Aurten suge gorbatadun dexente ikusteko aukera izan dot eta hoietako batzuen argazkixekin nator gaur. Agazkixetan ikusten dan bezela, gaztiek lepoko hori-txuriska bat daukate eta hortik dator bere izena (gaztelaniaz culebra de collar). Hazten dianian ordia, desagertu itxen zaie lepoko hori eta horregatik, espezie desberdinak diala ematen dau.
Ez da pozoitsua eta kuriosuak dia ihes itxeko aukerarik ez dakanian defenditzeko erakusten ditxuan portaerak. Batzutan, burua zapaltzen du, hiruki forma hartuz, gorputza puzten dau eta zarata altu bat ateratzen du, suge arriskutsuauan irudixa emanez. Beste batzutan, usain oso txarrekua dan likido bat askatzen dau. Hala ere, defentsa modu kuriosuena hildakuana itxia da. Buruz gora jartzen dia eta ahua zabaldu eta mingaina albo batera ateratzen dabe, hilda egongo bazian bezela. Tanatosi izenaz ezagutzen da portaera hau. Beheko azken argazkixak ikusi eskero, erdi-hilda daon sugia dala pentsauko dozue, baina gezurra ematen badau ere, bizi-bizirik dao eta esan bezela, planta hutsak besterik ez dia. Hau bai aktoria!
|
Suge gorbatadun heldua |
|
Suge gorbatadun heldua, hiruki forma hartuz |
|
Suge gorbatadun heldua, hiruki forma hartuz |
Ezkerrian indibiduo heldua, lepoko gabe eta eskuman gaztia, lepoko horixakin.
|
Suge gorbatadun gaztia |
|
Suge gorbatadun gaztia |
|
Hildakuana itxen |
|
Hildakuana itxen |
|
Zuzen jarri eskero ere segitxuan hasten da burua okertzen |
|
Indibiduo gazte-gaztia. Beheko argazkixetan ikusten da bere tamaina txikixa. |
Hemen sakatuz, aspaldi erakutsitako espezie honen beste indibiduo gazte batzuen argazki batzuk ditxuzue, eta hemen, espezie honen indibiduo melaniko bat.
Beste bat arte, agur!!