2020/01/10

Ugandara bidaia I - Viaje a Uganda (Herp and wildlife trip)

(2019ko apirilaren 18tik 28ra / Del 18 al 28 de abril de 2019)

Aurreko urteko apirilian Ugandara juteko aukera sortu zitzaidan, Gabri Martinezek indako gonbidapenari esker. Plana oso tentagarrixa zan: helburu printzipala sugegorri espezie ikusgarri batzuk ikustia zan, eta horrez gain, bidaia aprobetxatuz, gorila eta txinpantziak ikustera jutia. Plan horrekin, ezin ezetz esan holako aukera paregabe bati!

En abril del año pasado me surgió la oportunidad de ir a Uganda, gracias a la invitación de Gabri Martínez. El plan era muy tentador: el objetivo principal era ver unas especies de serpientes espectaculares y, además, aprovechar el viaje para ver gorilaa y chimpancés. Con ese plan, ¡no me podía negar a una oportunidad como esa!

Taldia ere mundiala izan zan. Gabri Martinez, Alejandro Carreras eta Sönke Frahm euki nitxuan bidailagun. Suge bila mundu guztian zihar ibilitakuak dia hirurak, ni baino askoz esperientzia gehixodunak. Kriston gozadia izan da holako jendiakin ibiltzia. Hitz gutxitan laburbiltzen, toki ikusgarri bat, izaki bizidun flipantiak eta bidailagun ezin hobiak. Emaitza borobila izan zan: sekula ahaztuko ez doten bidaia!

El grupo también fue buenísimo. Tuve como compañeros de viaje a Gabri Martínez, Alejandro Carreras y Sönke Frahm. Los tres han realizado muchos viajes en busca de serpientes por todo el mundo; gente con mucha más experiencia que yo. Ha sido una gozada andar con gente así. Resumiendo en pocas palabras, un lugar espectacular, unas especies flipantes y unos compañeros de viaje inmejorables. El resultado fue redondo: ¡un viaje que nunca olvidaré!

Sarrera honetan, eta atzetik etorriko diazen beste bitan, bidai horretako kronika txiki bat ekartzen dizuet, argazki aipagarrixenekin lagunduta.

En esta entrada, y en otras dos que la seguirán, os traigo una pequeña crónica de ese viaje acompañada de las fotos más destacadas.

Hasteko, espedizio taldia erakusten dizuet. Aurrez aipatu ditxutenez gain, Jeff Luyinda ugandarra ere egon zan gurekin, gidari lanetan. Bertakua izanda oso ondo ezagutzen dau herrialdia eta alde batetik bestera ibiltzeko ezinbesteko laguntza izan zan.

Para empezar, les enseño el grupo de expedición. Además de los anteriormente citados, nos acompañó el ugandés Jeff Luyinda. Siendo de allí conoce muy bien el país y fue una ayuda imprescindible para andar de un lado a otro.

Talde argazkia / Foto de grupo: Gabri Martínez, ni (Ander Izagirre), Jeff Luyinda, Sönke Frahm eta Alejandro Carreras.
Hasierako planian 3 toki printzipal aurreikusi genitxun: Mityanako basuak (sugegorrixak ikusteko), Kibaleko parke nazionala (txinpantziak ikusteko) eta Biwindiko parke nazionala (gorilak ikusteko). Hala ere, toki fijo hoiez gain, beste toki batzutan gelditzeko aukera ere euki genduan, eta bitxo desberdin asko ikusi ahal izan genitxun. Hori bai, nahiz eta bitxo mordo bat ikusi eta danekin disfrutau, beste behin ere narrastixak zian gure helburu nagusixa.

En el plan inicial preveíamos 3 lugares principales: los bosques de Mityana (para ver serpientes), el parque nacional del Kibale (para ver chimpancés) y el parque nacional de Biwindi (para ver gorilas). Sin embargo, además de esos lugares fijos, tuvimos la oportunidad de parar en otros sitios, y pudimos ver muchos bichos diferentes. Eso sí, aunque vimos un montón de bichos y disfrutamos con todos, una vez más nuestro principal objetivo eran los reptiles.

Egondako tokiak / Zonas visitadas: 1. Entebbe; 2. Mityana; 3. Queen Elizabeth National Park; 4. Kibale National Park; 5. Bwindi Impenetrable National Park; 6. Lake Mburo National Park; 7. Mabamba Bay.
Gutako bakoitza punta batetik (Alemaniatik, Londresetik, Madrildik eta Euskal Herritik) ginduazenez, hegaldi desberdinetan jun ginan. Sönke eta nere kasuan gainera, geratutako egunan aurreko gabian iritsi ginan. Ni izan nitzan lehena iristen, eta hotelian bertan lehen narrastixak ikusten hasi nitzan.

Como cada uno de nosotros íbamos desde una punta (Alemania, Londres, Madrid y Euskal Herria), fuimos en vuelos diferentes. Además, Sönke y yo, llegamos la noche anterior. Yo fui el primero en llegar y empecé a ver los primeros reptiles en el propio hotel.

Etxe-geko tropikala Gecko casero tropical | Tropical house gecko (Hemidactylus mabouia)
Etxe-geko tropikala Gecko casero tropical | Tropical house gecko (Hemidactylus mabouia)
Hurrengo goizian, Gabri eta Alex iritsi bitartian, beste bitxo batzuk ikusteko aprobetxau genduan Sönke eta nik.

A la mañana siguiente, mientras Gabri y Alex llegaban, Sönke y yo aprovechamos para ver otros bichos.

Finchen agama Agama de Finch | Finch´s agama (Agama finchi)
Finchen agama Agama de Finch | Finch´s agama (Agama finchi)
Finchen agama, gaztea Agama de Finch, juvenil | Finch´s agama, juvenile (Agama finchi)
Finchen agama, gaztea Agama de Finch, juvenil | Finch´s agama, juvenile (Agama finchi)
Eskinko ezpain pikarta Eslizón de labios moteados | Speckle-lipped skink (Trachylepis maculilabris)
Suimanga pechirrojo | Red-chested sunbird (Cinnyris erythrocercus) 
Martin arrantzale azpizuria | Martín pescador pío | Pied kingfisher (Ceryle rudis)
Hegabera ezproiduna Avefría espinosa | Spur-winged lapwing (Vanellus spinosus)
1. Iparraldeko txori ehule eztarriarrea | Tejedor gorjipardo norteño | Northern brown-throated weaver (Ploceus castanops)
2. Ibis hadada Hadeda ibis (Bostrychia hagedash)
3. Martin arrantzale senegaldarra | Alción senegalés | Woodland kingfisher (Halcyon senegalensis)
 4. Kuliska pikarta | Andarríos bastardo | Wood sandpiper (Tringa glareola)
Lurreko katagorria | Ardilla terrestre | Ground squirrel (Xerus sp.)

Gabri eta Alex iritsi ziazenian, Jeffek batu zitxun aeroportuan eta gero gure bila etorri zian. Talde osua elkartuta, Uganda barnealderuntz jun ginan, aurreikusitako lehen puntura. Munduko sugegorri ikusgarrixenetariko batzuk bizi dian basuetara hain zuzen ere. Bidai osoko helburu nagusixa sugegorri hauek ikustia zanez, eta aurkitzeko batere errezak ez diala kontziente izanda, 5-6 egun bertan pasatzeko aurreikuspena geneukan.

Cuando llegaron Gabri y Alex, Jeff los recogió en el aeropuerto y luego vinieron a buscarnos. Una vez que nos juntamos todos, nos dirigimos hacia el interior de Uganda, al primer punto previsto; a los bosques donde habitan algunas de las serpientes más espectaculares del mundo. Como el principal objetivo de todo el viaje era ver a estas víboras y siendo conscientes de que no son nada fáciles de encontrar, teníamos la previsión de pasar 5-6 días allí.

Lehen egun hoietan, Nsaggu izeneko bertako "aditu" baten laguntza euki genduan. Ingurua eta hango sugiak oso ondo ezagutzen zitxuan eta gure aurretik jundako talde batzuekin ere ibili zan antzeko planian. Aurreko taldien kronikak ikusitxa eta beraien erreferentziekin, laguntza haundixa izango zalakuan geunden, itxuraz berak topatzen zitxualako basoko suge gehixenak. Baina usteak ustel, dezepzio haundi bat izan zan. Labur esanda, berak topautako sugiak berak askatzen zitxula igarri genduan. Ez genduan bat bera ere askatzen ikusi, baina gertakari nabarmen asko ikusi genitxun. Seguruenik, aurrez harrapauta eukiko zitxuan, besterik topau ezian, suge batzuk ziurtatzeko. Hasierako dezepzio horren ostian, txip aldaketia itxia besterik ez jakun gelditzen, eta sugiak guk geuk topau biharko genitxula asimilau bihar genduan. Egoera horretan, guk aurkitxutakuak bakarrik zian balekuak noski!

En esos primeros días contamos con la ayuda de un "experto" local llamado Nsaggu. Conocía muy bien la zona y las serpientes que había en ella, y había estado también con otros grupos que habían ido anteriormente con el mismo objetivo que nosotros. A la vista de las crónicas de los grupos anteriores y con sus referencias, creíamos que sería una gran ayuda, ya que aparentemente era él quien encontraba la mayor parte de las serpientes del bosque. Pero fue una gran decepción. En resumen, descubrimos que las serpientes que iba encontrando eran liberadas por él mismo. No le vimos soltar ninguna serpiente, pero vimos muchos hechos que nos hacían pensar eso. Lo más probable es que se las capturara de antemano, para asegurarse como mínimo unas serpientes. Después de esa decepción inicial, sólo nos quedaba cambiar el chip y asimilar que seríamos nosotros mismo los que teníamos que encontrar las serpientes. En esa situación, para nosotros sólo eran "válidas" las especies encontradas por nuestra cuenta.

Beste alde batetik, gure dezepzio eta haserria alde batera utzita, hein batian bere portaera "ulergarrixa" izan daitekeela uste dot. Oso bizimodu eroso baten bizi gera gu, ezerren faltarik gabe, eta beraiek aldiz muturreko pobrezian. Hala ere, ez gaude ados itxen dabanakin.

Por otro lado, independientemente de nuestra decepción e indignación, creo que en parte su comportamiento puede ser "comprensible". Nosotros vivimos en una vida muy cómoda, sin faltarnos de nada, y ellos en la pobreza extrema. Aun así, no estamos de acuerdo con lo que hace.

Kronikakin jarraitxuz, arratsalde partian iritsi ginan lehen 5 egunetako hotelera eta basora juteko irrikaz, jun etorri azkar bat in genduan. Iritsi eta denbora gutxira topau zaban Nsagguk lehen sugia. Bidaiko pepino potentienetariko bat, Gabongo sugegorrixa (Bitis gabonica). Susmo txarrak tarteko, ez genduan espezie honek merezi daban beste gozatu, baina bueno, sugia ikusgarrixa zan.

Siguiendo con la crónica, por la tarde llegamos al hotel en el que íbamos a pasar los primeros 5 días y deseando ir al bosque, hicimos una rápida visita. Al poco de llegar, Nsaggu encontró la primera serpiente. Uno de los pepinos más potentes del viaje, la víbora de Gabón (Bitis gabonica). Por malas sospechas, no disfrutamos tanto como merece esta especie, pero bueno, la serpiente era espectacular.

Gabongo sugegorria | Víbora del Gabón | Gaboon viper (Bitis gabonica)


Gabongo sugegorria erretratatzen / Fotografiando la víbora de Gabón (📷 Gabri Mtnez)
Hurrengo egunian, goiz osuan ezer ere ez ikusi ondoren, eguerdi partian beste sugegorri flipante bat topau zaban Nsagguk. Baina sugegorri honek, gure susmo txarrenak susmua baino gehixau izango ziala konfirmatzen zigun. Izan ere, muturreko eskamak erdi hondatuta zitxuan eta aurrez kaja baten gordeta egotian seinale izan zitekeen.

Al día siguiente, después de no ver nada durante toda la mañana, al mediodía Nsaggu encontró otra víbora flipante. Pero esta víbora nos confirmaba que nuestras peores sospechas eran más que sospechas. En efecto, las escamas del rostro estaban medio estropeadas y podía ser una señal de haber estado guardada en una caja.

Zuhaixka sugegorri berdea Víbora de arbusto verde | Green bush viper (Atheris squamigera) 



Desilusio horrekin geundela, Alex garraxika hasi zan bapatian. zuhaixka sugegorri (Atheris squamigera) bat topau zaban! Eta hau bai, hau balekua zan!

Al poco rato de esa desilusión, Alex empezó a gritar de repente. ¡Encontró otra víbora de arbusto (Atheris squamigera)! ¡Y esta sí que era válida!

Zuhaixka sugegorri berdea, in-situ | Víbora de arbusto verde, in-situ | Green bush viper, in-situ (Atheris squamigera)



Sugegorriari argazkiak ateratzen / Fotografiando la víbora (📷 Sönke Frahm)
(📷 Gabri Mtnez)
Eskinko marradun afrikarra | Eslizón rayado africano | African striped skink (Trachylepis striata)
Hurrengo egunian beste sugegorri brutal bat azaldu zan, errinozero sugegorrixa (Bitis nasicornis). Tamalez baina, Nsagguk topau zaban, gu aurrian ez geundela, eta susmo txarrak hartu genizkion berriz.

Al día siguiente apareció otra víbora brutal, la víbora rinoceronte (Bitis nasicornis). Pero, lástima, la encontró Nsaggu, cuando nosotros no estábamos delante, y volvimos a sospechar de él.

Errinozero sugegorria | Víbora rinoceronte | Rhinoceros viper (Bitis nasicornis)




Errinozero sugiari argazkixak ateratzen geundela, garraxika hasi zan berriz Nsaggu. Jamesonen manba (Dendroaspis jamesoni) bat zauan zuhaitz baten puntan. Beste suge potente-potente bat. Nahiko haundixa zan, pare bat metrokua edo, baina oso ondo ezkutatzen zan hosto eta adar artian eta zuhaitz batetik bestera pasatzen zan gu koturatu gabe. Azkenian, sastraka batzuetara salto eta ihes in zaban.

Cuando estábamos fotografiando a la serpiente rinoceronte, Nsaggu volvió a gritar. En la punta de un árbol había una manba de Jameson (Dendroaspis jamesoni). Otra serpiente muy potente. Era bastante grande, de un par de metros de longitud, pero se escondía muy bien entre hojas y ramas y pasaba de un árbol a otro sin darnos cuenta. Al final saltó a unos matorrales y huyó.

Jamesonen manba | Mamba de Jameson | Jameson´s mamba (Dendroaspis jamesoni) (📷 Sönke Frahm)
Hortik denbora gutxira Gabri hasi zan garraxika, eta garraxi hauek bai balio zebela urria! Atheris hispida bat topau zaban. Brutala! Ze bitxo guapua!

Al cabo de un rato, Gabri gritó y lo que había encontrado sí que valía oro: una Atheris hispida. ¡Brutal! ¡Qué bicho más guapo!

Zuhaixka-sugegorri ezkatalatza | Víbora de arbusto de escamas ásperas | Rough-scaled bush viper (Atheris hispida)




Iluntzeko kotxe paseuek ere bere fruitua ematen zeben eta suge bat baino gehixau topau genduan errepidian.

Los paseos nocturnos en coche también daban su fruto y nos encontramos con más de una serpiente en la carretera.

Etxe-suge afrikarra | Culebra africana de las casas | African house snake (Boaedon fuliginosus)

Gekuak egunero ikusten genitxun gure hostalian, norberan logelan ere, noski.

Los geckos los veíamos todas las noches en nuestro hostal, incluso en el mismo dormitorio.

Etxe-geko tropikala, nere logelan Gecko casero tropical, en mi habitación | Tropical house gecko, in my room (Hemidactylus mabouia)
1. Baso-mozketen ondorioz basoak sakabanatuta zeuden / A causa de la deforestación, los bosques estaban dispersados
2. Sönke, baso itxian / Sönke, en el denso bosque (📷 Gabri Mtnez)
Alex, oso kontzentratuta, suge bila / Alex, muy concentrado, buscando serpientes
Oinguan neri tokau jatan beste Atheris bat aurkitzia. Bigarrena zan, baina hala ere flipatzen jarraitzen genun bitxo honekin.

Esta vez me tocó a mí encontrar otra Atheris. Era la segunda, pero aún así seguíamos flipando con este bicho.
Zuhaixka-sugegorri ezkatalatza | Víbora de arbusto de escamas ásperas | Rough-scaled bush viper (Atheris hispida)




Sönke eta Gabri basora bueltau aurretik afarixa erosten / Sönke y Gabri comprando la cena antes de volver al bosque
Crotaphopeltis sp. (C. hotamboeia or C. degeni) ❔

Sator sugegorria | Víbora topo | Variable burrowing asp (Atractaspis irregularis)

Gaba hartan premio potolo bat ere izan genduan. Beste errinozero sugegorri (Bitis nasicornis) bat topau genduan, eta oinguan tranparik gabe, Alexek aurkitxuta! Latza!!

Aquella noche también tuvimos un premio gordo. Encontramos otra víbora rinoceronte (Bitis nasicornis), ¡y esta vez sin trampa, encontrada por Alex! ¡Brutal!

Errinozero sugegorria | Víbora rinoceronte | Rhinoceros viper (Bitis nasicornis)




Errinozero sugegorria erretratatzen / Fotografiando la víbora rinoceronte (📷 Gabri Mtnez)
Hurrengo argazkixan ikusten dozuen bezela, suge asko zuhaitz puntetan aurkitzen genitxun, kasu honetan adibidez, lurretik metro dexentetara, gugandik oso urruti. Alexek kriston bistia zakan holakuak lokalizatzeko.

Como veis en la siguiente foto, encontrábamos muchas serpientes en la punta de los árboles, en este caso, a bastantes metros del suelo, muy lejos de nosotros. Alex tenía una vista impresionante para localizarlas.

Sugea zuhaitzaren puntan | Serpiente en la copa del árbol | Snake in the treetop
Hurrengo argazkixan panorama triste bat erakusten dizuet. Egun batian Nsagguk bere etxera eraman zigun, inguruko zuhaixketan kamaleoiak bizi ziala eta erraz ikusiko genitxula esanez. Ez genduana espero zan, bere etxera ailau orduko, bere semiek adar baten 4 kamaleoi prest eukitzia. Osasun egoera oso eskasian zeuden gainera. Pare bat argazki azkar atera genizkien dokumentauta geratzeko eta ospa in genduan.

En la siguiente foto os enseño un triste panorama. Un día Nsaggu nos llevó a su casa, diciendo que en los arbustos de alrededor vivían camaleones y que los veríamos fácilmente. Lo que no esperábamos era que en cuanto llegáramos a su casa, sus hijos tuvieran preparados cuatro camaleones en una rama. Además, se encontraban en un estado de salud muy deficiente. Les sacamos un par de fotos rápidas para que quedaran documentadas y nos largamos.

Ellioten mendi-kamaleoiak, seguruenik gatibutasunean mantenduak | Camaleones de montaña de Elliot, seguramente mantenidos en cautividad | Montane side-striped chameleons, surely held in captivity (Trioceros ellioti)
Zorionez hurrengo egunian gure kabuz aurkitxu genitxun 2 kamaleoi basati.

Afortunadamente al día siguiente encontramos dos camaleones salvajes por nuestra cuenta.

Ellioten mendi-kamaleoia, basatia | Camaleón de montaña de Elliot, salvaje | Montane side-striped chameleon, wild (Trioceros ellioti)
Ellioten mendi-kamaleoia, basatia | Camaleón de montaña de Elliot, salvaje | Montane side-striped chameleon, wild (Trioceros ellioti)
Narrastixez gain, basoko lehen 5 egun hauetan, anfibio espezie dexente ere ikusi genitxun. Gabetan ur masa askotan entzuten zian atope abesten.

Además de los reptiles, en estos primeros 5 días de bosque, pudimos observar bastantes especies de anfibios. Por las noches se les escuchaba cantar a tope en masas de agua.

Kanabera-igel arrunta | Rana de caña común | Common reed frog (Hyperolius viridiflavus)
Rana de caña de vientre canela | Cinnamon-bellied reed frog (Hyperolius cinnamomeoventris) ❔ 
1. Larre-igela Rana de pastizal Grasslang frog (Ptychadena sp.)
2. Kanabera-igela Rana de caña | Reed frog (Hyperolius sp.
3. Steindarchnerren apoa | Sapo de Steindarchner Steindarchner´s toad (Sclerophrys steindarchneri)
4. Natal puddle frog (Phrynobatrachus natalensis)
1. Rana de uñas Clawed frog (Xenopus victorianus?)) / 2. 
Igel lasterkari senegaldarra | Rana corredora de senegal | Senegal running frog (Kassina senegalensis)
Kanabera-igela Rana de caña | Secteur Munsenene reed frog (Hyperolius lateralis)
Eta nola ez, ugaztun, hegazti eta ornogabe kurioso mordo bat ere ikusi genitxun. 

Y por supuesto, también vimos un montón de curiosos mamíferos, aves e invertebrados.

Inseparable carirrojo | Red-headed lovebird (Agapornis pullarius)
Martin arrantzale paparrurdina | Alción pechiazul | Blue-breasted kingfisher (Halcyon malimbica)
Turako erraldoia | Turaco gigante | Great blue turaco (Corythaeola cristata)
1. Sagu txori arrunta | Pájaro ratón común | Speckled mousebird (Colius striatus)
2. Viuda colicinta | Pin-tailed whydah (Vidua macroura)
Kalao burugrisa | Cálao carigrís | Black- and white casqued hornbill (Bycanistes subcylindricus)
Kurrikamoko afrikarra | Picotenaza africano | African openbill (Anastomus lamelligerus)
Matxinsaltoak | Saltamontes | Grasshoppers (Zonocerus variegatus)

Zonalde honetan eman bihar genitxun 5 egunak igaro ostian, balorazio positibua in genduan. Nsaggun tranpan sorpresa txarra eta gero, txipa aldatu eta gure kabuz sugiak topatzeko gai ginala ikusita beste modu batera ibili ginan. Egixa esan, uste baino zailaua zan suge bat aurkitzia. Egun osuan ibili bihar izaten ginan bila suge bakarren bat aurkitzeko. Hala ere, ikusitakuak gutxi bazian ere, hain potentiak izanda, oso gustora geratu ginan.

Pasados los 5 días en esta zona, hicimos una valoración positiva. Después de la desilusión por la trampa de Nsaggu, cambiamos el chip y al ver que éramos capaces de encontrar serpientes por nuestra cuenta, anduvimos de otra manera. La verdad es que encontrar una serpiente era más difícil de lo que pensaba. Sin embargo, a pesar de no haber visto muchos individuos, siendo especies tan potentes, nos quedamos muy a gusto.


Bestalde, askotan entzuten dogu Lurra baso gabe gelditzen dabilela, basorik handixenak desagertzen daudela. Ba Ugandan aurrez aurre ikusi genduan arazo hau. Suge bila ibili ginan zonaldian, baso guztiak mozten zebizen, nekazaritzarako edo landaketentzat. Lehen dana basua zan tokixan, oin baso zati txiki eta sakabanatu batzuk besterik ezian gelditzen.

Por otra parte, muchas veces oímos que la Tierra se está quedando sin bosques, que los bosques más grandes están desapareciendo. Pues en Uganda vimos este problema de primera mano. En la zona donde anduvimos buscando serpientes, estaban cortando todos los bosques para la agricultura o plantaciones. Donde antes era todo bosque, ahora sólo quedan pequeños y dispersos parches de bosque.

Baso-mozketa / Deforestación
Oin lekuz aldatzia tokatzen jakun eta etapa desberdin batera pasatzia. Laster erakutsiko dizuet bidaiko 2. zatixa. Ordura arte!

Ahora nos tocaba dirigirnos a la segunda etapa del viaje. Pronto os mostraré la segunda parte de la crónica. ¡Hasta entonces!

- Ugandara bidaia II - Viaje a Uganda  (Herp and wildlife trip)
- Ugandara bidaia III - Viaje a Uganda  (Herp and wildlife trip)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina