2024/01/18

Katamotz iberiarraren bila - En busca del lince ibérico

Urtarrilaren 1ean Andujarrerantz abiatu ginen, katamotz iberiarra (Lynx pardinus) ikusteko helburuarekin. Aurretik ere egona nintzen bertan eta joan naizen guztietan ikusi izan dut katamotza. Animalia honek engantxatu egiten du ordea, eta Andujarrera bueltatzeko gogoz nengoen. Ibai Zubizarreta lagun batzuekin joatekoa zen eta beraiekin apuntatu nintzen. 7 pertsona elkartu ginen, euskaldun batzuk eta Salamankako batzuk tarteko. Gutaz gain Madrilgo eta Malagako nire lagun batzuk ere handik zebiltzan gainera. Hauekin elkartu eta istorietak partekatzeagatik bakarrik pena merezi zuen bisitak.

El 1 de enero partimos hacia Andújar con el objetivo de ver el lince ibérico (Lynx pardinus). Ya había estado allí antes y siempre que he ido he visto lince. Pero este animal engancha, y tenía ganas de volver a Andújar. Ibai Zubizarreta iba a ir con un@s amig@s y me apunté con ell@s. Nos reunimos 7 personas entre vasc@s y otr@s de Salamanca. Además de nosotr@s, por allí andaban algunos amigos míos de Madrid y de Málaga. Sólo por juntarme con esta gente y compartir historietas merecía la pena la visita.

"Katamotz lurraldea" / "Territorio lince"

Lehen egunean, eguerdirako iritsi eta zuzenean katamotzaren bila joan ginen. Arratsalde hartan bi aldiz azaldu zen gugandik gertu, baina guk ez genuen ikusi. 2. egunean ikusi genuen bat, baina oso urrun. 3. eguna gelditzen zitzaigun, azken eguna, eta gaztelerazko "a la tercera va la vencida" esamoldeak esaten duen bezala, hirugarrenean asmatu behar! Bete-betean asmatu gainera!

El primer día llegamos al mediodía y fuimos directamente a por el lince. Esa tarde apareció dos veces cerca nuestro, pero no lo pudimos ver. El segundo día vimos uno, pero muy lejos. Nos quedaba el tercer día, el último, y como dice la expresión "a la tercera va la vencida", tocaba acertar. ¡Y tanto que acertamos!

Ivanekin behatoki batean nengoela, bailaran beherago katamotz bat ikusi zutela abisatu ziguten. Jendea haruntz abiatu zen, baina aurreko egunean bezela oso urruti zegoenez, Ivan eta nik goian gelditzea erabaki genuen, Magarza izeneko katamotz emea handik azalduko zelakoan. Arriskatu eta irabazi! Gure parean azaldu zen Magarza katamotza. Ehizan zebilen, zuhaixka artean alde batetik bestera. Minutu batzuetan bistatik galdu genuen, baina han jarraitzen zuen. Halako batean, untxi baten zarata entzun genuen eta hortik gutxira, katamotza irten zen, ahoan untxia zuela. 

Mientras estaba con Iván en un observatorio, nos avisaron de que habían visto un lince valle abajo. La gente se dirigió hacia allí, pero como estaba muy lejos como el día anterior, Iván y yo decidimos quedarnos arriba, esperando que la hembra de lince llamada Magarza apareciera por allí. ¡Arriesgar y ganar! Apareció el lince Magarza frente a nosotros. Andaba de caza, moviéndose entre arbustos, de un lado a otro. Lo perdimos de vista durante unos minutos, pero allí seguía. De pronto oímos el ruido de un conejo y al poco rato salió el lince con el conejo en la boca.

Magarza katamotza untxiarekin / La lincesa Magarza con el conejo

Zuhaixka handi batean gorde zen eta minutu gutxitan untxi guztia jan zuen. Lanak amaituta, handik atera eta gure parean paseatu zen, metro batzuk ibili ondoren gelditu arte. Gure parean jarrita egon zen pixkatean eta ondoren, azpiko zuhaixkan ezkutatu zen.

Se resguardó en un gran arbusto y en pocos minutos se comió todo el conejo. Con el trabajo terminado, salió de allí y se paseó en frente nuestro hasta detenerse a unos metros. Estuvo sentado en frente nuestro y luego se escondió en el arbusto de al lado.




Non dago katamotza? / ¿Dónde está el lince?

Denbora dezente igaro zuen ezkutuan, baina bagenekien lehenago edo beranduago handik aterako zela eta han geratu ginen zain. Zerbait jateko aprobetxatu genuen, baina halako batean, handik atera eta gure gozamenerako, oso gertu geneukan harkaitz batera igo zen. 33 minutu igaro zituen harkaitz gainean, adi-adi lurrera begira, harrapakina zelatatzen eta salto egiteko keinuak eginez, guri segundu bakar batez ere begiratu gabe. Azkenean egin zuen salto, baina kale. Edarra gozamena gurea! 

Pasó bastante tiempo escondido, pero sabíamos que tarde o temprano saldría de allí, y allí nos quedamos esperando. Aprovechamos para comer algo, pero al cabo de un tiempo salió de allí y se subió, para nuestro deleite, a una roca que teníamos muy cerca. Pasó 33 minutos sobre la roca, mirando fijamente al suelo, acechando a su presa y haciendo gestos para saltar, sin mirarnos ni un solo segundo. Al final saltó, pero falló. ¡Una auténtica gozada!









Handik ondoko harkaitz batzutara joan zen eta gero bailaran beste aldera, urrutian galdu arte. Pozik, oso-pozik geratu ginen, katamotzarekin izugarri gozatuta.

Desde allí se dirigió a unas rocas contiguas y luego al otro lado del valle, hasta perderse a lo lejos. Nos quedamos encantad@s, muy content@s, disfrutando muchísimo con el lince.


Katamotza ikusteaz gain, beste espezie interesgarri asko ikusi genituen: eguzki-arrano iberiarra (Aquila adalberti), sai beltza (Aegypius monachus), mozoloa (Athene noctua), harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius), igaraba (Lutra lutra), adarzabala (Dama dama), mufloia (Ovis orientalis), basahuntza (Capra pyrenaica)...

Además del lince, vimos otras muchas especies interesantes: águila imperial ibérica (Aquila adalberti), buitre negro (Aegypius monachus), mochuelo (Athene noctua), roquero solitario (Monticola solitarius), nutria (Lutra lutra), gamo (Dama dama), muflón (Ovis orientalis), cabra montés (Capra pyrenaica)...

Eta nola ez, gauez anfibioak ikusteko aprobetxatu genuen, Madrileko lagunen laguntzarekin. Arrabio saihetsandia (Pleurodeles waltl), arrabio arrunta (Salamandra salamandra morenica), uhandre iberiarra (Lissotriton boscai), apo lasterkaria (Epidalea calamita), apo ezproidun iberiarra (Pelobates cultripes) eta ur-igel iberiarra (Pelophylax perezi) ikusi genituen. Txantxiku iberiar (Alytes cisternasii) pila bat ere entzun genituen kantuan, baina ez genuen bat ere ez aurkitu.

Y como no podía ser de otra manera, aprovechamos para ver anfibios por la noche, con la ayuda de los amigos de Madrid. Vimos el gallipato (Pleurodeles waltl), la salamandra común (Salamandra salamandra morenica), el tritón ibérico (Lissotriton boscai), el sapo corredor (Epidalea calamita), el sapo de espuelas ibérico (Pelobates cultripes) y la rana común (Pelophylax perezi). Oímos también cantar un montón de sapos parteros ibéricos (Alytes cisternasii), pero no encontramos ninguno.

Arrabio arrunta / Salamandra común (Salamandra salamandra morenica)
Arrabio saihetsandia / Gallipato (Pleurodeles waltl)
Uhandre iberiarra / Tritón ibérico (Lissotriton boscai)
Apo ezproidun iberiarra / Sapo de espuelas ibérico (Pelobates cultripes)
Apo lasterkaria / Sapo corredor (Epidalea calamita)

Laburbilduz, egun gutxiko bidaia izan arren, oso ondo aprobetxatu genuen. Helburuak beteta bueltatu ginen etxera. Primerako jendearekin inguratuta gainera. Plazer handia izan da jende berria ezagutu eta kanpoko lagunekin berriz elkartu izana!

En resumen, a pesar de ser un viaje de pocos días, lo aprovechamos muy bien. Volvimos a casa con los objetivos cumplidos. Rodeados además de gente estupenda. ¡Ha sido un placer conocer a gente nueva y volver a juntarse con amigos de fuera!

Beste bat arte! ¡Hasta otra!