2020/05/18

Bulgaria 2018 (Herp trip)

Aspalditik pendiente naukan sarrera bat publikatzia tokatzen jata gaur; oin dala bi urte Bulgariara indako bidaian sarrera. 5 laguneko taldia elkartu ginan: Rafael Vazquez, Miguel Puras eta Javier Eiras galeguak, Alberto González madrildarra eta ni neu.

Hoy me toca publicar una entrada que tenía pendiente desde hace mucho tiempo; la entrada sobre el viaje a Bulgaria de hace dos años. Nos reunimos un grupo de 5 personas: los gallegos Rafael Vázquez, Miguel Puras y Javier Eiras, el madrileño Alberto González y yo.

Talde argazkia / Foto de grupo: Miguel Puras, Rafael Vazquez, Alberto González, ni eta Javier Eiras (📷 Alberto González)
Gezurra badirudi ere, gure plana Greziara jutia zan. Hegazkina Sofiara hartu genduan, baina gure asmua, han furgoneta hartu eta Greziara pasatzia zan, bitxo bila Grezia guztia zeharkatzeko. Greziako ibilbide guztia ondo antolatuta geneukan, bitxo bila gelditzeko puntu guztiekin. Alabaina, Sofiako aireportura iristi ginanian, muga pasatu ezin genula esan ziguten (papeleo kontu batzuen erruz) eta bulgarian geratu bihar izan ginan. Gure plan guztiak okertu zian; pikutara jun jakun astietan landutako plangintza osua. Beste aukerarik gabe, egoera onartu eta Bulgariarako plan berri bat inprobisau bihar izan genduan.

Aunque parezca mentira, nuestro plan era ir a Grecia. Tomamos el avión a Sofía, pero nuestra intención era coger allí una furgoneta y pasar a Grecia, para recorrer toda Grecia buscando bichos. Teníamos todo el recorrido organizado, con todos los puntos preparados. Sin embargo, cuando llegamos al aeropuerto de Sofía, nos dijeron que no podíamos pasar la frontera (por culpa de papeleos) y tuvimos que quedarnos en Bulgaria. Se torcieron todos nuestros planes; se nos vino al carajo toda la planificación trabajada durante semanas. Sin más opciones, tuvimos que aceptar la situación e improvisar un nuevo plan para Bulgaria.

Bidai osua momentuan inprobisau biharraz gain (animalixak bilatzeko lekuak, rutak...), beste handicap handi bat geneukan Bulgarian. Sofia elurtuta zauan, eta Bulgaria osoko tenperaturak oso bajuak zian. Gainera, hurrengo egunetako prebisiuak ere ez zian oso onak. Kondizio hoiekin bagenekixan ez gendula apenas narrastirik topauko.

Además de improvisar todo el viaje al momento (lugares de búsqueda de animales, rutas...), teníamos otro gran hándicap en Bulgaria. Sofía estaba nevado, y las temperaturas de toda Bulgaria eran muy bajas. Además, las previsiones de los próximos días tampoco eran muy buenas. Con estas condiciones, sabíamos que apenas encontraríamos reptiles.

Sarrera honen ostian, egun bakoitzeko gorabeherak eta argazki batzuk erakutsiko dizkizuet.

Tras esta introducción les enseño el día a día del viaje.

Egondako tokixak / Zonas visitadas
0. eguna (martxoak 24) / Día 0 (24 de marzo)

Aireportuko abenturak lehen kontau dizkizuet. Handik irtetzian, nundik hasi ere ez genekixan. Oso berandu zan, eta hiritik aldendu ginan, kanpinak montau ahal izateko toki baten bila. Elur gutxiko baso eremu bat topau eta han bertan in genduan lo.

Ya os he contado las aventuras del aeropuerto. Al salir de allí, ni siquiera sabíamos por dónde empezar. Era muy tarde y nos alejamos de la ciudad en busca de un lugar donde poder montar las tiendas. Encontramos una zona de bosque con poca nieve y dormimos allí mismo.

1. eguna (martxoak 25) / Día 1 (25 de marzo)

Elur pixkat geneukan inguruan, narrastixak bilatzeko asunto txarra / Había algo de nieve alrededor, mal asunto para buscar reptiles
Itsaso Beltzeruntz abiatu ginan, han tenperatura epelauak eta kondizio hobiak topau ahalko genitxun esperantzekin. Bidian geldialdi txiki batzuk itxen jun ginan eta lehen espezieak ikusten hasi ginan.

Nos dirigimos hacia el Mar Negro con esperanzas de encontrar temperaturas más templadas y mejores condiciones. En el camino fuimos haciendo unas pequeñas paradas y empezamos a ver las primeras especies.

Apo berde europarra - Sapo verde (Bufotes viridis)
 Apo berde europarrak - Sapos verdes (Bufotes viridis)

Miguel eta ni, apo bati argazkixak ateratzen / Miguel y yo, fotografiando un sapo (📷 Alberto González)
 Ur-igel europarrak - Ranas verdes europeas (Pelophylax ridibundus)

(📷 Javier Eiras)
Oso tenperatuta bajuak euki genitxun, 0 eta 10 ºC bitartekuak, baina hala ere, narrasti batzuk atera zian harri azpixan.

Tuvimos temperaturas muy bajas, entre 0 y 10 ºC, pero aún así salieron algunos reptiles bajo piedra.

Balkanetako sugandila - Lagartija de los Balcanes (Podarcis tauricus)
Balkanetako sugandilak - Lagartijas de los Balcanes (Podarcis tauricus)

Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdeak - Lagartos verdes orientales (Lacerta viridis)

Balkanetako muskerra - Lagarto de los Balcanes (Lacerta trilineata)
Balkanetako muskerrak - Lagartos de los Balcanes (Lacerta trilineata)

Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Suge gorbatadun europarra - Culebra de collar europea (Natrix natrix)
Gauez, pare bat anfibio aktibo aurkitxu genitxun.

Por la noche, encontramos un par de anfibios activos.

Baso-igel jauzkaria - Rana ágil (Rana dalmatina)
Uhandre ttittaduna - Tritón punteado (Lissotrton vulgaris)
Balkanetako uhandre gandorduna - Tritón crestado de Burech (Triturus ivanbureschi)
Apo berde europarra - Sapo verde (Bufotes viridis)
2. eguna (martxoak 26) / Día 2 (26 de marzo)

Itsaso Beltzera iritsi ginan eta hurrengo bi egunetan kostaldian zihar ibili ginan. Goiz hartan, eurixa bota ta bota ibili zan, eta bitxo berri bila jarraitzeko gogoz bageunden ere, 10 minutura furguan sartuta geunden, guztiz blai. Handik gutxira baina, desesperatzen hasitxa geundenian, eurixa gutxitzen eta eguzki pixkat irtetzen hasi zan. Rafa segitxuan irten zan Furgonetatik eta suge gorbatadun europar (Natrix natrix) bat topau zaban han bertan.

Llegamos al Mar Negro y durante los dos siguientes días recorrimos la costa. Aquella mañana estuvo venga a llover, y aunque queríamos seguir buscando nuevos bichos, a los 10 minutos estábamos en la furgoneta, completamente empapados. Pero al poco rato, cuando empezamos a desesperarnos, la lluvia disminuyó y salió un poco el sol. Rafa salió inmediatamente de la furgoneta y encontró allí mismo una culebra de collar europea (Natrix natrix).

Suge gorbatadun europarra - Culebra de collar europea (Natrix natrix)
Tanatosia, hildakoarena egiten - Tanatosis, simulando estar muerta
Tenperaturak ez zian asko igo, baina eguzki izpixekin animauta, 4 musker sugekara (Pseudopus apodus) topau genitxun! Ziraun erraldoi moduko batzuk dia, ikusgarrixak! Eta lasai-lasaixak.

Las temperaturas no subieron mucho, pero animadas por los rayos del sol, ¡encontramos 4 lagartos de cristal (Pseudopus apodus)! Son como una especie de luciones gigantes, ¡espectaculares! Y muy tranquilos.

Musker sugekara - Lagarto de cristal (Pseudopus apodus)


Musker sugekara - Lagarto de cristal (Pseudopus apodus)

Uhandre ttittaduna - Tritón punteado (Lissotrton vulgaris)
Segitxuan tapau zan berriz zerua eta eurixa botatzen jarraitxu zaban. Alabaina, euri zaparradekin anfibiuak aktibau zian eta iluntze-gaba borobila euki genduan. Kostaldian kilometrotako duna eremu luziak zeuden, hezegune dezentekin gainera, eta kostaldera paralelo zixen errepidia eta inguruak, anfibioz jositxa zeuden.

Inmediatamente el cielo volvió a taparse y siguió lloviendo. Sin embargo, con las lluvias se activaron los anfibios y tuvimos una tarde-noche redonda. En la costa había zonas de dunas de varios kilómetros, con bastantes humedales, y la carretera que iba paralelo a la costa y sus alrededores estaban llenos de anfibios.

Ekialdeko zuhaitz-igela - Ranita oriental (Hyla orientalis)
 Ekialdeko zuhaitz-igelak - Ranitas orientales (Hyla orientalis)

Ekialdeko zuhaitz-igela - Ranita oriental (Hyla orientalis)
Errepidien alde tristia / La cara triste de las carreteras
Baso-igel jauzkaria - Rana ágil (Rana dalmatina)
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)
"Sabel laranjadun apoa" - Sapo de vientre de fuego (Bombina bombina)
Apo berde europarra - Sapo verde (Bufotes viridis)
Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo)
Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo)
Apo ezproidun... - Sapo de espuelas... (Pelobates syriacus edo/o Pelobates balcanicus)
Apo ezproidun... - Sapo de espuelas... (Pelobates syriacus edo/o Pelobates balcanicus)
Apo ezproidun... - Sapo de espuelas... (Pelobates syriacus edo/o Pelobates balcanicus)

Balkanetako uhandre gandorduna - Tritón crestado de Burech (Triturus ivanbureschi)
Gabaz, dunetatik ibiltzen genbizela, txakal talde bat ere entzun genduan uluka.

Durante la noche, mientras caminábamos por las dunas, también oímos aullar a un grupo de chacales.

3. eguna (martxoak 27) / Día 3 (27 de marzo)

Itsaso Beltzan kostaldian jarraitzen genduan, oindik ere eguraldi txarrakin. Hotza eta eurixa, narrastixak aurkitzeko ezinezkua. Goizian anfibio gehixo ikusi genitxun.

Seguíamos en la costa del Mar Negro, todavía con mal tiempo. Con frío y lluvia, imposible encontrar reptiles. Por la mañana vimos más anfibios.

Balkanetako uhandre gandorduna - Tritón crestado de Burech (Triturus ivanbureschi)
 Balkanetako uhandre gandordunak - Tritones crestados de Burech (Triturus ivanbureschi)

Uhandre ttittaduna - Tritón punteado (Lissotrton vulgaris)
"Sabel laranjadun apoa" - Sapo de vientre de fuego (Bombina bombina)
Ekialdeko zuhaitz-igela - Ranita oriental (Hyla orientalis)
Ekialdeko zuhaitz-igela - Ranita oriental (Hyla orientalis)
Kostaldeko herri txiki batzutan egon ginan. Oso-osorik turismora bideratutako nukleuak dia eta turismo denboralditik kanpo, guztiz hutsik egoten da dana. Hotel bateko igerileku batetik, harrapauta zeuden hainbat anfibio atera genitxun.

Estuvimos en algunos pueblos pequeños de la costa. Son núcleos destinados íntegramente al turismo y fuera de la temporada turística todo está completamente vacío. De una piscina de un hotel sacamos varios anfibios atrapados.

Igerileku horretan hainbat anfibio zeuden harrapauta / Piscina con unos cuantos anfibios atrapados
Balkanetako uhandre gandorduna - Tritón crestado de Burech (Triturus ivanbureschi)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Bazkal ostian, eguzki izpi batzuk irten zian laino artetik, eta minutu bakar batian beste 4 musker sugekara topau genitxun. Eguzkixakin batera danak batera animatzen zian.

Tras el almuerzo, salieron unos rayos de sol, y en un solo minuto encontramos otros cuatro lagartos de cristal. Con el sol se animaban todos juntos.

Musker sugekara - Lagarto de cristal (Pseudopus apodus)
Musker sugekaran habitata - Hábitat de Lagarto de cristal (Pseudopus apodus)
Eguzki tarte horrek ilusio asko ein zigun, baina segitxuan tapau zan berriz eta eurixa hasi zan. Gure desesperaziua handitzen hasitxa zauan. Eurixa, hotza... eta berez Grezian egon biharko ginala pentsatzen.

Ese periodo de sol nos hizo mucha ilusión, pero enseguida se tapó de nuevo y volvió a empezar a llover. Nuestra desesperación empezaba a aumentar. La lluvia, el frío... y pensando que de por sí tendríamos que estar en Grecia.

Gabian, anfibio dezente ikusi genitxun berriz ere. Anfibio aldetik ezin ginan kejau, baina narrastixak ere ikusi nahi genitxun, eta tenperatura hoiekin bagenekixan ez genduala ezer topauko.

A la noche volvimos a ver bastantes anfibios. En cuanto a los anfibios no podíamos quejarnos, pero queríamos ver también reptiles, y con esas temperaturas sabíamos que no íbamos a encontrar nada.

Balkanetako uhandre gandorduna - Tritón crestado de Burech (Triturus ivanbureschi)
 Balkanetako uhandre gandordunak - Tritones crestados de Burech (Triturus ivanbureschi)

Apo ezproidun... - Sapo de espuelas... (Pelobates syriacus edo/o Pelobates balcanicus)
Apo ezproidun... - Sapo de espuelas... (Pelobates syriacus edo/o Pelobates balcanicus)
Apo ezproidun... - Sapo de espuelas... (Pelobates syriacus edo/o Pelobates balcanicus)

"Sabel laranjadun apoa" - Sapo de vientre de fuego (Bombina bombina)
 Ekialdeko zuhaitz-igelak - Ranitas orientales (Hyla orientalis)

Ekialdeko zuhaitz-igela - Ranita oriental (Hyla orientalis)
 Ur-igel europarrak - Ranas verdes europeas (Pelophylax ridibundus)

Balkanetako uhandre gandorduna - Tritón crestado de Burech (Triturus ivanbureschi)
Balkanetako uhandre gandorduna - Tritón crestado de Burech (Triturus ivanbureschi)
Apoarmatu istilzalea (oskola) - Galápago europeo (caparazón) (Emys orbicularis)
4. eguna  (martxoak 28) / Día 4 (28 de marzo)

Itsaso Beltzetik hego-mendebalderuntz jun ginan, Greziako mugari paralelo, Rodope mendixen azpikaldetik. Eguraldi aldetik nobedade gabe; beste egun hotz eta euritsu bat. Narrasti aldetik, apenas ikusi genitxun pare bat sugandila harri azpixan. Anfibio aldetik interesgarrixenak, arrabio arrunta (Salamandra salamandra) eta apo sabeloria (Bombina variegata).

Desde el Mar Negro fuimos hacia el suroeste, paralelo a la frontera griega, por la parte inferior de las montañas Ródope. Sin novedades meteorológicas; otro día frío y lluvioso. En cuanto a reptiles apenas vimos un par de lagartijas bajo piedra. Los anfibios más interesantes fueron la salamandra común (Salamandra salamandra) y el sapo de vientre amarillo (Bombina variegata).

Balkanetako sugandila - Lagartija de los Balcanes (Podarcis tauricus)
Suge baten muda / Muda de serpiente
Arrabio arrunta - Salamandra común (Salamandra salamandra)

Uhandre ttittaduna - Tritón punteado (Lissotrton vulgaris)
Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo)

Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Apo berde europarra - Sapo verde (Bufotes viridis)
Apo sabeloria - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)

5. eguna (martxoak 29) / Día 5 (29 de marzo)

5. egunian, zerua garbitxu zan azkenian, eta eguzkixakin batera, tenperaturek gora in zaben pixka bat. Ez asko, baina narrasti batzuk aktibatzeko adina bai behintzat.

El quinto día, se despejó por fin el cielo, y con la ayuda del sol, las temperaturas subieron ligeramente. No mucho, pero sí lo suficiente como para que se activaran algunos reptiles.


Arda ibaia / Río Arda (📷 Miguel Puras)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdeak - Lagartos verdes orientales (Lacerta viridis)

Rafa, bere saltsan / Rafa, en su salsa
Ur-igel europarrak - Ranas verdes europeas (Pelophylax ridibundus)
Apo berde europarra - Sapo verde (Bufotes viridis)
(📷 Javier Eiras)
(📷 Javier Eiras)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Suge teselatua - Culebra teselada (Natrix tessellata)

Apo sabeloria - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)
Uhandre ttittaduna - Tritón punteado (Lissotrton vulgaris), arra
Uhandre ttittaduna - Tritón punteado (Lissotrton vulgaris), emea
Ekialdeko zuhaitz-igela - Ranita oriental (Hyla orientalis)
6. eguna (martxoak 30) / Día 6 (30 de marzo)

Pixkanaka mendebalderuntz jarraitzen genduan Rodope mendixetatik. Aurreko eguneko antzeko tenperaturekin, beste narrasti batzuk ikusteko aukera euki genduan. Hala ere, bitxo bila ibilitako ordu kopuruak ikusitxa, gauza gutxi topau genduan. Narrastixak ikusteko baldintza optimuetatik oso urruti jarraitzen genduan.

Poco a poco seguíamos hacia el oeste por las montañas Ródope. Con temperaturas similares a las del día anterior, tuvimos la oportunidad de ver otros reptiles. Sin embargo, teniendo en cuenta las horas dedicadas a buscar bichos, encontramos poca cosa. Seguíamos muy lejos de las condiciones óptimas para ver reptiles.

Erharden sugandila - Lagartija de Erhard (Podarcis erhardii)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)

Hermann dortoka - Tortuga mediterránea (Testudo hermanni)

Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo)

Balkanetako sugandila - Lagartija de los Balcanes (Podarcis tauricus)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Horma-sugandilak - Lagartijas roqueras (Podarcis muralis)

Hermann dortoka - Tortuga mediterránea (Testudo hermanni)
Hermann dortoka - Tortuga mediterránea (Testudo hermanni)
(📷 Javier Eiras)
Apo sabelorien (Bombina variegata) defentsa mekanismo interesgarria ezagutu genduan; unkenreflex-a. Harrapari batengandik mehatxatuak sentitzen diazenian erabiltzen duten mekanismo pasibua da. Gorputza okertuta eta gorputz-adarrak igota, azpikaldeko kolore bizixak erakusten ditxue, pozoitsuak izan daitezkeela adieraziz. Brutala!

Conocimos el interesante mecanismo de defensa del sapo de vientre amarillo (Bombina variegata); el reflejo de unken o unkenreflex. Es un mecanismo pasivo que utilizan cuando se sienten amenazados por un depredador. Con el cuerpo arqueado y las extremidades levantadas, muestran los colores vivos de su parte inferior, indicando que pueden ser venenosos. ¡Brutal!

Apo sabeloria - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)
Unkenreflex-a / Reflejo de unken


Apo berde europarra - Sapo verde (Bufotes viridis)
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)
Uhandre ttittaduna - Tritón punteado (Lissotrton vulgaris), gaztea
Balkanetako uhandre gandorduna - Tritón crestado de Burech (Triturus ivanbureschi)
Hermann dortoka - Tortuga mediterránea (Testudo hermanni)
(📷 Alberto González)
(📷 Javier Eiras)
Hermann dortokaren oskolak - Caparazones de tortuga mediterránea (Testudo hermanni)

Lotarako leku aproposa bilatzia kostau jakun, eta azkenian, putzu batzuen onduan bukatu genduan. Oso nekatuta geunden, baina Rafa nekaezina danez, buelta bat ematia nahi zaban eta ni ere animau nitzan berakin. Zuhaitz-igelak topera zebizen kantuan.

