Euskal herrixan, urteko sasoi honetan, teperaturak behera itxiakin batera, narrastixen aktibidadiak nabarmen itxen dau beheruntz, eta ondorioz, egun beruetan bakarrik ikusi daiteke narrasti bakarren bat. Iberiar penintsulako hegoaldian aldiz, egoera guztiz desberdina da. Tenperatura altuauei esker, narrasti asko egoten dia aktibo, indibiduo gaztiak batez ere. Baitxa anfibio ugari ere. Hegoaldera jutiak beste abantaila bat ere badauka gainera. Hemen ikusi ezin dian espezie ugari aurkitxu daitezke.
Hori jakinda, aurreko asteko zubixan, Extremadurara jun nitzan
Ibai Ugarte Zabaleta oñatiarrakin batera. Hegoalderago jungo bagina, Huelvara adibidez, aktibidade gehixau topauko genduan baina Cáceresera jutia erabaki genduan, distantziagatik batetik, eta narrasti eta anfibiuak bilatziaz gain Monfragüeko Parke Nazionala bezelako tokixak bisitatzeko bestetik.
Bidaiko lehen bi egunak pasau genitxun narrasti eta anfibio bila eta konpainia ere izan genduan momentu batzutan. Cáceresera bidian, Salamancan in genduan lo, eta bertan Max Benito Smeele, Quique Hernández eta Óscar Bravokin elkartu ginan, putzu baten inguruan buelta txiki bat emateko. Cáceresen aldiz, Florencio Carrerokin elkartu ginan eta inguruak erakutsi zizkigun arratsalde batian. ¡Muchas gracias a los cuatro!
Guztira 18 herpeto espezie ikusi genitxun, 8 narrasti espezie eta 10 anfibio espezie. 2 egun bakarrik izan ziala eta urteko sasoia zein zan kontuan eukitxa, ezin ginan kejau. Oso pozik gelditxu ginan bidaiko lehen zatixakin.
Narrastixak:
|
Dragoitxo arrunta - Salamanquesa común (Tarentola mauritanica) |
|
Lagartija verdosa (Podarcis virescens) |
|
Lagartija verdosa (Podarcis virescens) |
|
Txaradi sugandila - Lagartija colilarga (Psammodromus algirus) |
|
Txaradi sugandila - Lagartija colilarga (Psammodromus algirus), gaztia |
|
Lagartija occidental ibérica (Psammodromus occidentalis) |
|
Gardatxoa - Lagarto ocelado (Timon lepidus), gaztia |
|
Gardatxoa - Lagarto ocelado (Timon lepidus), gaztia |
|
Eskinko bostatza - Eslizón ibérico (Chalcides bedriagai) |
|
Lurpeko sugea - Culebrilla ciega (Blanus cinereus) |
|
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura) |
|
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura) |
|
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura), gaztia |
|
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura), gaztia |
|
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura), gaztia |
|
Suge biperakarak - Culebras viperinas (Natrix maura), heldu 1 eta 2 gazte |
Anfibiuak:
|
Uhandre marmolairea - Tritón jaspeado (Triturus marmoratus), gaztia |
|
Tritón pigmeo (Triturus pygmaeus) |
|
Tritón pigmeo (Triturus pygmaeus), gaztia |
|
Tritón ibérico (Lissotriton boscai) |
|
Gallipato (Pleurodeles waltl) |
|
Gallipato (Pleurodeles waltl) |
|
Gallipato (Pleurodeles waltl), gaztia |
|
Ur-igel arrunta - Rana común (Pelophylax perezi) |
|
Hegoaldeko zuhaitz-igela - Ranita meridional (Hyla meridionalis) |
|
Apo pintatua - Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi) |
|
Apo pintatua - Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi), gaztia |
|
Apo pintatua - Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi), gaztia |
|
Sapo partero ibérico (Alytes cisternasii) |
|
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita) |
|
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita) |
|
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita) |
|
Apo ezproiduna - Sapo de espuelas (Pelobates cultripes) |
Paso kanadiar batian harrapauta eta hiltzera kondenauta zeuden hamarnaka anfibio erreskatatzen ere ibili bihar izan ginan. Hurrengo sarreran erakutsiko dizkizuet argazki batzuk. Ordurarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina