Udako oporrekin jarraitxuz, 2. zatixakin natorkizue gaur.
Italia gurutzatu eta Venezia ikusi ondoren, Kroazia hegoalderuntz jun ginan, bertako zonalde ezagunenetako batzuk ezagutzeko asmotan, eta pixkanaka espezie berrixak agertzen hasi zian.
Split (Kroazia)
|
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula) |
|
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula) |
|
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis siculus), gaztea |
|
Beltxarga arrunta - Cisne vulgar (Cygnus olor) |
Spliten, dragoitxo arrosa bat (Hemidactylus turcicus) ere ikusi genduan hirixan bertan, baina azkar gorde zan eta argazki gabe geratu nitzan.
Dubrovnik (Kroazia)
Hegoalderago Dubrovnik bisitatzia tokatzen zan. Egixa esan, alde zahar oso berezi eta politxa dauka, dudarik gabe bisitatziak merezi dabana, baina ni bertako harresixan ikusi daitezkeen sugandila kurioso batzuekin entretenitxu nitzan gehixen, jaja.
Bestalde, malkar sorbeltzen (Tachymarptis melba) iluntzeko espektakulua ere pasada bat izaten da. Buru gainetik gertu-gertu pasatzen dia kriston eskandaluakin.
|
Dubrovnik (Kroazia) |
|
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala) |
|
Mutur puntazorrozdun sugandilak - Lagartijas de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala), arra eta emea |
|
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala) |
|
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala) |
|
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala) |
|
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala) |
|
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala) |
|
Ondo fijatuz gero, Dubrovnikeko harresixan ikusi daitezke sugandila kurioso hauek |
|
Marisorgina - Mantis (Ameles decolor) |
|
Triku arrunta - Erizo común (Erinaceus europaeus) |
Vjetrenica (Bosnia)
Dubrovniketik iparralderuntz igotzen, Bosniara desbideratu ginan pixka bat, mugatik gertu zauan kobazulo bat ikusteko. Inguru hauetan (Bosnia, Kroazia, Eslovenia eta Italiako mugan) proteo izeneko (Proteus anguinus) anfibio espezie oso berezi bat aurkitzen da, kobazuluetan bizi dana, eta leku hau aprobetxau genduan kobazulua bisitatziaz gain proteua ikusteko.
|
Proteoa - Proteo (Proteus anguinus) |
Korcula (Kroazia)
|
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala) |
|
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala) |
|
Sugandila adriatikoa - Lagartija adriática (Podarcis melisellensis) |
|
Sugandila adriatikoa - Lagartija adriática (Podarcis melisellensis) |
|
Sugandila adriatikoa - Lagartija adriática (Podarcis melisellensis), gaztea |
|
Narrastixak aurkitzeko habitat aproposa |
|
Eskorpioia |
|
Ilundu aurreko orduak izaten zian paseotxo bat emateko momentu aproposenak |
Cetina ibaia (Kroazia)
Oporretan abenturazko kirol desberdinak itxia ere gustatzen jaku eta bidai honetan rafting eta arroila-jeitsiera in genitxun. Abenturaz disfrutatziaz gain, bitxo desberdinak ikusteko aukeria ere ematen dabe gainera. Arroila-jeitsiera Cetina ibaixan in genduan eta ur-igel europarra (Pelophylax ridibundus), apo arrunt europarra (Bufo bufo) eta sugandila adriatikua (Podarcis melisellensis) ikusi nitxuan. Gure gidarixak teseladun sugian (Natrix tessellata) argazki bat ere erakutsi zigun baina guk ez genduan ikusi.
|
Arroila-jeitsierako salto bat, Cetina ibaian (Kroazia) |
|
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus) |
Krka Parke Nazionala (Kroazia)
Hurrengo egunian Krka Parke Nazionaleko paraje ederrak ikustera jun ginan, baina eguraldi oso oso eskasa tokau zitzaigun. Demaseko euri-zaparrada bota zaban eta ezin izan genduan ixa ezer disfrutau.
|
Apo arrunt europarra (Bufo bufo), gaztia |
|
Krka Parke Nazionaleko narrasti espezieen kartela |
|
Euri-zaparradak utzitako panorama, ura nonahi |
|
Bainatzeko baimendutako eremua, euri-zaparrakin ere tentagarrixa batzuetzat |
Parajiak oso politxak zian arren, goitxik behera busti ginan eta furgonetara retirau bihar izan ginan, pena haundixakin. Bazkalostian guztiz aldatu zan egualdixa eta parkeko beste eremu batera mugitxu ginan. Bidian sorpresa haundi bat eman zigun errepide ertzian aurkitxu genduan Hermann dortokak (Testudo hermanni).
|
Hermann dortoka - Tortuga mediterránea (Testudo hermanni) |
|
Krka Parke Nazionaleko beste eremu bat, ez horren turistikua |
Euri-zaparradan osteko eguzki giruari esker, narrastixak kanpora irtetzera animau zian eta paseo txiki bat ematen espezie interesgarri batzuk ikusi genitxun. Ikusgarrixena jarraixan daukazuen lau marradun sugia (Elaphe quatuorlineata) izan zan. Argazkixan burua besterik ez zaio ikusten, ikusi orduko zuluan sartzen hasi zalako, baina hasieran gorputz erdi zaukan kanpuan eta demaseko bitxua zala ikusten zan, 2 metro ingurukua agian. Pena osorik ikusi ez eta ganorazko argazki bat lortu ez izana.
|
Lau marradun sugea - Culebra de cuatro rayas (Elaphe quatuorlineata) |
|
Balkanetako muskerra - Lagarto de los Balcanes (Lacerta trilineata) |
|
Balkanetako muskerra - Lagarto de los Balcanes (Lacerta trilineata) |
|
Sugandila adriatikoa - Lagartija adriática (Podarcis melisellensis), gaztea |
|
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula) |
|
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula), gaztia |
|
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus) |
Gaba pasatzeko kostaldera hurbildu ginan eta ilunsenti politx bat euki genduan.
|
Ilunsentixa Kroazian |
Ilunsenti politxan ostian, zerura begira jarraitzia tokatzen zan, ilargi-eklipsiaz disfrutatzeko.
|
Ilargi-eklipsea |
|
Ilargi-eklipsia eta ondorengo momentuak |
Hurrengo sarreran jarraitxukot Kroaziako argazki gehixaokin. Ordurarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina