2017/01/07

Anfibio eta narrasti bila Ciudad Realen II

Anfibiuen argazkixak erakutsi ostian, narrastixenak erakusten dizkizuet gaur. Tenperatura hotzen ondorioz, negua ez da inundik inora narrastixak aurkitzeko sasoirik onena. Leku askotan gordeta igarotzen debe negua, baina penintsulako hegoaldian, egun eguzkitsuetan behintzat aktibo ikusten dia. 

Guk 2 egun in genitxun hauen bila Ciudad Realen. Lehenenguan eguzkixak ondo berotzen zaban eta bitxo dexente ikusi genitxun. Bigarren egunian aldiz, ixa izoztuta topau genduan dana eta apenas ikusi genitxun sugandila eta dragoitxo batzuk. 

Culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis), gaztea


Culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis), heldua
 


Montpelirko sugea (Malpolon monspessulanus), gaztea
 


Eskailera-sugea (Rhinechis scalaris). Berriki hilda.
Lurpeko sugea (Blanus cinereus)
 


Dragoitxo arruntak (Tarentola mauritanica)
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)
 


Gardatxoa (Timon lepidus)
 

Gardatxoa (Timon lepidus)
 

Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus)
 

Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
 


Laster arte!

(Ver traducción al castellano)

2 iruzkin:

  1. Narrasti sorta polita Ander! Gezurra dirudi neguan hainbeste aurkitzea! lan polita;)

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrik asko Peio! Ba bai, argi dago hegoaldea eta hau oso desberdinak direla narrastien ohitura aldetik. Ondo izan!

      Ezabatu