2016/07/24

Oñatiko narrastixen ikastaroko argazkixak

Uztail hasieran, Oñatiko natur eskola eta Aranzadi zientzia elkartian elkarlanian, Oñatiko narrastixen ikastarua antolatu zan, eta Egoitz Alkorta Miranda eta ni ibili ginan "irakasle" lanetan. Natur eskolan elkartu ginan, teoria pixkatekin hasteko. Azalpen teorikuen ostian, Aranzadiko kolekzioko hildako indibiduak erakutsi genizkien, eta gero, ikasitxakua praktikan jartzera jun ginan mendira.

Azalpen teorikuak ematen
Narrastixak bilatzeko eguraldi oso eskasa zauan (tenperatura bajuak eta eurixa noiz behinka), baina hau kontuan hartuta, nahiko ondo jun zan eguna. Jendia oso gogotsu etorri zan eta lan bikaina in zeben bitxo bila! Horma sugandila (Podarcis muralis) eta sugandila arre (Podarcis liolepis) dexente, ziraunak (Anguis fragilis), iparraldeko suge leun (Coronella austriaca) bat eta hiru hegoaldeko suge leun (Coronella girondica) ikusi genitxun. Anfibio batzuk ere azaldu zian. Apo arrunta (Bufo spinosus), txantxikua (Alytes obstetricans), baso-igel gorrixa (Rana temporaria) eta uhandre palmatua (Lissotriton helveticus).

Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)
Sugandilak identifikatzen



Zirauna (Anguis fragilis)

Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)


Apo arruntak (Bufo spinosus)

Iparraldeko suge leuna (Coronella austriaca)

Sugandilan arrautzak

Uhandre palmatuan (Lissotriton helveticus) larbak
Taldeko argazkixa
Talde jatorra animau zan eta Egoitz eta ni ere gustora ibili ginan, giro onian. Amaitzeko, eskerrik asko Julen eta Maiderri ateratako argazkixengatik. 

Ikusi arte!

(Traducción al castellano)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina