2019/04/15

Narrasti eta anfibio bila Alacant eta Valentzian

Martxoko zubixan Alacant eta Valentzia aldera jun nintzan Julen Santacristina eta Aritz Ibarzabalekin batera, bertako narrasti eta anfibiuak ikustera.

Bidaia Alacanten hastia zan gure asmua eta ostiral arratsaldian irtenda, lotarako bidian gelditxu bihar ginanez, Valentziara sartu berri dauden putzu batzuk ikusteko aprobetxau genduan, lehen anfibio eta narrastixak ikusten hasteko.

Hurrengo egunian, Alacantera iritsi ginan eta han, Alex Mondejar eta Jose Agullókin batera, uharka batzuk arakatu eta barruko bitxuak ateratzen ibili ginan. Baitxa kamaleoiak ikusten ere. Bigarren egunian gure kabuz ibili ginan, beste zonalde bateko uharka batzuk begiratzen.

Iluntzian Valentziara jun ginan eta hurrengo egunian Luis Alberokin elkartu ginan. Berakin batera Valentziako Albuferan ibili ginan, hegaztixak ikusten lehenengo eta narrasti bila gero. Gure helburu nagusixa Hermann dortoka ikustia zan, baina horren bila genbizela sorpresa politx bat euki genduan. Demaseko Montpellierko suge bat aurkitxu genduan, 1,7 m-ko luzerakua. Itzela! Dortoka bat ere azaldu zan kotxera bidian. Ángel Gálvez ere elkartu zan gurekin eta eguna Valentzia barnealdeko mendixetan bukatu genduan, anfibiuak bilatzen.

Hurrengo goizian, azken ekinaldixa in genduan, emaitza oso onekin, eta handik etxera bueltia hasi genduan.

Gauzak horrela, bidaian zihar ikusitxako espezieen argazki batzuk erakusten dizkizuet.

Narrastixak:

Montpellierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)





Montpellierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)

Montpellierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)

Montpellierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)
Montpellierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)
Suge ferraduna - Culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis)
Eskailera-sugea - Culebra de escalera (Zamenis scalaris)

Eskailera-sugea - Culebra de escalera (Zamenis scalaris), gaztea

Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
Lurpeko sugea - Culebrilla ciega (Blanus cinereus)
Eskinko bostatza - Eslizón ibérico (Chalcides bedriagai)
Eskinko bostatza - Eslizón ibérico (Chalcides bedriagai)

Dragoitxo turkiarra - Salamanquesa rosada (Hemidactylus turcicus)
Dragoitxo arrunta - Salamanquesa común (Tarentola mauritanica)
Sugandila buztangorria - Lagartija colirroja (Acanthodactylus erythrurus)
Sugandila buztangorria - Lagartija colirroja (Acanthodactylus erythrurus), gaztea
Txaradi-sugandila - Lagartija colilarga (Psammodromus algirus)
Edwardsen espartzudi-sugandila - Lagartija de Edwards (Psammodromus edwarsianus)
Sugandila iberiarra - Lagartija ibérica (Podarcis hispanica), emea
Sugandila iberiarra - Lagartija ibérica (Podarcis hispanica), arra
Gardatxo betikoa - Lagarto bético (Timon nevadensis)
Kamaleoi arrunta - Camaleón común (Chamaeleo chamaeleon), gaztea
Kamaleoi arrunta - Camaleón común (Chamaeleo chamaeleon), gaztea
Kamaleoi arrunta - Camaleón común (Chamaeleo chamaeleon), lotan
Kamaleoi arrunta - Camaleón común (Chamaeleo chamaeleon), gaztea


Kamaleoi arrunta - Camaleón común (Chamaeleo chamaeleon), gaztea, hau ere lotan
Kamaleoiaren buztana
Hermann dortoka - Tortuga mediterránea (Testudo hermanni)
Anfibiuak:

Alacant eta Valentzia inguru oso lehorrak dia eta beraz oso anfibio gutxi aurkitzen dia. Hala ere ikusi genitxun gutxi batzuk.

Arrabio saihetsandia - Gallipato (Pleurodeles waltl)
Apo pikarta - Sapillo moteado (Pelodytes punctatus)
Apo pikarta - Sapillo moteado (Pelodytes punctatus)

Apo pikarta - Sapillo moteado (Pelodytes punctatus), arrautzetan enbrioiak garatzen
Apo arrunt iberiarra - Sapo común (Bufo spinosus)
Apo arrunt iberiarra - Sapo común (Bufo spinosus), amplexoan arrautzak erruten
Apo arrunt iberiarra - Sapo común (Bufo spinosus), zapaburu jaio berriak
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)
Ur-igel arrunta - Rana común (Pelophylax perezi)
Ur-igel arrunta - Rana común (Pelophylax perezi)
Bukatu aurretik, Valentziako Albuferan ikusitxako hegazti batzuen argazkixak ere erakusten dizkizuet.

Lertxun hauskara - Garza real (Ardea Cinerea)
Lertxuntxo txikia - Garceta común (Egretta garzetta)
Zankaluzea - Cigüeñuela común - (Himantopus himantopus)
Audouin kaioa - Gaviota de Audouin (Larus audouinni)
Flamenko arrosa - Flamenco común (Phoenicopterus roseus)

Hemen daukazue ikusitxako narrasti eta anfibio espezieen zerrenda:

   1- Montpellierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)
   2- Suge ferraduna - Culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis)
   3- Eskailera-sugea - Culebra de escalera (Zamenis scalaris)
   4- Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
   5- Lurpeko sugea - Culebrilla ciega (Blanus cinereus)
   6- Eskinko bostatza - Eslizón ibérico (Chalcides bedriagai)
   7- Dragoitxo turkiarra - Salamanquesa rosada (Hemidactylus turcicus)
   8- Dragoitxo arrunta - Salamanquesa común (Tarentola mauritanica)
   9- Sugandila buztangorria - Lagartija colirroja (Acanthodactylus erythrurus)
   10- Txaradi-sugandila - Lagartija colilarga (Psammodromus algirus)
   11- Edwardsen espartzudi-sugandila - Lagartija de Edwards (Psammodromus edwarsianus)
   12- Sugandila iberiarra - Lagartija ibérica (Podarcis hispanica)
   13- Gardatxo betikoa - Lagarto bético (Timon nevadensis)
   14- Kamaleoi arrunta - Camaleón común (Chamaeleo chamaeleon)
   15- Hermann dortoka - Tortuga mediterránea (Testudo hermanni)
   16- Floridako apoarmatua - Tortuga de Florida (Trachemys scripta) (exotikua)

   17- Arrabio saihetsandia - Gallipato (Pleurodeles waltl)
   18- Apo pikarta - Sapillo moteado (Pelodytes punctatus)
   19- Txantxiku arrunta - Sapo partero (Alytes obstetricans), larbak
   20- Apo arrunt iberiarra - Sapo común (Bufo spinosus)
   21- Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)
   22- Ur-igel arrunta - Rana común (Pelophylax perezi)

Amaitzeko eskerrak eman nahi dizkiet Alex Mondéjar, Jose Agulló, Luis Albero eta Ángel Gálvez-i, beraiek ondo ezagutzen ditxuzten parajietan bitxo bila laguntziarren, eta Ruben Sanchez-i, aurrez emandako laguntzagatik.