2020/06/21

Suge biperakara ugari - Numerosas culebras viperinas

Maiatzan erdialdetik aurrera suge biperakara (Natrix maura) asko ikusi ahal izan ditxut, dentsitate handiko eremu baten jarraipena itxen. Lagun batzuk esan ziaten suge asko ikusten ari ziala eta nahiz eta banakixan suge biperakarak ohikuak ziala eremu horretan, ez nitxun horrenbeste espero. Eremu txiki baten indibiduo mordo bat ikusi ditxugu egunero. Banaka zein multzoka ere ikusi ditxugu, kasu batzuetan multzo haundixak osatuz gainera. Ugaltzeko sasoia izanik, kopula dezente ere ikusi ditxugu.

A partir de mediados de mayo he podido ver muchas culebras viperinas (Natrix maura) haciendo el seguimiento de una zona de alta densidad. Unos amigos me dijeron que estaban viendo muchas serpientes, y aunque sabía que las culebras viperinas eran habituales en esa zona, no esperaba ver tantas. Hemos visto a diario un montón de individuos, en una pequeña área. Las hemos visto separadas pero también en grupos, formando en algunos casos grandes grupos. Al ser época de reproducción, hemos visto también bastantes cópulas.

3 suge biperakara - 3 culebras viperinas (Natrix maura)
4 suge biperakara - 4 culebras viperinas (Natrix maura)
Suge asko egon arren, inungo arriskurik ez dauala azpimarrau nahiko nuke. Pozoirik ez duten suge guztiz lasaixak dia. Gehixegi gerturatuz gero berehala itxen dute alde gainera, gainontzeko edozein sugek bezela. Jendiak sugegorrixakin nahasten ditxu, ezagutu ezian antzekuak ematen dutelako (hortik datorkio izena), baina aurrez esan bezela, suge biperakarak ez dauka pozoirik.

Aunque haya muchas culebras, me gustaría subrayar que no suponen ningún peligro. Son serpientes no venenosas y muy tranquilas. Además, como cualquier otra serpiente, se escapan si te acercas demasiado. La gente las confunde con la víbora, ya que para los que no las conoce pueden tener cierto parecido (de ahí su nombre), pero, como ya he dicho, la culebra viperina no tiene veneno.

Ondorengo argazki guztiak egun hauetan ateratakuak dia, in situ ateratakuak danak, hau da, molestau gabe, zeuden modura erretratatuak.

Todas las siguientes fotografías han sido tomadas durante estos días, todas ellas in situ, es decir, sin molestarlas, retratadas tal y como estaban.

Bikoteen argazkixak erakusten hasiko naiz. Batzuetan kopulatzen ere ikusten dia. Kopulatzerakuan, arrak emian gainian ipintzen dia, buruakin ikutu txiki batzuk emanaz, eta kloakak elkartzen ditxuzte buztanak kiribilduta.

Empiezo mostrando fotos de parejas. En algunas incluso se ven copulando. Los machos se apoyan sobre el dorso de la hembra, dando unos pequeños toques con la cabeza, y unen sus cloacas enrollando las colas.












Banaka beste indibiduo mordo bat ikusi ditxugu.

Sueltos hemos visto otro montón de individuos.



 





































Amaitzeko, argazki kurioso hau erakutsiko dizuet. Suge biperakara eta horma-sugandila (Podarcis muralis) aurrez aurre. Suge hauek arrainetaz elikatzen dia gehien bat, eta anfibiuetaz ere proportzio txikixauan. Badirudi sugandilak ondo dakixala hori, jaja.

Para terminar, os muestro esta curiosa foto. Una culebra viperina y una lagartija roquera (Podarcis muralis) cara a cara. Estas serpientes se alimentan principalmente de peces y en menor proporción de anfibios. Parece que la lagartija sabe bien eso, jaja.

Suge biperakara eta horma-suagndila - Culebra viperina y lagartija roquera (Natrix maura - Podarcis muralis)
Egixa esan, inoiz ez ditxut horrenbeste suge ikusi horren gertu, eta espezie arrunta dan arren, gozamena izan da. 

La verdad es que nunca había visto tantas serpientes en tan poca distancia, y aunque se trate de una especie común, ha sido una gozada.

Ondo izan! ¡Que sigáis bien!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat