Orrialdiak

2010/11/17

Satitsuak

Oinguan animali kurioso batekin nator. Seguru, ixa danok erabili dozuela behin baino gehixaotan erderazko "mirando a las musarañas" espresiua, musaraña zer dan jakin gabe ere. Ba hemen erakusten dizueten hau da, euskeraz satitsua deitzen dana. Gure inguruetako ugaztunik txikixenetarikua da. Euskal herrixan arruntena, satitsu arrunta (Crocidura russula) da baina badaukagu Europako ugaztunik txikixena dan satitsu etruriarra (Suncus etruscus) ere. 

Oso bitxo aktibuak dia. Egun guztia pasatzen dabe jaten eta denbora jakin bat jan gabe pasatzen badabe hil in daitezke. Adibidez, espezie batzutakuek ez dabe 4 ordu baino askoz gehixau aguantatzen jan gabe. Ornogabiak jaten ditxuzte gehixenbat.

Tamaina txikiko animalixak dianez, ez dia oso erraz topatzen. Errezena, zaratian bidez ikustia izaten da. Burrukan edo jolasian ibiltzen diazenian soinu partikular bat ateratzen dabe (barkauko diazue baina ez dakit nola deskribau soinua, jeje) eta orduan erraz lokalizatzen dia. Nere kasuan behintzat, ikusi izan ditxuten ixa danak zaratiagatik izan dia. Gertau izan jata gainera, zaratia entzun, gerturau eta satitsuak oindik jolasian (o burrukan, auskalo) jarraitzia nere presentziaz konturau gabe.




Hemen jaio berri bat. Oindik iliak ere irtetzeko ditxu. Ze politxa e! jeje.
 

Hau umiak baino txarro, burua tapau ta ez dotela ikusten pentsauko du, jeje.
Azkenian kamaria gustau jako ta dana!

2010/11/14

Suge gorbataduna (Natrix natrix)

Blogari hasiera emateko, arrazoi berezirik gabe, suge gorbataduna aukerau dot. Suge gorbataduna, Euskal Herrixan arrunta dan espezie bat da. Izen hori, gaztetan lepo inguruan eukitzen daban marka horiskagatik dauka. Berde kolorekuak izan ohi dia, baina marroiak edo grisak aurkitzia ere nahiko arrunta da. Gaztetan orban beltzak eukitzen ditxue askotan. Helduak metro ta hogei neurtzera iristen dia baina arruntena edo errezena (nere kasuan behintzat) gaztiauak eta beraz txikixauak topatzia izaten da. Geixenbat urari lotutako inguruetan bizi da, erreken inguruan, potzuen inguruan... eta igel eta sapuetaz elikatzen da nahiz eta batzutan arrainak edo ugaztun txikixak ere jaten ditxuan. 

Ez da pozoitsua eta kuriosua da ihes itxeko aukerarik ez dakanian defenditzeko dakan portaera. Batzutan, burua zapaltzen du, hiruki forma hartuz eta arriskutsuauan irudixa emanez. Beste batzutan oso usain txarrekua dan likido bat botatzen du. Gogoratzen naiz uda hontan agertu zala tamaina politxeko bat Armueta baserrixan ta pufff, eskuetan hartu ta ze zan aura. Benetan usain nazkagarrixa. Hala ere, defentsa modu kuriosuena hildakuana itxia da. Buruz gora jartzen dia eta ahua zabaldu eta mingaina albo batera ateratzen dabe, hilda egongo bazian bezela. Ikusitxa daukat portaera hau eta esatzen dizuet oso aktore onak diala. Penia ez daukatela holako momentu baten argazkirik.

Argazkixak begiratzen baditxuzue, lepuan marka horixa danek dakatela konturauko zerate, danak dialako indibiduo gaztiak. Batzuk oso gaztiak gainera.


 





Iepa!

Perfilian azaldu doten bezela, txikitatik gustau izan jataz animalixak, landariak... eta beti ibili izan naiz mendixan bueltaka, hauek ikusi naixan. Oin dala urte batzuk, kamara bat erosi naban eta azken urtietan, mendira irten naizen bakoitzeko, nerekin eruan dot, ikusitako gauzak erretratu baten gorde naixan. Noizian behin igo izan ditxut argazki batzuk web orrialde batzutara, baina bat baino geixau izan zerate nere blog propiua itxeko esaten ibili zeratenak. Eta nahiz eta oinarte ez dizuedan batere kasurik in, azkenian animau naiz eta hemen emaitza. Bueno, emaitza hemendik aurrera sortzen juango dana izango da, momentuz eskeletua bakarrik sortu dotelako. 

Sarreran jartzen daban bezela, hasiera baten, gordeta ditxuten argazki batzuk igotzen hasiko naiz, nahiz eta noizian behin atera berrixak ere jarriko ditxuten. Batzutan argazkixak soilik jarriko ditxut, beste batzutan azalpentxo txiki batzuk gehitxuko ditxut eta gogo gehixaokin nauanian ba txapada pixkat ere sartzia posible da, jeje. Espero dot azalpenetan hanka zartzerik ez egotia, baina jakin ni enaizela inundik inora ere aditu bat eta posible dala idazten doten zerbaitx gaizki egotia.

Esan biharrik ez dao, zuen komentarixo, iritzi, proposamen edo dana dalakuak oso gustora jasoko ditxutela. Ba besterik gabe, esandakua esanda, blogan aurkezpenakin amaitzen dot. Espero dot zuen gustokua izatia.