2016/03/20

Argi-oilarra (Upupa epops) Elgoibarren

Argi-oilarra (Upupa epops) ingurune bero eta eguzkitsuekin lotu genezake. Iberiar penintsulan hegazti arrunta da eta ia lurralde osuan aurkitxu daiteke, kantauri isurialdian izan ezik. Penintsulako hegoaldian bizi dianek urte osua igarotzen dute bertan, baina gainontzekuak (penintsulako iparraldekuak eta Europako hainbat lekutan bizi dianak) Afrikara juten dia negua igarotzera. 

Beraz, gurian ikusteko momentu bakarra, migrazio garaixa izaten da, baten batek indarrak hartzeko geldialdi bat itxen badu. Eta hala tokau jaku aste honetan. Europaruntz dixen argi-oilar bat Altzola-Berazeta baserri inguruko zelaixetan geratu da egun batzutako geldialditxo bat itxen. Astearte goizian (martxoak 15) ikusi zaban lehenengoz Haritz Arrietak eta ordutik gutxienez 4 egun igaro ditxu bertan. Ostiralian behintzat hemen jarraitzen zaban. Dagoeneko jun ez bada, laster ekingo dio berriz ere Europarako bidiari. 

Egun hauetan hartutako irudi eta argazkixak ditxuzue jarraixan.
















Ia hurrengo urtietan ere besterik ikusten dogun Elgoibarren! Agur!

(Ver traducción al castellano)

2016/03/01

Anfibiuen erakusketa Oñatin

Beste urtebetez ere, Oñatiko Natur Eskolak ingurumen jardunaldixak antolau ditxu. Eta aurten anfibiuek hartu dabe garrantzia haundixena. Hitzaldi eta identifikazio kurtsuaz gain, Euskal Herriko anfibiuen inguruko erakusketa bat osatu dute. Lan politxa in dabe eta erakusketa oso elegante eta interesgarrixa geratu da. Informazio panelak, argazkixak, diorama, anfibio espezieen erreplikak, zapaburu eta uhandriak, jokuak... Guztiz gomendagarrixa! Otsailak 22tik martxuan 6ra dago ikusgai 18:00etatik 20:00tara, Oñatiko kultur etxian.

video
Bideoa: Oñatiko Natur Eskola
Argazkiak: Oñatiko Natur Eskola eta Ander Izagirre












Jardunaldixen egitaraua ere erakusten dizuet, oindiok azken ekintzak burutzeko daude eta.


Animau!!

(Ver traducción al Castellano)