Nos costó buscar un sitio adecuado para dormir, y al final acabamos junto a unas charcas. Estábamos muy cansados, pero como Rafa es incansable, quería dar una vuelta y yo también me animé con él. Las ranitas de San Antón cantaban a tope.

Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo)
Zuhaitz-igel europarra - Ranita de San Antón europea (Hyla arborea)
Zuhaitz-igel europarra - Ranita de San Antón europea (Hyla arborea)
Zuhaitz-igel europarra - Ranita de San Antón europea (Hyla arborea)
Uhandre ttittaduna - Tritón punteado (Lissotrton vulgaris)
Arrabio arrunta - Salamandra común (Salamandra salamandra)
Baso-igel jauzkaria - Rana ágil (Rana dalmatina)
7. eguna (martxoak 31) / Día 7 (31 de marzo)

Azken egunian Sofiaruntz bueltatzia tokatzen zan. Bidian, azken anfibio batzuk ikusi genitxun.

El último día tocaba volver hacia Sofía. En el camino vimos los últimos anfibios.


Apo berde europarrak - Sapos verdes (Bufotes viridis)
Hemen bukatu zan gure bidaia. Hasieratik okertutako bidaiari ahal zan modura eman bihar izan genion buelta. Ez zan guk planifikatutako ezta esperotako bidaia izan, baina espezie berri eta interesgarri batzuk ikusi genitxun gutxienez. Anfibio aldetik oso ondo egixa esan, baina narrasti aldetik eskas. Alabaina, baldintzak eta egoera ikusitxa, ni tan mal! 

Aquí terminó nuestro viaje. Tuvimos que darle la vuelta como pudimos a un viaje que se torció desde el principio. No fue el viaje que planificamos ni esperábamos, pero al menos vimos algunas especies nuevas e interesantes. Muy bien en cuanto a anfibios, pero muy flojo en reptiles. Aun así, dadas las condiciones y circunstancias, ¡ni tan mal!

Hau da ikusitako anfibio eta narrastixen zerrenda: / La lista de anfibios y reptiles observados es la siguiente:

   - Arrabio arrunta - Salamandra común (Salamandra salamandra)
   - Uhandre ttittaduna - Tritón punteado (Lissotriton vulgaris)
   - Balkanetako uhandre gandorduna - Tritón crestado de Burech (Triturus ivanbureschi)
   - "Sabel laranjadun apoa" - Sapo de vientre de fuego (Bombina bombina)
   - Apo sabeloria - Sapo de vientre amarillo (Bombina variegata)
   - Apo ezproidun... - Sapo de espuelas... (Pelobates sp. (P. syriacus edo/eta-o/y P. balcanicus))
   - Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo)
   - Apo berde europarra - Sapo verde (Bufotes viridis)
   - Zuhaitz-igel europarra - Ranita de San Antón europea (Hyla arborea)
   - Ekialdeko zuhaitz-igela - Ranita oriental (Hyla orientalis)
   - Baso-igel jauzkaria - Rana ágil (Rana dalmatina)
   - Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)

   - Hermann dortoka - Tortuga mediterránea (Testudo hermanni)
   - Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
   - Balkanetako muskerra - Lagarto de los Balcanes (Lacerta trilineata)
   - Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
   - Balkanetako sugandila - Lagartija de los Balcanes (Podarcis tauricus)
   - Erharden sugandila - Lagartija de Erhard (Podarcis erhardii)
   - Musker sugekara - Lagarto de cristal (Pseudopus apodus)
   - Suge gorbatadun europarra - Culebra de collar europea (Natrix natrix)
   - Suge teselatua - Culebra teselada (Natrix tessellata)
   - *Apoarmatu istilzalea - Galápago europeo (Emys orbicularis) oskola / caparazón

Beste bat arte! ¡Hasta otra!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat