Aurtengo urtia Bartzelonan pasau bihar dotenez, hemengo bitxo batzuen argazkixak ere erakutsi bihako dizkizuet. Hasteko, oinarte gehixen ikusi dogun narrastixa erakutsiko dizuet, dragoitxo arrunta hain zuzen ere.
19cm-tarainoko gekuen familixako narrasti bat da, sugandilen antzekuak baina desberdintasun nabarmen batzuekin. Buru zabala, pupila bertikala, lamina itsaskor kurioso batzuk behatz azpixetan eta gorputzian zihar pintxo txikitxo batzuk ditxue. Kolorazio aldetik, gris argi edota ilunekuak izaten dia.
Iberiar penintsulan, gutxi gorabehera, danian aurkitzen da iparraldian izan ezik. Euskal Herriko hegoaldian ere bizi dia eta oin dala gutxitik, Getxoko puntu konkretu baten ere aurkitzen dia. Itxura danez, istripuz ailatzen omen dia kanpotik, kamioietan adibidez, ta Getxoko kasuan populazio txiki bat egonkortu zan, ugaltzeko gai dana.
Hein haundi batian, giza inguruniari lotutako animali bat da. Askotan harrizko hormetan ikusten dia ta baitxa etxietako paretetan ere. Beheko argazki asko adibidez, Bartzelonako Güell parkian aterata daoz. Gabaz ere irtetzen dia ta askotan faroletan ikusten dia, argira erakarritxako intsektuak ehizatzen.
Hemen ditxuzue dragoitxuan argazki batzuk.
|
Ikusten dan bezela, harrixetan oso ondo kamuflatzen dia. |
|
Gorputzian zihar ikusten zaizkion puntito gorrixak akaruak dia. |
|
Bi dragoitxo, harrizko horma baten (habitat tipikua) eguzkixa hartzen. |
|
Dragoitxo gazte bat, etxe bateko paretian, gabaz. |
|
(Egoitz Alkortak aterata) |
|
Itxura danez, Egoitzen kamisetia gehixau gustau jakon, jeje. |
Erretato onena Egoitzek ateatakue!
ErantzunEzabatuZe mouz zabiltzate? Hasi al zeate lanakin?
Ondo segi, ta zaitu!
Aitzol
Ander!!! ya te he puesto también el enlace en mi blog!!
ErantzunEzabatuTio quina ràbia no entendre l'euskera jajaaja algun dia m'hi posaré, no puc valorar-te els textos però les fotos molt xules!!!
Salut!!!!