2014/12/18

Tenerifeko beste animalia batzuk

Aurreko sarreretan Tenerifen ikusitxako narrastixak erakusti nizkizuen. Baina narrastixez gain, beste animali asko ere ikusi nitxuan eta hoietako batzuen argazkixak erakusten dizkizuet jarraixan.

Kalderoi tropikala (Globicephala macrorhynchus)
Gabai arrea (Calonectris diomedea)

"La Tahonilla" fauna basatixan errekuperazio zentrua bisitatzen geundela, gabai arre gazte bat iritsi zan. Baina ezaukan inungo osasun arazorik eta berehala askatu zuten.

Gabai arre gaztia (Calonectris diomedea)
Harri-iraularia (Arenaria interpres)
Kaio iluna, neguko lumajiakin (Larus fuscus)
Kaio ilun gaztia, neguko lumajiakin (Larus fuscus)
Mendiko etxe batian itxen naban lo eta gauetan hontz ertaina (Asio otus canariensis) entzuten genduan. Argazkirik ez daukatenez, "La Tahonilla" errekuperazio zentruan ateratako bat erakusten dizuet.

Hontz ertaina (Asio otus canariensis)
Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto)
Antzandobi handi ipartarra (Lanius excubitor)
Txonta arrunta (Fringilla coelebs tintillon)
Buztanikara horixa (Motacilla cinerea)
Amilotx urdina (Parus caeruleus teneriffae)
Amilotx urdina (Parus caeruleus teneriffae)
Kanariua (Serinus canaria)
Txio kanariarra (Phylloscopus collybita canariensis)
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Ugaztun eta hegaztixez gain, ornogabe batzuk ere erakusten dizkizuet. 

Liztor armiarma (Argiope trifasciata)
"Araña orbitela de las chumberas" (Cyrtophora citricola)
Bukatzeko, Tenerifeko endemismo kurioso bat, karakolan eta barian tarteko animalia bat.

Plutonia lamarckii

2014/12/09

Caretta caretta - Tenerifeko narrastixak 5

Tenerifen hainbat itsas-dortoka espezie aurkitzen dia eta nik egiazko dortoka (Caretta caretta) bat ikusi naban. Hegoaldian leku apropos bat dau dortoka hauek ikusteko eta bertara juan ginan osaba, lengusina eta ni, snorkel pixkat itxeko asmotan. Osaba izan zan uretara sartzen lehena eta bi dortoka ikusi zitxuan. Dortokak lasai-lasai eta osaba beraiekin batera igerixan. Bere ostian ni sartu nitzan barrura baina enaban bat ere ikusi... Arrainekin konformau bihar... Hala ere, bertatik baginduazela, ur-ertzeko horma batetik, dortoka bat ikusi genun. Ez dauka berakin igeri itxian balio berdina baina sikieran ikusi naban bat. Argazki bat jarri dizuet behian, baina imajinazio pixkat bihar da dortokia ikusteko.

Horrez gain, "La Tahonilla" fauna basatixan errekuperazio zentrua erakutsi zigun bertako albaitari eta errekuperazio unitateko burua dan Santiago Mayans-ek, eta zauritxutako bi egiazko dortoka zitxuzten bertan.

"La Tahonilla" zentruan sendatzen zeukaten egiazko dortoka (Caretta caretta)

"La Tahonilla" zentruko beste egiazko dortoka (Caretta caretta)
Itsasuan ikusitxako egiazko dortoka (Caretta caretta)

2014/12/08

Chalcides viridanus - Tenerifeko narrastixak 4

Tenerifeko lehorreko narrastixekin amaitzeko "lisa dorada" (Chalcides viridanus) falta jata. Tenerifeko endemikua da espezie hau. Behe-eremuetako habitat  mota guztixetan bizi da baina urria da goi eremuetan.

Dexente ikusi nitxuan baina argazkixak pare bati bakarrik atera ahal izan nizkion. Harrixak jasotzian belarretan desagertzen zian nik erreaknizonau aurretik... Gutxienez, heldu eta gazte bana erakutsi ahal dizkizuet.

Chalcides viridanus heldua



Chalcides viridanus gaztia




2014/12/04

Tarentola delalandii - Tenerifeko narrastixak 3

Erakutsiko dizuedan Tenerifeko 3. narrasti hau "perenquén común", "perenquén de Delalande" edo "perenquén de Tenerife" (tarentola delalandii) deitzen da eta iberiar penintsulan bizi dan dragoitxo arruntan oso antzekua dan arren, Tenerife eta La Palma irletako endemismo bat da. Irla hauetako lurralde osuan zihar aurkitzen da, "laurisilva" basoetan eta 2300 m-tik gora izan ezik.

Egunez ere ikusten dia baina gehixenbat gabaz irtetzen dia. Nere osaban etxeko paretetan hauetako 10 bat egoten zian gauero eta ezan batere zaila argazki on bat lortzia. Hemen ditxuzue argazki batzuk.















Oinan azpikaldian detailia
Gaztiak