Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartiak hitzaldi ziklo berri bat antolau dau. Mendixa eta zientzia uztartzen, 3 egun desberdinetarako egitaraua prestau debe, egun bakoitza bi hitzaldi motzekin osatuz.
Oinguan ere, herritarron presentzia nabarixa izango da, 4 hizlari elgoibartar egongo gera eta. Ni ere tartian egongo naiz, katamotzan inguruko kontuak kontatzen. Egun berdinian, Ion Garin eta Egoitz Alkortak Ziraba proiektuan berri emango digute. Aukera paregabia izango da, Elgoibarren martxan jarri nahi dogun Sargoateko proiektuan bezelako adibide praktiko bat ezagutzeko.
Hemen egitaraua:
Hemen egitaraua:
1. Fauna: ur putzuetako animalietatik Katamotzaren bila (Otsailak 22)
• Ziraba proiektua: herritarrak naturara gerturatzeko egitasmoa (Ion Garin eta Egoitz Alkorta)
• Katamotz iberiarraren bila (Ander Izagirre)
2. Ura: gaziarretatik lurrazpiko uretara (Martxoak 2)
• Kriosfera, izotzaren egoera munduan (Eñaut Izagirre)
• Lurpeko ura, altxor ezkutua (Inma Mugerza)
3. Kobazuloak: espeleologia Italian eta saguzar bila Bulgariara (Martxoak 8)
• Kobazuloak, iluntasuneko ikerketa baten istorioa (Martin Arriolabengoa)
Animatu!
Animatu!
• Saguzarren gorotz pilaketak: Europako iraganeko naturaren liburutegiak (Antton Alberdi eta Eñaut Izagirre)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina