Sugandila bat erakutsiko dizuet gaur. Argazkixak ikusitxa, edozein lekutan ikusten dian sugandila tipiko hoietako bat dala pentsauko dozue gehixenok, baina ez da hala. Sugandila bizierrulia nahiko eskasa da eta ez da askotan ikusten.
Hemen inguruko sugandila arruntenak (asko ikusten ditxugun hoiek) horma-sugandilak (Podarcis muralis) izaten dia eta batzutan sugandila arriak (Podarcis liolepis) ere. Ezagutu ezian, sugandila bizierruliak beste bi espezie hauen emiekin nahastu daitezke, baina arretaz begirauta, desberdinak diala konturatuko zerate. Sugandila bizierruliek adibidez, askoz buru motzaua daukate.
Hezetasunari lotutako narrasti bat da, eta horregatik zohikaztegi, zelai heze, erreka bazter edota bestelako inguru hezietan aurki daiteke. Itxura danez, bihar fisiologiko bat dao honen atzian, izan ere beste lazertiduek baino ur gehixau galtzen dute eta.
Euskerazko izenak, izen zientifikuak bezela, jaoitze moduari itxen dio erreferentzia. Izan ere, nahiz eta narrasti gehixenek arrautzak jartzen ditxuen, sugandila hauen kasuan tripa barruan jaio eta bizirik erditzen ditxue. Baina iberiar penintsulako populaziuak salbuespen bat dia. Europakuak ez bezela, hemenguek arrautzak jartzen ditxue. Ez zan euskerazko izenakin guztiz asmatu orduan?
Nik aurrekuan topau naban sugandila bizierrule bat (beheko lehen argazkixak) eta azken urtietan ikusitxako beste batzuk erakusteko ere aprobetxatzen dot.
Aurrekuan ikusitxakua, Izarraitzen |
Hau ere Izarraitzen topau naban |
Beste hau eguzkitan berotzen, Naranjora bidian, Asturiasen |
Gaztiak oso errez bereizten dia, kolorazio beltz berezixa eukitzen dabe ta.
Indibiduo gaztia, Naranjora bidian topauta |
Beste indibiduo gazte bat, Urbian topauta |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina