Gehixenentzat hegazti ezezaguna izango da zata, ohitxura gautarrak ditxuan txorixa da eta. Egunez basoko lurrian ezkutauta egon ohi da eta oso ondo kamuflatzen danez, oso oso zaila da aurkitzen. Gauez baina, intsektuak ehizatzera irtetzen da eta orduan izaten da ikusteko unerik aproposena. Errepidietako asfalto gainian jartzeko ohitxura haundixa daukate gainera, eta horri esker, toki aproposetan nahiko errez aurkitxu daitxezke.
Hurrengo bidixo eta argazkixetako zata, zapatu gabian aurkitxu genduan, Elgoibarko baserri bide batian.
|
Zata arrunta (Caprimulgus europaeus) |
Oso oso hegazti konfiaua da eta poliki ibili ezkero, gerturatzen lagatzen da. Hurrengo argazkixetan ikusten dozuen bezela, zata honen kasuan, ondo-ondora gerturatu ginan. Sinestezina!!
|
Haritz Arrita, zata ondo onduan daukala |
|
Ni, zatakin parez-pare |
|
... eta zata lasai asko |
|
Frikikerixetan hasitxa, selfie bat ere atera genduan zatakin..., jeje |
Beste bat arte!!
(Traducción al castellano)