2019/03/28

Anfibiuentzako hezegunia martxan

Azken sarreran komentau nizuen bezela, asteburuan anfibiuentzako hezegune berri bat sortu dogu Elgoibarren, Morkaiko Mendizale Elkartiak eta Aranzadi Zientzia Elkartiak antolatutako jardunaldi batian. Putzua sortu eta ingurua egokitzeko lanak in ditxugu, auzolan bidez, herritarren laguntzakin.

Hezegunia nola sortu dogun erakusten daban bideo bat eta argazki batzuk erakusten dizkizuet gaur.


(Bideo eta argazkien iturria: barren.eus)







Eskerrik asko laguntzera etorri zinaten guztiei!

Oin eurixan zain egotia tokatzen da, ia zenbat ur hartzen daban ikusteko. Urez betetzen bada, laster hasiko dia uhandre, igel, txantxiku eta bestelakuak agertzen!

Beste bat arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina