2011/06/28

Suge gorbatadun melanikua

Bloga estrenau nabanian, suge gorbatadunari buruz aritxu nitzan. Aurreko astian, Armueta zahar baserrikuei esker, suge gorbatadun berezi bat ikusi ahal izan naban. Berezixa zala esaten dot, melanikua zalako. Hau da, beltza. Noizian behin indibiduo albinuak (txurixak) jaiotzen dian bezela, ba aurkakua ere gertau daiteke, pigmentazio beltzekuak izatia. Azken hauei deitzen zaie melanikuak. Ez da oso erreza izaten holako bitxoren bat topatzia, eta horregatik, atera nizkion argazki batzuk erakutziko dizkizuet. Ortuan azaldu zan sugia, baina inguruko belarretan eta haitz baten ere atera nizkion argazkixak.

Nahi bozue begiratu suge gorbatadun normalen argazkixak eta konparau hauekin. Nahiz eta gezurra emanten daban, espezie berekuak dia.







2011/06/21

Anbotoko Marin inguruak

Oin dala aste batzuk, Morkaiko mendi elkartiak antolauta, irteera bat in gendun Anbotoko inguruak hobeto ezagutzeko, eta batez ere, Marin koba bisitatzeko. Ibilbidian zihar leku eta bista politx askoz disfrutau ahal izan gendun eta bertan ateratako argazki batzuk erakustia pentsau dot. Mitologian eta energien inguruko kontu asko ere entzun eta ikusi genitxun. Nik paisaian inguruko argazkixak erakutziko dizkizuet.

Gorunzko bidian ateratako argazkixa.


Atxondoko Arrazola auzotik irten ginan, Anbotora eramaten daban bide zuzena hartuta. "Kilometro bertikala" lasterketia itxen dan bidia hain zuzen ere.



Muki-belarrak (Pinguicula grandiflora). Haragijaliak.














Bidian gora dexente in ostian, Anbotora dijuan bidetik desbiau in bihar izan ginan Marin koba bisitatzeko. Kurisidade bezela, bidian aurkitxutako landare haragijale baten argazkixak erakusten dizkizuet.

Muki-belarrak (Pinguicula grandiflora). Haragijaliak.
Marin kobara juteko, Gerriko koba deitzen dan kobazulotik sartu eta atzeko zulotik irten biharra dao.

Gerriko kobako sarrera.
Udalaitz, Gerriko koba barrutik aterata.
Kobazulua zeharkau ostian, Marin kobarainoko bidia nahiko arriskutsua da (labainkadarenbat euki eskero agur!!). Gu ondo lagunduta jun ginan, soka bati seguru lotuta. Bistak kristonak zian ta bitxo batzuk ere azaldu zian, jeje.

Sokari lotuta in genduan zatiko argazki bat. Urrutixan Udalaitz.
Horma-sugandila (Podarcis muralis).
Zati hau pasau ostian Marin koba aurrez aurre gelditzen da. Sarreran putzu txiki bat ere dao (Marin itxurrixa). Urte guztian zihar irtetzen da ura.

Marin kobako sarrera.
Marin koba.


















Marin koba.
Marin itxurrixa, kobazuloko sarreran.

















Kobazulotik irten ostian, sokian zihar atzera buelta, Gerriko koba pasau eta berriz ere Anbotoko bidian desbiau ginan lekura bueltau ginan, handik Anbotoko tontorreraino igotzeko. Zauan egualdixa aprobetxatzen, bertan bazkaldu genun.

Anbotoko bista. Anbotoko kresterixia, Alluitz, Untxillaitz, Mugarra...
Bazkalostian atzeko aldetik jeitsi ginan. Bidian Askilar begixan gelditxu ginan. Egixa esan ez nao ziur zela deitzen dan, danetik topau dotelako interneten. Espolón de Axkillar, ojo de Eskillar o Askilar, Bentaneta, Anbotoko bentanie... Paretian daon zulo haundi bat da. Bertatik goizian sokiakin pasautako zatixa ikusten da, ta baitxa hortik behera dauan amildegixa ere. Orduan konturatzen zera zeba dan hain arriskutsua, jeje.

Marin kobara sartzeko pasau biharreko bidia (belarrakin ikusten dana).

Zulotik Udalaitz ere ikusten da.
 Hemendik beheruntz, Zabalandira iritsi ginan.

Anboto, Zabalanditik aterata.
Izpizte, Zabalandi onduan gelditzen dan tontorra.
Zabalanditik, pagadi batian zihar pixkanaka Arrazolaranzko bidia hartu gendun. Anboto gure ezkerretara lagata, berriz ikusi ahal izan gendun, Marin kobara sartzeko pasautako bidia. Egixa esan, leku honetatik ikusitxa, dana baino gehixau inpaktatzen dau.

Eskuman Gerriko kobako irteera ikusten da, gero sokiari lotuta pasautako bidia ta gezixak Marin koba seinalatzen dau (aurreko paretak tapatzen dau).
Hemendik aparkalekura buelta ta etxera! Benetan merezi daban bueltia izan zan.