2012/03/09

Lehen narrastixak. Hasi dia irtetzen!

Narrasti zaliontzat negua oso luze jun ohi da eta lehen narrastixak noiz irtengo dian zain egoten gera. Sugandila batzuk neguko egun beruetan ere ikusi ohi dia, baina hori baino gehixau ikusteko, orokorrian udaberrixan zain egon biharra dau.

Nere kasuan, Bartzelonan nauanez, aurtengo denboraldixa aurrerau in zait eta jada ikusi ditxugu suge bat edo beste. Aurreko astian baina, bisitan jun nitzan Euskal Herrira ta bertan ere, narrasti batzuk esnatzen hasi diala frogatu ahal izan naban, kanpokaldian ikusitxako hegoaldeko suge leun (Coronella girondica) bati esker. Hala ere, aurreko asteko tenperatura altuen ondorioz izango zan eta oindik pixkat itxoin biharko dogu mendira narrasti bila jun ahal izateko.

Honela aurkitxu naban hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica), bide bazterrian hilda, lehortzen hasitxa.
Zoritxarrez baina, ikusitxako sugia hilda zauan. Zapatuan aurkitxu naban Atxondon, bide bazterreko lur gainian, lehortzen hasitxa. Agian negua bihar bezela igarotzeko gai izan ez zala pentsau naban hasiera batian, baina gerora okela ikusten zitzaon zati bat ikusi nion eta norbaitxek makilkadaren bat eman ote zion ere pentsau naban, nahiz eta ez zaban ematen oso kolpe haundixa. Egixa esan, auskalo! Beharbada zuetako norbaitxek izango dau azalpen fidagarriren bat, nik behintzat, afizionatu umil bat naizen partetik ezin ezer ziurtau.

Argazki honetan ondo igartzen da okelia eta bizkarrezurra ikusten zaizkion zatixa.
Besterik gabe, narrastizaliontzako garai oparuak laster hasiko diala aipatzeko idatzi dot, nahiz eta hori erakusteko, tamalez hildako suge bat erabili bihar izan dudan. Ia aurtenguan ere hamaika suge, musker etab. ikusten ditxugun!