2005. urtian Txinatik Bordelera egurra ekarri zaban ontzi
batian iritsi zian liztor Asiatikuak (Vespa velutina) Europara. Ordutik aurrera, zabaltzen juan zian eta badiaz urte batzuk gurera iritsi ziala. Eta ez zian ez intentzio onenekin etorri.
Arrisku larrixan jartzen ai diaz erlien etorkizuna.
|
Liztor Asiatikuan habixa (Vespa velutina) |
Erliak harrapakinik errezenak dia liztor Asiatikuentzat, erlategixetan erle pila bat pilauta aurkitzen ditxuzte eta. Asiar liztorrak beraien artian komunikatzeko gai dia eta taldian ibiltzen dia erliak hiltzen. Gainera, erlategi berdinakin tematzen dia askotan. Horrez gain, beldurran ondorioz, erle asko ez dia erlategitik irtetzen eta bizirauteko bihar duten elikagai beste lortu ezinik gelditzen dia.
Eta zegatik daukaten horrelako inpaktu haundixa
hemen eta Asian ez? Ba alde batetik, hemen ez ditxuztelako harrapari garrantzitsurik,
eta bestetik, Asiako erliak liztorrei aurre in eta beraien burua defendatzeko
gai dialako, hemenguak ez bezela.
Udazkena izanik, oin da habixak aurkitzeko
sasoia. Izan ere, sasoi honetan eukitzen dabe habixek tamainarik haundixena eta hostuak jausten diazenez ere, errezau ikusten dia. Negua iristian erregina
berrixak lur azpixan ezkutatzen dia eta gainontzeko guztixak hil itxen dia. Itxura
danez, habi bakoitzetik 200 bat erregina berri ateratzen omen dia. Udaberrixan
lur azpitxik atera eta habi txiki bat itxen dau bizirauten daban erregina bakoitzak
eta kolonia berri bat eratzen dau.
|
Liztor Asiatikuan habixa (Vespa velutina) |
Kalian bizi geranak konturatzen ez bagera ere, arazua benetan da larrixa eta argi dao oin arte hartu dian neurrixak ez diala nahikuak. Neurri gogorragorik hartu ezian, arazua haunditxuz juango da eta gainera penintsula osuan zihar zabaltzen juango dia liztor Asiatikuak.
Liztor Asiatikuaz gain, ez pentsa ez daukagunik bertako liztor haundirik. Izan ere, tamaina bereko liztorrak ditxugu gurian, kuruminua
edo liztortzarra (Vespa crabro) hain
zuzen ere. Tamaina berdinekoak izan arren, nahiko erraz desberdintzen dia.
Besteak beste, Asiatikuek hanka horixak ditxuzte eta abdomena beltza da
gehixenbat, lerro hori fin bat eta 4. segmentu horixa izan ezik. Bestalde,
hemenguek hanka beltzak ditxuzte eta abdomen askoz horixaua. Azken hauek ordia
ez dia inundik inora hain kaltegarrixak. Noizian behin jaten dute erleren bat
edo beste, baina ez dia sekula erlategi batekin tematzen.
Liztor Asiatikuen habixan argazkixak oin
dala egun batzuk atera nitxuan eta dagoeneko kendu dute habixa bertatik.
Liztorran gertuko argazkirik ezin izan naban lortu, habixa nahiko urrun
gelditzen zan eta. Bestalde, lagun batzuen baserri inguruan (Elgoibarko Armueta
Zaharren) bertako liztorren habi bat dao eta argazkixak gertutik atera ahal izateko
lekuan gainera. Horrenbestez, bertako liztorran argazki batzuk ere erakutsiko dizkizuet
jarraixan.
|
Bertako liztorran habixa (Vespa crabro) |
|
Bertako liztorran habixa (Vespa crabro) |
|
Bertako liztorrak (Vespa crabro) |
|
Bertako liztorra (Vespa crabro) |
|
Bertako liztorra (Vespa crabro) |
|
Bertako liztorrak (Vespa crabro) |
|
Bertako liztorra (Vespa crabro) |
Amaitzeko, eskerrak Armueta Zahar baserrikuei, beraiengandik ikasi ditxutelako hemen azaldutako gauza asko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina