2020/01/10

Ugandara bidaia III - Viaje a Uganda (Herp and wildlife trip)

Aurreko sarreretan komentau naban bezela, behin Ugandara junda, txinpantze eta gorilak ikusteko aprobetxau nahi genduan. Txinpantziak ikusteko Kibale parke nazionalera jun ginan. Pasada bat izan zan txinpantziak ikustia eta batez ere, beraien portaera basatixa zuzenian bizitzia. Txinpantzien arteko jaleuak eta zaratak ikusgarrixak zian.

Como comenté en las entradas anteriores, una vez en Uganda queríamos aprovechar para ver chimpancés y gorilas. Para ver a los chimpancés fuimos al parque nacional de Kibale. Fue una pasada ver a los chimpancés, y sobre todo, vivir en directo su comportamiento salvaje. Los ruidos y jaleos entre los chimpancés eran espectaculares.

Txinpantze arrunta | Chimpancé común | Chimpanzee (Pan troglodytes)



(📷 Gabri Mtnez)
Gure zoritxarrerako baina, eguraldi oso oso txarra tokau jakun. Ordurarte euri tantarik ikusi ez bagenu ere, han kriston zaparradia hasi jakun, eta ezin izan genduan bihar bezela disfrutau.

Por desgracia, nos tocó un tiempo malísimo. Aunque hasta entonces no habíamos visto ninguna gota de lluvia, allí nos empezó a llover a cantaros y no pudimos disfrutarlo debidamente.

Txinpantzea euripean / Chimpancé bajo la lluvia

Txinpantziekin geundela, bapatian danak aztoratu zian. Itxuraz talde arrotz bat sartu zan beraien lurraldian. Talde osua elkartu zan eta danak batera beste taldian bila jun zian, demaseko ohiuak itxen. Kriston espektakulua!

Cuando estábamos con los chimpancés, de repente se alteraron todos. Aparentemente, un grupo foráneo entró en su territorio. Se reunió todo el grupo y juntos fueron a buscar al otro grupo, emitiendo impresionantes gritos. ¡un espectáculo increíble!

Txinpantzeak talde arrotzaren bila / Los chimpancés en busca del grupo intruso (📷 Gabri Martinez)
1. Buztanzuri afrikarra | Lavandera africana | African pied wagtail (Motacilla aguimp
2. Erlatxoria Abejaruco | Bee-eater (Merops sp. (M. oreobates or M. pusillus

Lotarako leku berrira bidian primate espezie gehixo ikusten jarraitxu genduan.

De camino al nuevo sitio de dormir, seguimos observando más especies de primates.

Papioia Babuino de Anubis | Olive baboon (Papio anubis)

Zerkopiteko isatsgorria | Cercopiteco de cola roja | Red-tailed monkey (Cercopithecus ascanius)
Gaba pasatzera jun ginan lekua paradisu bat zan. Ezagutu doten lekurik berezixenetako bat. Txabolatxo txiki batzuk zuhaitz oso bereziz inguratuta, laku txiki baten onduan, eta basabizitza morduaz inguratuta. Primate desberdin pila bat zebizen inguruan.

El lugar donde fuimos a pasar la noche era un paraíso. Uno de los lugares más especiales que he conocido. Unas pequeñas chabolas rodeadas de árboles muy especiales, junto a un pequeño lago, y rodeadas de un montón de vida salvaje. Había un montón de primates diferentes alrededor.



(📷 Gabri Mtnez)
Mangabeye de Uganda | Uganda mangabey ( Lophocebus ugandae)
Kolobo zuri-beltza | Guereza abisinio | Mantled guereza (Colobus guereza)

Kolobo zuri-beltz kumea | Cría de guereza abisinio | Baby mantled guereza (Colobus guereza)
Etxe-geko tropikala Gecko casero tropical | Tropical house gecko (Hemidactylus mabouia)
Primatiez aparte, gabaz kriston aktibitatia zauan han bertan. Lakuan inguruan igel mordua zeuden, atope abesten.

Aparte de las primates, por la noche había muchísima actividad allí mismo. Alrededor del lago había un montón de ranas cantando a tope.


Kanabera-igel arrunta | Rana de caña común | Common reed frog (Hyperolius viridiflavus)
Kanabera-igel arrunta | Rana de caña común | Common reed frog (Hyperolius viridiflavus)
Kanabera-igel arrunta | Rana de caña común | Common reed frog (Hyperolius viridiflavus)
Kivuko zuhaitz-igela | Rana arborícola de Kivu | Kivu treefrog (Leptopelis kivuensis)
Kivuko zuhaitz-igela | Rana arborícola de Kivu | Kivu treefrog (Leptopelis kivuensis)
Igelez gain suge batzuk ere ikusi genitxun. Sönkek topautako hurrengo sugia ikusgarrixa zan, berde argi kolorekua eta urdin argixa azpitik. Dudarik gabe gehixen gustau jatanetako bat.

Además de las ranas vimos algunas serpientes. La siguiente serpiente que encontró Sönke era espectacular, de color verde claro y azul claro por debajo. Sin duda una de las que más me gustó.

Gunterren zuhaitz-suge berdea | Serpiente arborícola verde de Gunter | Gunter's green tree snake (Dipsadoboa unicolor) 







Mendi-suge arrautzajalea, melanikoa | Serpiente comedora de huevos montana, melánica | Montane egg-eating snake, melanistic (Dasypeltis atra)



Gaba hartan kotxez ere eman genduan buelta txiki bat, baina hildako suge bat besterik ez genduan ikusi; Blandingiren zuhaitz-sugea (Toxicodryas blandingii). Pena bat izan zan, zapaldu berri zaualako. 5 minutu lehenau pasau ginan handik eta orduan ez zauan.

Aquella noche dimos una pequeña vuelta en coche, pero sólo vimos una serpiente muerta; una Toxicodryas blandingii. Fue una pena, porque acababa de ser atropellada. Pasamos por allí cinco minutos antes y entonces no estaba.

Hirugarren suge bat ere topau genduan paradisu txiki hartan.

También encontramos una tercera serpiente en aquel pequeño paraíso.

Angolako suge berdea | Serpiente verde de Angola | Angola green snake (Philothamnus angolensis)


(📷 Alejandro Carreras)
Handik Biwindira jun ginan gorilak ikustera eta bidian primate espezie berrixak ikusten jarraitxu genduan beste behin ere.

Desde allí fuimos a Biwindi, a ver a los gorilas, y en el camino continuamos viendo nuevas especies de primates una vez más.

L'Hoesten zerkopitekoa | Cercopiteco de L'Hoest | L'Hoest's monkey (Cercopithecus lhoesti)
Cercopiteco de diadema | Diademed monkey (Cercopithecus mitis)
Iritsi zan gorilak ikusteko eguna. Liburu edo dokumentaletan ikustetik, beraiekin aurrez aurre egotera alde haundixa dau. Eurengandik metro eskas batzutara (metro bakarrera ere kasu batzuetan) egotia, hitzez azaldu ezin dan zerbaitx da.

Llegó el día de ver a los gorilas. Hay una gran diferencia entre verlos en libros o documentales y estar cara a cara con ellos. Estar a pocos metros de ellos (incluso a un metro en algunos casos) es algo que no se puede explicar con palabras.

Mendiko gorila | Gorila de montaña | Mountain gorilla (Gorilla beringei)







(📷 Gabri Mtnez)
Gorilak ikustetik bueltan, basotik errepidera irten ginanian sugandila bat ikusi genduan. Egunak ginduazen sugandila horren inguruan txistiak itxen (hemengo sugandila arruntenakin daukan antzagatik) baina laurok jun ginan argazkixak ateratzera. Gurekin zeuden ranger eta turista bikotiak ezin zuten sinistu gorilak ikusi berritan sugandila batekin entretenitzia, jaja.

A la vuelta de ver a los gorilas, cuando salimos del bosque a la carretera, vimos una lagartija. Llevábamos días haciendo chistes sobre esa lagartija (por el parecido a la lagartija más común de aquí), pero fuimos los cuatro a fotografiarla. Los rangers y la pareja de turistas que estaban con nosotros no podían creer que nos entretuviésemos con una lagartija después de haber estado sólo unos minutos antes viendo gorilas, jaja.

Jacksonen baso-sugandila | Lagartija de bosque de Jackson | Jackson´s forest lizard (Adolfus jacksoni)
Gorilak ikustiaz gain, Biwindiko beste helburu nagusi bat hiru adardun kamaleoiak (Trioceros johnstoni) aurkitzia zan, eta lortu genduan.

Además de ver gorilas, otro de los grandes objetivos de Biwindi era encontrar camaleones de tres cuernos (Trioceros johnstoni), y lo conseguimos.

Rwenzoriko hiru adardun kamaleoia, arra | Camaleón de tres cuernos de Rwenzori, macho | Rwenzori three-horned chameleon, male (Trioceros johnstoni)



Rwenzoriko hiru adardun kamaleoia, emia | Camaleón de tres cuernos de Rwenzori, hembra | Rwenzori three-horned chameleon, female (Trioceros johnstoni)


Rwenzoriko hiru adardun kamaleoia, emia, lotan | Camaleón de tres cuernos de Rwenzori, hembra, durmiendo | Rwenzori three-horned chameleon, female, sleeping (Trioceros johnstoni)
Rwenzoriko hiru adardun kamaleoia, gaztea | Camaleón de tres cuernos de Rwenzori, juvenil | Rwenzori three-horned chameleon, juvenile (Trioceros johnstoni)
Tolleyren baso-kamaleoia, gaztea | Camaleón de bosque de Tolley, juvenil | Tolley´s forest chameleon, juvenile (Kinyongia tolleyae)
Kivuko zuhaitz-igela | Rana arborícola de Kivu | Kivu treefrog (Leptopelis kivuensis)
Biwinditik, aireporturuntz bueltatzen hastia tokatzen zan. Bidaia azkenetan zauan. Hala ere, Biwinditik irtetzen pare bat geldialdi in genitxun errepide bazterrian. Sugegorri berezi bat, Atheris nitschei, aurkitzeko saiakera azkar batzuk in nahi genitxun, baina ez genduan zorterik euki. Zingira baten inguruan (beheko argazkikua), suge haundi bat ikusi zaban Gabrik ziztu bizixan eskapatzen. Bere ustez basoko kobra bat izan ahal zan. Pena!

Desde Biwindi, tocaba empezar a regresar hacia el aeropuerto. El viaje estaba a punto de llegar a su fin. Aun así, al salir de Biwindi hicimos un par de paradas en el borde de la carretera. Queríamos hacer algunos intentos rápidos de encontrar una víbora especial, una Atheris nitschei, pero no tuvimos suerte. En torno a un pequeño pantano (el de la foto de abajo), Gabri vio una gran serpiente huyendo a toda velocidad. En su opinión podía ser una cobra de de bosque. ¡Qué pena!

Habitat paregabea / Hábitat increíble (📷 Gabri Mtnez)
(📷 Gabri Mtnez)
Gurpila zulatzian ikusle asko euki genitxun / El pinchazo de una rueda atrajo a muchos espectadores
Biwinditik aireportura bidian, erdibidian gelditzen zan Lake Mburo parke nazionalian pasau genduan gaba. Beti bezela, buelta txiki bat eman genduan gabaz. Igel eta apo batzuk ikusten ibili ginan, baina bufaluak zebizen inguruan eta bazpare ez ginan kotxetik askorik urrundu.

Pasamos la noche en el parque nacional de Lake Mburo, que quedaba a mitad de camino entre Biwindi y el aeropuerto. Como siempre, dimos una pequeña vuelta por la noche. Estuvimos viendo algunas ranas y sapos, pero había búfalos alrededor y no nos alejamos mucho del coche.

Eastern olive toad (Sclerophrys garmani)
Kivuko kanabera-igela | Rana de caña de Kivu | Kivu reed frog (Hyperolius kivuensis)
Hurrengo goizian handik martxa in bihar genduan eta ez genduan parke nazionalan barrena ibiltzeko denborarik euki. Hala ere, txori kurioso batzuk ikusi genitxun gosaltzen geunden bitartian, eta zebra eta bufalo batzuk ere kotxetik.

A la mañana siguiente teníamos que irnos de allí y no tuvimos tiempo de recorrer el parque nacional. Aun así, vimos unos pájaros curiosos mientras desayunábamos, y algunas cebras y búfalos desde el coche.

1. Iparraldeko txolarre grisa Gorrión gris | Northern grey-headed sparrow (Passer griseus)
2. Txori ehulea | Tejedor | Weaver (Ploceus sp.)
3. Azulito carirrojo | Red-cheeked cordon-bleu (Uraeginthus bengalus)
4. Karnaba mokogorria | Amaranta senegalesa | Red-billed firefinch (Lagonosticta senegala)
Ankole-Watusi behi arraza | Raza bovina Ankole-Watusi | Ankole-Watusi breed of cow (Bos taurus)
Zebra arrunta | Cebra de llanura | Plains zebra (Equus quagga)

Kuku bekainzuria Cucal cejiblanco | White-brwed coucal (Centropus superciliosus)
Kalao gris afrikarra | Toco piquinegro | African grey hornbill (Tockus nasutus
Aireportura jun aurretik, azken orduak aprobetxau nahixan, Mabamba Bayko hezegunietara jun ginan. Txalupa baten eta gidari batekin ibili ginan hezegunian zihar, batez ere, zapatamoko izeneko (Balaeniceps rex) oso arrarua eta urria dan hegazti bat ikusteko asmuekin. Hegazti hori ikusteko munduko toki onenetariko bat omen zan.

Antes de ir al aeropuerto, queriendo aprovechar las últimas horas, fuimos a los humedales de Mabamba Bay. Anduvimos por el humedal en una lancha y con un guía, con la intención de ver sobre todo un ave muy rara y escasa llamada picozapato (Balaeniceps rex). Era uno de los mejores lugares del mundo para ver a este ave.

 Txalupako paseua hasteko prest / Preparados para el paseo en barco (📷 Gabri Mtnez)
Zapatamokoren bat ikustia zaila izango zala pentsatzen genduan, baina nahiko azkar agertu zan bat. Hasieran oso urruti, lekutan ikusi genduan, hegan, oso oso altu. Baina pixkanaka jeisten hasi zan eta lur hartu zabanian, gure gidarixak eta bere laguntzailiak topatzia lortu zeben.

Pensábamos que sería difícil ver a algún picozapato, pero apareció uno bastante rápido. Al principio lo vimos muy muy lejos, volando, muy alto. Pero poco a poco empezó a descender y cuando aterrizó, nuestro guía y su ayudante consiguieron encontrarlo.

Zapatamokoa | Picozapato | Shoebill (Balaeniceps rex)

Zapatamokuaz gain, beste txori asko ikusi genitxun.

Además del picozapato, vimos otros muchos pájaros.

Martin arrantzale malakita | Martín pescador malaquita | Malachite kingfisher (Corythornis cristatus)
Jacana africana | African jacana (Actophilornis africanus)
1. Lertxuntxo karramarrozalea | Garcilla cagrejera Squacco heron (Ardeola ralloides)
2. Hegazti mailuburua | Ave martillo | Hamerkop (Scopus umbretta)
3. Lertxun ertaina Garza intermedia | Intermediate egret (Mesophyx intermedia)
4. Lertxuntxo itzaina | Garcilla bueyera | Cattle egret (Bubulcus ibis)
Hezegunian ondoko txabola baten teilatua fruta-saguzarrez beteta zauan.

En el tejado de una caseta que estaba junto al humedal había un montón de murciélagos de fruta.

Franqueten fruta-saguzarra | Murciélago de fruta de Franquet | Franquet´s epauletted fruit bat (Epomops franqueti)
Onduan, harri multzo txiki baten, bidaiko azken narrastixak ikusi genitxun. 2 eskinko desberdin, bata bestian onduan eguzkixa hartzen.

Al lado, en un pequeño grupo de piedras, vimos los últimos reptiles del viaje. 2 eslizones diferentes, tomando el sol uno junto al otro.

Eskinko marradun afrikarra | Eslizón rayado africano | African striped skink (Trachylepis striata)
Eskinko ezpain pikarta Eslizón de labios moteados | Speckle-lipped skink (Trachylepis maculilabris)
Handik aireportura jutia tokatzen jakun. Aurreko 11 egunetan hamarnaka bitxo ikusgarri ikusi eta beste horren beste abentura bizi ondoren, gure bidaia amaierara iritsi zan. Sekulako bidaia izan zan, dudarik gabe bizitza osuan akordatzeko modukua. Eta nola ez, bidai hau ez litzateke posible izango gainontzeko taldekidien gabe. Beste behin ere, eskerrak ematen dizkiet Gabri Martínez, Alejandro Carreras eta Sönke Frahmi, abentura honen parte izatera gonbidatziarren, beraien esperientzia eta jakintasun apartakin gauza asko erakustiarren eta umore eta giro onakin demaseko bidaia sortziarren. Baita Jeffi ere, alde batetik bestera eraman eta antolakuntza lanak erraztiarren.

Desde allí nos tocaba ir al aeropuerto. Después de haber visto decenas de bichos espectaculares en los 11 días previos y haber vivido otras tantas aventuras, nuestro viaje llegó a su fin. Fue un viaje increíble, inolvidable para toda la vida. Y cómo no, este viaje no sería posible sin el resto de compañeros. Una vez más, doy las gracias a Gabri Martínez, Alejandro Carreras y Sönke Frahm por invitarme a formar parte de esta aventura, por enseñare muchas cosas gracias a su extraordinaria experiencia y sabiduría, y por crear un viaje muy agradable con buen humor y ambiente. También a Jeff, por llevarnos de un lado a otro y facilitar las tareas de organización.

Amaitzeko, bidaian helburu nagusixa narrasti ta anfibiuak izanik, ikusitako talde hauen espezieen zerrenda ipintzen dizuet:

Para finalizar, como el principal objetivo del viaje eran los herpetos, os pongo una lista de las especies vistas de estos grupos:

  Narrastixak / Reptiles:
     - Acanthocercus ugandaensis
     Adolfus jacksoni
     Agama finchi
     - Atheris hispida
     Atheris squamigera
     Atractaspis irregularis
     Bitis arietans
     Bitis gabonica
     Bitis nasicornis
     Boaedon fuliginosus
     Crocodylus niloticus
     - Crotaphopeltis sp. (hotamboeia/degeni)
     Dasypeltis atra
     Dendroaspis jamesoni
     Dipsadoboa unicolor
     Hemidactylus mabouia
     Kinyongia tolleyae
     Philothamnus angolensis
     Psammophis mossambicus (hilda/DOR)
     - Toxicodryas blandingii (hilda/DOR)
     Trachylepis maculilabris
     Trachylepis striata
     Trioceros ellioti
     Trioceros johnstoni
     Varanus niloticus  
    
  Anfibiuak / Anfibios:
     - Afrixalus sp.
     - Hyperolius balfouri
     - Hyperolius kivuensis
     Hyperolius lateralis
     Hyperolius sp.
       - Hyperolius sp. (H. cinnamomeoventris?)
     Hyperolius viridiflavus
     Kassina senegalensis
     Leptopelis kivuensis
     Sclerophrys garmani
     Sclerophrys steindarchneri
     Phrynobatrachus natalensis
     - Ptychadena sp.
     Xenopus sp. (X. victorianus?)





Espero dot bidaiko kronika gustau izana. Hurrengo baten, bidaiko bidixo motz bat erakutsiko dizuet. Ondo izan!

Espero que os haya gustado la crónica del viaje. La próxima vez les mostraré un pequeño vídeo del viaje. ¡Hasta otra!

- Ugandara bidaia I - Viaje a Uganda  (Herp and wildlife trip)
- Ugandara bidaia II - Viaje a Uganda  (Herp and wildlife trip)

2 iruzkin:

  1. Thanks for sharing the information. I like this blog. Apart from this article, I learned about hammerhead shark which is the largest of all hammerhead species.

    ErantzunEzabatu