2015/07/19

Narrasti eta anfibio bila Galizia eta Asturiasen (II)

Aurrekuan sugiak erakutsi eta gero, gaur bidaian zihar ikusitxako gainontzeko narrastixak erakusten dizkizuet.

Eskinko bostatzak (Chalcides bedriagai) aurkitzeko pare bat hondartzen izenak esan zizkigun Rafak, Galiziako lagunak. Populazio isolatu eta txikixak omen zian baina guk pila bat ikusi genitxun.





Eskinko hiruhatzak (Chalcides striatus) ere ugarixak zian hondartza batzutan, baina mendixan ere aurkitxu genitxun batzuk, nahiz eta belar artian ikusteko oso zailak dian.




Hurrengo argazkixetakuak gardatxuak (Timon lepidus) dia.










Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi) Galiziako muskerrik arruntena da. Azken hiru argazkixetakuak indibiduo gaztiak dia.







Musker berde (Lacerta bilineata) bakar bat ikusi genun, Asturiasen. Hemen musker arruntena da baina Galizian ez dao eta Asturiasen hemen baino eskasaua da.


Hurrenguak Txaradi sugandilak (Psammodromus algirus) dia.




Ondorengo sugandila, "Lagartija serrana" (Iberolacerta monticola), ez daukagu Euskal Herrixan. Iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko endemismo bat da. Nik bakarren bat bakarrik naukan ikusitxa aurrez, Asturiasen. Arrek kolore berde bizi bat eukitzen dabe, araldixan oindik eta bizixaua.





Sugandila ar honek, kolorazio oso arrarua omen zaukan

Ondorengo sugandila, "Lagartija de Bocage" (Podarcis bocagei), berrixa zan guretzat. Hau ere, penintsulako ipar-mendebaldeko endemismo bat da.



Sugandila hau ere, "Lagartija noroccidental" (Podarcis guadarramae lusitanicus), berrixa zan guretzat. Espezie hau gainera, oin dala oso gutxi (urtebete baino gutxiau) desberdindu zuten beste espezie batetik. Genetikako aurrerakuntzekin, azken urtietan sugandila berri asko atera ditxue.



Bukatzeko, guretzat oso arrunta dan horma-sugandila (Podarcis muralis) daukazue.


Uste dot ezaitela ikusitxako narrastirik aipatzerik ahaztu. Hildako pare bat ziraun (Anguis fragilis) ere ikusi genitxun baina bizirik bat ere ez...

Anfibiuekin bueltauko naiz laster. Bitartian, ondo izan!

2015/07/16

Narrasti eta anfibio bila Galizia eta Asturiasen (I)

Oporretara juan naizen bakoitzeko, bertako bitxuak ikusteko aprobetxau izan dot, baina sekula ez naiz espreski bitxo bila jun. Oinguan ordia, astebeteko oporraldixa in dot Galizia aldetik, Egoitz Alkortakin batera, bertako narrasti eta anfibio bila. Narrasti eta anfibiuetaz pila bat dakixan lagun galiziar bat daukat, Rafael Vazquez, eta aspalditik naukan bertara juteko inbitaziua.

Zoritxarrez garai eskasian jun gera. Lurra oso siku, bero gehixegi eta bitxo gehixenak ezkutauta... Baina hala ere, Rafari esker, espezie pila bat ikusi genitxun, hoietako batzuk sekula ikusi gabiak gainera. Moitas grazas Rafa!!! Ikustekua da, bitxo bakoitzan bizilekuan eta ohitxuren inguruan daukan jakintza. Etxerako bueltan, Asturiasetik ere pasau ginan, beste espezie batzuk ikusteko asmotan eta guztira, bidai osuan zihar, 30 bat narrasti eta anfibio espezie ikusi genitxun. Ez dot imajinau nahi hilabete terdi lenau jun ezkero (garai onian) zenbat bitxo ikusiko genitxun!

Espedizio taldia, jeje. Egoitz Alkorta, Rafael Vazquez eta ni (Ander Izagirre).
Argazki gehixegi ditxut eta danak ezin erakutsi, baina saiatuko naiz danetik erakusten. 4 zatitan erakutsiko dizkizuet, sugiekin hasitxa. Beti bezela, euskerazko izenak aipatuko ditxut, baina hango espezie asko Euskal herrixan ez ditxugunez, ez daukate euskerazko izenik, eta orduan gaztelaniazkua erabilikot, izen zientifikuakin batera.

Sugien aldetik, 5 espezie ikusi genitxun, baina 3 bakarrik erretratau ahal izan genitxun. 2 suge gorbatadun (Natrix natrix) eta montpelierko suge (Malpolon monspessulanus) bat gu baino azkarrauak izan zian eta ihes in ziguten. 

Jarraixan bi sugegorri kantauriar (Vipera seoanei) ditxuzue. Asturiasen kolorazio bizi eta bereziko beste sugegorri bat ikusi gendun baina ihes... 








Ondorengo bi suge biperakarak (Natrix maura) harri berdinan azpixan zaozen, erreka baten onduan.



Iparraldeko suge leun (Coronella austriaca) hauek hondartza bateko harrixen azpixan aurkitxu genitxun.









Laster igoko ditxut gainontzeko narrastixen argazkixak. Ordurarte ondo segi!