*Eguraldi txarran ondorioz narrastirik ikusiko ez dogulakuan, astebetez atzeratu dogu irteera. Beraz, ekainan 15ian izango da.
Morkaiko Mendizale Elkartiakin batera antolatu doten irteera baten berri ematera nator gaurkuan. Askotan idatzi ditxut narrastixen inguruko gauzak edota narrasti espezie desberdinen argazkixak erakutsi, baina oinguan irteera praktiko bat antolau dogu, narrastixok bertatik bertara ikusteko. Egunpasa bat izango da, ekainak 8xan, Arabako Badaia mendikatian magaletan. Bertako orografian ondorioz leku aproposa da narrastixak ikusi ahal izateko. Beraz, eguraldixa lagun badaukagu behintzat, hainbat espezie ikusteko aukera izango dogu. Hemen ditxuzue irteerako datuak:

Zailtasuna: oso erreza.
Noiz: ekainak 8, larunbata. Goizeko 9retan Txarridunatik.
Itzulera: 17:00ak aldian Elgoibarren. Bazkaltzeko zerbaitx eraman beraz!
Nola: Printzipioz autoz jungo gera.
Preziua: Gasolina gastuak kubritzeko, bertan egunian ordainduta.
Izen ematia: aurretik Morkaikon. E-mailez (morkaiko@morkaiko.net) edo lokalera junda astelehen edo ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.
Animatzen bazerate ekainak 8xan ikusiko gera!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina