2014/05/25

Aralarko anfibio eta narrastixak erakusten

Beste behin ere, anfibio eta narrastixak aurrez aurre erakusteko aukera euki dot. Oinguan, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako irteera batian izan da, nun gidari lanetan ibili naizen. Aralarko anfibio eta narrastixak ezagutzeko helburuakin, Lareoko urtegira juan ginan, eta egualdixa lagun, hainbat espezie ikusteko aukera euki genduan: uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus), arrabio larbak (Salamandra salamandra), baso-igel gorrixan (Rana temporaria) zapaburuak, apo arruntak (Bufo spinosus), txantxikua (Alytes obstetricans), horma-sugandilak (Podarcis muralis), musker berdiak (Lacerta bilineata), ziraunak (Anguis fragilis), sugegorri kantauriarra (Vipera seoanei) eta suge gorbatadunak (Natrix natrix).

Lehen azalpenak, inguruko espezieak erakusten (Argazkia: Haritz Arrieta)

Ondorengo estekan aurkitxuko ditxuzue irteerako hainbat argazki (Gipuzkoako Parketxe Sareak prestautako bilduma):

Eta hemen, suge gorbatadunakin grabau ziaben bidixotxo bat:

(Gipuzkoako Parketxe Sarea)

Jendia oso gustora ibili zan, eta baitxa ni ere! Ia berriz ere errepikatzerik daukagun!

Nere partetik, eskerrik asko Haritz, Aitor eta Ainhoari bitxuak aurkitzen laguntziarren.

Ondo segi!

2014/03/24

Euskal Herriko anfibiuen posterra

Aurreko urtian Euskal Herriko narrastixen posterra in eta erakutsi nizuen, eta aurten anfibiuena itxia tokatzen jatan. Eta animaliatxo hauek ikusteko sasoi onena oin hasten danez, oin da momentu aproposena zuek ikasteko, jeje. Anfibio espezie kopurua narrastixena baino txikixaua bada ere, seguru nao, zuetako askok uste dabana baino haundixaua dala gure inguruetako dibertsitatia.

Beraz, hemendik aurrera anfibio daneri salamandra, igel edo sapu deitzerik nahi ez badozue, hemen txuletia!



Posterra tamaina haundixan ikusi edo deskargatzeko:
     - Jpg formatuan (6,08 MB):
          https://www.dropbox.com/s/thagzfoz080eug5/EHko_anfibioak.jpg          
     - Pdf formatuan (42,8 MB):
          https://www.dropbox.com/s/lkh3rrnuzxupspc/EHko_anfibioak.pdf
         
Asko ikasi eta txintxuak izan. Ondo segi!

2014/02/11

Historiaurreko tresnen erreplikak, Jose Julian Marquezen eskutik

Jose Julian Marquezek prestatutako historiaurreko tresnen errepliken erakusketari propaganda pixkat egin nahi diot gaur, eta bertako argazki batzuk erakutsiko dizkizuet, bertaratzeko gogua piztu asmoz. Ikustekua da Jose Julianek daukan trebetasuna, silexa, makilak, oreinen adarrak edo beste material batzuk erabiliz, garai haietako tresnen erreplika ixa identikuak itxen ditxu eta.

Otsailan 22rarte egongo da erakusketa ikusgai Elgoibarko Kultur Etxian, astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era.

Besterik gabe, erakusketia ikustera animatzen zaitxuztet.

*Norbaitek Jose Julian Marquezekin kontaktau nahiko balu: 650 353 566.












2013/11/30

Sugien hitzaldixan harira

Sugien hitzaldixa eman nabanetik eguntxo batzuk pasau badia ere, atal txiki hau erakustia pentsau dot, batez ere eskerrak emateko Morkaiko Mendizale Elkartiari, Aranzadiko Maider eta Carlosi eta baitxa bertaratutako guztiei ere. Espero dot, hitzaldixak, hemendik aurrera sugiak beste modu batera ikusteko balio izana.





(Argazkixak: Morkaiko Mendizale Elkartea)

Eta badakizue, ez ahaztu gure proposamena! Zuen argazkixen zain egongo naiz!!

2013/11/01

Suge eta sugegorrixen fama txarran inguruko hitzaldixa

Morkaiko Mendizale Elkartiak antolatzen duan Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikluan barruan, suge ta sugegorrixen inguruko hitzaldixa emango dot datorren astian. Hitzaldixa Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia saila burutzen ari dan "We are snake-friendly" proiektuan barruan kokatzen da eta sugien inguruko hainbat uste okerri buruz arituko gera, gizartiak hauen inguruan daukan ikuspuntu okerra aldatzeko helburuakin.

Hitzaldi ostian, gure inguruetan bizi dian sugiak aurrez aurre ikusteko aukera ere egongo da!!


Hitzaldixa: Suge eta sugegorriak: fama txarraren biktimak.
Noiz: Azaroak 7an, 21:30etan.
Nun: Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolako auditorixuan.


Gonbidatuta zaudete!!

2013/09/08

Narrastixekin bueltan

Aurreko baten, narrastixen irteerako lekutik gertu nebilela aprobetxatuz,  buelta txiki bat ematera gerturatu nitzan. Kasualidadez, irteerako egunian behin eta berriz ihes itxen zigun eskinko famosua topau naban eta argazki batzuk erakusteko aprobetxauko dot, bitxo kurioso honen detailiak ikusteko.

Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus) ziraunan antzeko narrasti bat da, baina ezaugarri berezi bezela, hanka txiki kurioso batzuk ditxuna. Eta espezie honen kasuan, izenak esaten daban bezela eta lelengo argazkixan ikusten dan bezela, 3 hatz ditxu hanka bakoitzian. Belar artian oso azkarra da eta zaila izaten da ondo ikustia, baina kasu honetan, eguraldi txepela zauanez, nahiko motel zebilen.

Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus). Hankak eta 3 hatz txikiak bereizten zaizkio.
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus).
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus).
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus).
Eskinkuaz gain, pare bat gardatxo (Lacerta lepida) eta hainbat txaradi-sugandila (Psammodromus algirus) ere ikusi nitxuan.

Gardatxo gaztia (Timon lepidus).
Gardatxo gaztia (Timon lepidus).
Gardatxo gaztia (Timon lepidus).
Gardatxo heldua (Timon lepidus) bere bizitokixan (goixan eskuman).
Hurrengo argazkixetan ikusten dan bezela, txaradi-sugandilan berezitasun batzuk, buztan luzia, albuetako marra txuri-horixkak eta ezkata karenatuak dia.

Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus).
Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus).
Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus). Ezkata karenatuen detailia.

2013/07/10

Narrastixen irteerako kronika

Azkenian ekainak 15ian in genun narrastixak ezagutzeko irteeria. 22 pertsonako taldia bildu ginan, ume, gazte, zein nagusi. Elgoibartik irtenda, 10ak alderako Otobarrenen (Araban) ginan, irteeriari hasieria emateko prest.

Ezer baino lehen, azalpen batzuk jasotzia tokau zitzaien bertaratutakuei: irteeran helburua, Euskal Herrixan ditxugun narrastixen errepasotxo bat, ingo genun ibilbidian inguruko azalpenak, narrastixak nola aurkitxu...

Hasierako azalpenak ematen (Argazkia: Aimar Uribesalgo)
Euskal Herriko narrasti espezieak erakusten (Argazkia: Rafa Alkorta)
Azalpen danak emanda, narrastixak bilatziari ekin genion. Eta segitxuan hasi ginan suge bat! suge bat! entzuten! Aspis sugegorri bat aurkitxu zuan Andoitzek harri baten azpixan. Aupa Andoitz!! Sugegorrixan inguruko azalpen batzuk eman, argazki batzuk atera eta berriz ere martxan jarri ginan, narrasti gehixaon bila.

Sugegorrixa hartzen (Argazkia: Asier Izagirre)
Sugegorrixakin (Argazkia: Haritz Arrieta)
Aspis sugegorrixa (Argazkia: Haritz Arrieta)
Aspis sugegorrixa (Argazkia: Rafa Alkorta)
Danak adi-adi sugegorrixari begira (Argazkia: Aimar Uribesalgo)
Pixkat aurrerau, inguru interesgarri bat zetorkigun. Eskinko hiruhatzarentzat aproposa. Abisau nien hainbatekin ingo genula topo, baina ondo ikusteko oso zaila eukiko genula. Izan ere, eskinko hiruhatzak oso azkarrak dia eta nahiz eta gugandik metro eskas batera egon, belarra mugitzen besterik ez da ikusten normalian. Eta hala izan zan. Hainbat eta hainbat ikusi genitxun, baitxa danon artian inguratu ere, baina gure muturren aurrian desagertzen zian danak.


Danok ibili ginan narrasti bila (Argazkiak: Rafa Alkorta eta Asier Izagirre)
Putzura begira (Argazkia: Asier Izagirre)
Narrastixak bilatzen, tarteka beste animali batzuk ere ikusi genitxun. Esaterako beheko apo lasterkari txikitxo hau.

Apo lasterkarixa (Argazkia: Haritz Arrieta)
Aurrerau junda, landa zabal baten barneratu ginan. Harri mordoska bat zauan lurrian sakabanatuta eta hauek jasotziari ekin genion beste narrastiren bat aurkitzeko asmotan.

Harrixak jasotzen, narrastixak aurkitzeko asmotan (Argazkia: Aimar Uribesalgo)
Handik gutxira in genun topo beste sorpresa handi batekin. Bin artian harri haundi bat jaso eta gardatxo elegante bat irten zan korrika ondoko beste harri baten azpira. Harri azpitxik atera eta bertatik bertara ikusteko aukera izan genun. Jendia harritxuta geratu zan gardatxuakin eta txikienak zer esanik ez!

Ematen dabanez, gardatxuari ez zion grazia gehixegirik in gure presentziak... (Argazkia: Asier Izagirre)


Gardatxuakin eskuetan, azalpenak ematen (Argazkiak: Haritz Arrieta, Aimar Uribesalgo eta Asier Izagirre)
Suge baten muda erakusten (Argazkia: Asier Izagirre)
Armiarma berezi batzuk erakutsi nahixan (Argazkia: Asier Izagirre)
Pixkat ibili ostian eguzkixa gehixegi berotzen hasi zan eta bazkaltzeko une aproposa zala erabaki genun. Zerbaitx jan eta deskantsau ostian, poliki-poliki beheranzko bidia hartu genun. Kotxera iritsi, taldeko argazkixa atera eta bukatutzat eman genun irteeria.

Taldeko argazkixa (Argazkia: Haritz Arrieta)
Jendia gustora ibili zan sentsaziuakin bueltau nitzan etxera, eta ni ere, oso pozik ibili nitzan. Hurrengo baten errepikatzeko bezela, jeje. Eskerrik asko etorri zinaten guztioi, eta eskerrik asko argazkixak bidali dizkiazuenoi!

Ondo ibili!!