldu bakarra ikusi genun. Egixa esan Egoitz eta Rafak ikusi zeben. Tuberixa baten sartu zan eta ezin izan genizkion argazkirik atera. Zapaburuen argazkixekin konformau bihar...

Apo arruntan zapaburuak
Bukatzeko, apo lasterkarixan (Bufo calamita) kasuan ere, zapaburuekin konformau bihar. Iluntze batian, furgonetan afaltzen geundela, entzun genun helduren bat kantuan, baina bila irten ginan arren, ez genun batere topau.

Apo lasterkarixan zapaburua
Oin bai, bukatu dot bidaian zihar ikusitxako narrasti eta anfibio guztiekin. Ikusi dozuen bezela ez dia gutxi izan ikusitxako espezieak (16 narrasti eta 14 anfibio espezie), eta hori sasoi txarrian jun ginala. Sasoi hobiauan jun ezkero, beste hainbat espezie gehixau ikusiko genitxun. Hurrengo baten ia!

Amaitzeko, eskerrak eman nahiko nizkioke berriz ere Rafael Vazquez Grañari, hauetako bitxo asko aurkitzen laguntziarren. Moitas grazas por todo Rafa!! Eta Egoitzi, bidai osuan zihar ni aguantau izanagatik, jeje. Ia hurrengo eskapadia noiz itxen dogun! Bestioi, hurrengorarte!

2015/07/22

Narrasti eta anfibio bila Galizia eta Asturiasen (III)

Banator berriz Galizia eta Asturiasen ateratako argazkixekin. Anfibiuak ere bi zatitan erakutsiko dizkizuet eta urodeluekin (buztandunekin) hasiko naiz, arrabio eta uhandriekin.

Seguraski bidai osoko espezie berezixena izan danakin hasten naiz, "salamandra rabilarga"-kin (Chioglossa lusitanica). Penintsulako ipar-mendebaldian bakarrik aurkitzen da eta ez da oso ugarixa. Bitxo nahiko delikaua da, eta buztanetik heldu ezkero, hau askatzeko gaitasuna ere dauka, sugandilak bezela.








Arrabio arrunten (Salamandra salamandra) bila ere ibili ginan, baina sikuegi zauan dana eta garai eskasa zan. Larba batzukin konformau bihar... 


Uhandre marmolairiak (Triturus marmoratus) ikustiaz "aspertu" in ginan. Potzu aproposen inguruko harri azpixak uhandre hauetaz jositxa zeuden. Harri azpikuak fase lehortarrian aurkitzen zian baina fase urtarrian zeudenak ere aurkitxu genitxun (azken argazkikua adibidez).




Haundixa heldu bat da eta bi txikixak, metamorfosixa burutu berrixak

Hurrengo uhandriak ere, "tritón ibérico" (Lissotriton boscai), pila bat ikusi genitxun. Hauek ere, bai fase urtarrian eta baitxa lurtarrian ere.






Azpitxik kolorazio oso bizixa daukate
Hurrengo argazkiko uhandre danak harri berdinan azpixan zeuden. Argazkixan asko ikusten dia, baina beste harri batzutan dexente gehixau topau genitxun. Eta ikusten dan bezela, bi espezieak batera. Kasu batzutan, hurrengo erakutsiko dizuedan uhandre palmatuakin batera ere.


Hurrengo argazkixetan uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus) ditxuzue. Lehen hirurak ur-fasian eta azken bixak fase lehortarrian.






Amaitzeko, uhandre alpetarra (Ichthyosaura alpestris) daukazue. Asturiasen aurkitxu genitxun, mendiko potzu interesgarri batian.




Gaurkoz kito! Ondo segi!