2015/06/30

Suge biperakara (Natrix maura)

Suge biperakara, urari oso lotuta daon narrastixa da. Anfibio eta arrainetaz elikatzen da, eta erreka eta potzuak dia bere habitat nagusixa. Gure inguruetako gainontzeko erreketan bezela, Elgoibarkuetan ere oso suge arrunta da. Sugegorrixan antz haundixa dauka eta hortik datorkio izena, baina ez dauka pozoirik eta oso suge lasaixa da, batere arriskutsua.

Suge hauek topatzeko asmuakin Sallobenteko errekan gora sartu ginan aurrekuan Haritz eta ni. Ez genun tarte oso luzia in errekan zihar, baina 3 suge biperakara ikusteko nahikua. Adin desberdinetakuak zian hirurak, heldu bat, gazte bat eta kume bat. Lortutako irudixekin ondorengo bidixua prestau dot.


Indibiduo heldua








Indibiduo gaztia
Kumia


Aurreko urtietan ikusitxako beste suge biperakara batzuen argazkixak ere erakusten dizkizuet segidan.







Gazte asanbladak antolautako urteroko erreka garbiketetan ere azaltzen dia suge hauek. Aurreko urtian 3 ikusi genitxun eta aurten ere irtengo dia seguru!

 Argazkixak: barren.eus

Amaitzeko, Haritzek oin dala pare bat urte grabautako bidixo bat jartzen dizuet. Suge biperakara amorrain bat uretatik ateratzen agertzen da.


Errekan zihar in genduan ibilbidian, eskulapio suge bat ere topau genduan. Hurrengo batian erakutsiko dizkizuet argazkixak. Bitartian, ondo segi!

2 iruzkin:

  1. aupa! irudi polittak, zorionak! Urre-urretik atarata gainera. Beti dira hain lasaixak? Eibarren pare bat askatan ikusten nittuan oin dala 15-20 urte, baina aspaldi ez dot bakar bat bez ikusi. Begixak zabaldu biharko dittut ;-)

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Iepa Asier! Bai, oso suge lasaixa da. Batzutan sugegorrixa imitatzen dau baina ez du sekula hainkarik itxen. Oso oso lasaixa. Ba nik ez ditxut Eibarko inguruak ezautzen baina arrainak dauden errekaren baten begiratu ezkero topauko ditxuzu seguru!

      Ezabatu