Otsailan erdialdian, Orduña (Bizkaia) ingurura jun nitzan Aitor Montesekin batera, baso-igel jauzkarixan bila.
Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina) |
Aspalditik nauan espezie hau ikusi gabe eta horren gertu eukitxa, bazan ordua saiakera berri bat itxekua. Guretzat, espezie berezixa da, izan ere, nahiko mugatua da bere banaketa eremua, eta oindik eta mugatuaua berau topatzeko sasoia. Aralditik kanpo, oso oso zaila izaten da baten bat aurkitzia, eta araldixak aste eskas batzuk besterik ez ditxu irauten. Hori gutxi balitz, araldiko aste hauen barruan ere, baldintza oneko egunetan bakarrik ikusi daitxezke. Beraz, laburbilduz, urtian egun konkretu batzuk besterik ez daoz, baso-igel jauzkarixa topatzeko aproposak. Topatzeko epe motz honek eta banaketa eremu mugatuak, balio berezixa ematen dio espezie honi.
Banaketa eremuari dagokionez, aurrez esan bezela, nahiko mugatua da. Europan eremu zabala daukan arren, iberiar penintsulako banaketa eremu osua, Euskal Herriko txoko bakan batzuetara mugatzen da.
Baso-igel jauzkarixan Hego Euskal Herriko banaketa eremua (datuak SIARE-tik aterata). Iberiar penintsula osoko banaketa eremua, zati honetara mugatzen da. |
Karreria nerekin ikasitxako lagun batek, Oier Virizuelak, Orduña inguruko potzu batzuen jarraipena itxen dau eta berakin elkartu ginan bertan, baso-igel jauzkarixa ikusteko asmuekin. Guk ez genduan ingurua ezagutzen eta berari esker ezagutu genitxun igela ikusteko lekurik onenak.
Printzipioz, sasoi onian jun ginan gu, aurreko egunetan potzuak igelez beteta egon ziala jakinda. Hala ere, ez jakun egun ona tokau, eta bisitautako potzuetan ez zauan inungo aktibidaderik. Potzuak arrautza errutiez beteta baina igelik ez apenas. Hau suerte txarra! Azkenian, leku desberdinak bisitau ostian, 4 igel-jauzkari ikusi genitxun. Aurreko egunetan ehun igeletik gora ibili ziala kontuan izanda, pena pixkatekin geratu ginan, baina gutxi batzuk ikustia lortu genduan behintzat.
Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), ar gaztia |
Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), ar gaztia |
Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), emia arrautzez beteta |
Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), zauritxuta |
Heldu gutxi ikusi genitxun arren, argi zauan aurreko egunetan juerga asko euki zebela. Putzuak errutez jositxa zeuden.
Baso-igel jauzkarixa ugaltzen dan potzuetako bat |
Baso-igel jauzkarixan errutiak |
Antzeko igel bat
Seguruenez, igel hau askotan ikusi dabala pentsatzen egongo da zuetako norbaitx. Ba kontuz, ez nahastu gure artian oso arrunta dan baso-igel gorrixakin. Oso antzekuak dia bi espezieak. Beheko taulan, bixen arteko desberdintasun nabarixenak jartzen dizkizuet. Hala ere, euki kontuan baldintza orokorrak diala eta batzuetan ez diala guztiz betetzen, bixen arteko bereizketa oindik eta gehixo konplikatzen.
Seguruenez, igel hau askotan ikusi dabala pentsatzen egongo da zuetako norbaitx. Ba kontuz, ez nahastu gure artian oso arrunta dan baso-igel gorrixakin. Oso antzekuak dia bi espezieak. Beheko taulan, bixen arteko desberdintasun nabarixenak jartzen dizkizuet. Hala ere, euki kontuan baldintza orokorrak diala eta batzuetan ez diala guztiz betetzen, bixen arteko bereizketa oindik eta gehixo konplikatzen.
Baso-igel
jauzkarixa
(Rana dalmatina)
|
Baso-igel
gorrixa
(Rana temporaria)
|
|
Burua
|
Zorrotza
|
Motzaua eta boribilaua
|
Tinpanua
|
Haundixa (begixan
antzekua) eta begitik oso gertu
|
Txikixaua, begitik
urrutixau
|
Eztarrixa
|
Txurixa
|
Orban arriekin
|
Sabela
|
Txuri kolorekua,
orbanik gabe eta albuak limoi kolorekuak
|
Krema kolorekua, orbanez
beteta
|
Atzeko
hankak
|
Oso luziak
|
Motzak
|
Errutiak
|
Landaretzara lotuta
|
Landaretzara lotu gabe
|
Baso-igel jauzkari bila jun ginan arren, beste anfibio batzuk ere ikusi genitxun. Txantxiku arrunta, uhandre palmatuak eta baso-igel gorrixan zapaburu jaio berrixak.
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans) |
Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) |
Baso-igel gorrixan zapaburu jaio berrixa (Rana temporaria) |
Zoritxarrez, notizia txar batetaz ere jabetu ginan egun hartan. Gaixotasun larri baten eraginez hildako igel dexente topau genitxun. Beste sarrera baten kotauko dizkizuet gai honen nundik norakuak.
Ordurarte, ondo izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina