2018/04/07

Elgoibarko natura eta ondarea ezagutzeko irteerak

Morkaiko mendi taldetik Elgoibar eta inguruetako natura eta ondarea ezagutzeko 9 irteera antolatu ditxugu, bakoitza gai baten ingurukua. Irteera bakoitzian, tokatzen dan gaixan jakituna dan gidarixa izango dogu. Inma Mugerza, Ignacio Mugerza, Antton Alberdi, Asier Sarasua, Jokin Martinez, Iñaki Etxaniz eta ni neu, besteak beste. Nere kasuan, anfibiuen eta narrastixen irteerak gidatuko ditxut.


Apirilaren 13an izango da lehena, anfibiuak ezagutzeko gabeko irteera hain zuzen ere. 


Izena emateko morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatzi edo 636 994 798 telefono zenbakira deitxu bihar da. Jende askokin irteera deserosua izaten dala ikusitxa, jende kopurua mugatu bihar izan dogu. Hala ere, jende asko animau ezkero, ingou bigarren irteera bat ere. Espero dogu zuen gustokuak izatia!