2019/03/28

Anfibiuentzako hezegunia martxan

Azken sarreran komentau nizuen bezela, asteburuan anfibiuentzako hezegune berri bat sortu dogu Elgoibarren, Morkaiko Mendizale Elkartiak eta Aranzadi Zientzia Elkartiak antolatutako jardunaldi batian. Putzua sortu eta ingurua egokitzeko lanak in ditxugu, auzolan bidez, herritarren laguntzakin.

Hezegunia nola sortu dogun erakusten daban bideo bat eta argazki batzuk erakusten dizkizuet gaur.


(Bideo eta argazkien iturria: barren.eus)







Eskerrik asko laguntzera etorri zinaten guztiei!

Oin eurixan zain egotia tokatzen da, ia zenbat ur hartzen daban ikusteko. Urez betetzen bada, laster hasiko dia uhandre, igel, txantxiku eta bestelakuak agertzen!

Beste bat arte!

2019/03/20

Hezegune txikia sortzeko auzolana

Aurreko urtian bezela, Morkaiko Mendizale Elkartiak Elgoibarko natura eta ondaria ezagutzeko ekintza desberdinak burutuko ditxu aurten ere. Ekintza hauen artian lehena anfibiuentzat hezegune txiki bat sortzia izango da, Morkaiko eta Aranzadi Zientzia Elkartiak antolatutako auzolan baten bidez.

Gaur egun anfibiuak animalia talde mehatxatuenetarikuen artian aurkitzen dia. Hauek babesteko orduan ezinbestekua da ugaltzeko erabiltzen ditxuzten hezeguniak mantentzia eta ahal dan heinian, hezegune hauek urriak dian lurraldietan berrixak sortzia. Elgoibarren anfibiuentzako egokixak dian hezegune gutxi aurkitzen dia eta espezie jakin batzuentzat aproposak izan daitezkeenak oindik eta gutxiau.

Horregatik, Sargoateko itxurrixan onduan putzu txiki bat sortzia oso neurri aproposa izan daiteke. Gainera, hezegune txiki honen sorreran bitartez, anfibio desberdinak ugaltziaz gain, beste animalia batzuentzako (ornogabe urtarrentzako adibidez) toki aproposa ere sortuko dogu.


Auzolana martxuan 24an ingo dogu. Parte hartzeko eman izena morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatziz edo 636994798 telefono zenbakira deitxuta.

Animatzen bazerate bertan ikusiko gera!

2019/03/17

Kroazia / Eslovenia (+ Frantzia / Italia) 2018 (V)

Udako oporren argazkixekin amaitzeko azken sarrera bat erakusten dizuet. Izan ere, Esloveniatik etxerako bueltan leku berrixak ikusteko aprobetxau genduan. Italiako mendi eremu bat lehenik eta Frantziako Ecrinsiak gero.

Vicenza (Italia)

Italia gurutzatzen Vicenza eskualdeko iparraldeko mendi eremuan pasau genduan gaba bat.

Iparraldeko suge leuna - Culebra lisa europea (Coronella austriaca)
Zirauna - Lución (Anguis fragilis)
Zirauna - Lución (Anguis fragilis)
Zirauna - Lución (Anguis fragilis)
Baso-igel gorria - Rana bermeja (Rana temporaria)
Baso-igel gorria - Rana bermeja (Rana temporaria)
Baso-igel gorria - Rana bermeja (Rana temporaria)
Écrinsko Parke Nazionala (Frantzia)

Oporrak ondo amaitzeko Écrinsko Parke Nazionalian pare bat egun pasau genitxun, mendiko paraje zoragarrixez gozatzen. Hemen hotz dexente itxen zaban narrastixak ikusteko, baina hoien partez sarrio eta marmotak ikusi genitxun.

Écrinsko Parke Nazionala (Frantzia)
Sarrioak - Rebécos (Rupicapra rupicapra)
Sarrioa - Rebéco (Rupicapra rupicapra)
Sarrioa - Rebéco (Rupicapra rupicapra)


Alpetar marmota - Marmota alpina (Marmota marmota)

Alpetar marmota - Marmota alpina (Marmota marmota)
Alpetar marmota - Marmota alpina (Marmota marmota)

Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Glacier blanc
Ecrinsietatik etxera bueltatzia tokatzen zan eta pena haundiz hemen bukatu zian gure oporrak. Furgonetiakin 7000 km in eta gero! 

Herri eta paraje politx asko ezagutu genitxun eta bide batez, espezie berri batzuk ikusi ere. Suge gutxitxo aukeran, baina orokorrian oso pozik! Bueltauko naiz egunen baten, espresuki suge bila, jeje.

Honekin bukatzen dot 2018ko udako oporren sarrerekin. Beste bat arte!

(Ver traducción al castellano)

2019/03/11

Kroazia / Eslovenia (+ Frantzia / Italia) 2018 (IV)

2018ko udako oporretako argazkixekin jarraitzen, Eslovenian ateratakuak erakutsiko dizkizuet sarrera honetan.

Predjama, Postojna, Ljubljana eta inguruak (Eslovenia)

Lehenengo egunian Predjamako gaztelua eta Postojnako kobazuluak ikusten egon ginan eta gero Ljubljana (Esloveniako hiriburua) eta inguruko paraje batzuk bisitau genitxun.

Predjamako gaztelua (Eslovenia)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Mendiko kobazulo ezkutu bat, proteoaren (Protus anguinus) habitat naturala
Sabel horidun apoa - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)
Sabel horidun apoak - Sapos de vientre amarillo (Bombina variegata)
Sabel horidun apoa - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Bele txanoduna - Corneja cenicienta (Corvus cornix)
Ljubljanako narrasti eta anfibio berezixak
Eslovenian hartzak ikusteko saiakera bat ere in genduan, horretarako herrialde oso aproposa baita. Hala ere, ez genduan zorte haundirik euki eta ez zan bat bera ere agertu. Gutxienez egunian bertan indako oinatz batzuk ikusi genitxun.

Hartzen eremuan sartzen gerala ohartarazten gaitxun kartela
Hartz gazte baten oinatz freskuak

Polhograjski Dolomiti parke naturala (Eslovenia)

Polhograjski Dolomiti parke naturala (Eslovenia)
Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo), metamorfikoa
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis), gaztea
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Velika planina (Eslovenia)

Iparralderuntz jarraitzen, Kamnik-eko Alpietan daon Velika Planina mendi eremura jun ginan egun pasako mendi buelta ematera.

Velika planina (Eslovenia)
Sabel horidun apoa - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)
Sabel horidun apoa - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)
Sabel horidun apoa - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)
Gailurretako uhandrea - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris)
Gailurretako uhandrea - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris)
Gailurretako uhandreak - Tritónes alpinos (Ichthyosaura alpestris)
Gailurretako uhandrea - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris), larba
Gailurretako uhandrea - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris), larbak
Gailurretako uhandrearen (Ichthyosaura alpestriseta sabel horidun apoaren (Bombina variegata) habitat naturala
Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo), metamorfikoa
Lagun berrixa in naban Velika Planinan
Zetazko sits japoniarra - Polilla de seda japonesa (Antheraea yamamai), espezie exotikua
Bled (Eslovenia)

Bled aintzira, erdian uhartea eta atzean Bledeko gaztelua (Eslovenia)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Baso-igel gorria - Rana bermeja (Rana temporaria)
Baso-igel gorria - Rana bermeja (Rana temporaria), gaztea
Arrabio arrunta - Salamandra común (Salamandra salamandra), larba
Zerra handia - Serreta grande (Mergus merganser)
Triglav Parke Nazionala (Eslovenia)

Esloveniako azken egunak Juliotar Alpietan pasau genitxun, Triglav Parke Nazionalian, mendi buelta desberdinak itxen.

Triglav mendixa (erdixan). Aurrian Veliki Draski (ezkerrian) eta Mali Draski (eskuman)
Baso-igel gorria - Rana bermeja (Rana temporaria)
Gailurretako uhandrea - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris)
Gailurretako uhandrea - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris), gaztea
Gailurretako uhandrea - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris)
Gailurretako uhandrea - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris)
Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo)
Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo), amplexuan
Elur-lorea edo Edelweissa - Flor de nieve o Edelweiss (Leontopodium alpinum)
Prisojnik mendia, Jasna lakutik ikusita (Eslovenia)
Cmir eta Begunjski mendixak, Triglav mendixan onduan
Pericnik ur-jauzixa
Sugandila bizierrulea - Lagartija de turbera (Zootoca vivipara)
Zirauna - Lución (Anguis fragilis)
Sabel horidun apoa - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)
Sabel horidun apoa - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata), gaztea
Suge gorbatadun europarra - Culebra de collar europea (Natrix natrix), gaztea
Sabel horidun apoa (Bombina variegata) suge gorbatadun europarraren (Natrix natrix) gainean
Sabel horidun apoa (Bombina variegata) eta suge gorbatadun europarra (Natrix natrix) zeuden erreka
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Triglaven pasautako egunak eta gero, pixkanaka etxeruntz bueltatzeko ordua iritsi zan. Hurrengo sarreran erakutsiko dizkizuet etxerako bidian ikusitxakua. Laster arte!

(Ver traducción al castellano)