2016/01/11

Eskulapio sugia (Zamenis longissimus)

Nahiz eta garaiz kanpo egon, aurtengo negu arraro honen ondorioz, narrasti batzuk ikusi ahal izan dia egun beruetan (normalian sugandilak bakarrik ikusi ohi dia). Larunbatian bertan, eskulapio baten argazki bat bidali ziaben. Urtarrilak 9 baten eskulapio bat!! "Bitxikeria" hau aprobetxatzen, udaberritxik gordeta nitxuan espezie honen argazki eta irudi batzuk erakutsiko dizkizuet.

Eskulapioren sugia, urtarrilak 9xan, Zarautzen aterata (Argazkia: Fidel Blazquez)
Eskulapio sugia itxura liraineko narrasti ikusgarrixa da. Normalian 140-170 cm bitarteko sugia dan arren, 2 metrotakuak ere aurkitxu izan dia. Gorputz marroi-berdexka, sabelalde horixka eta lepoaldian orban horixa eukitzen dau. Helduak, ugaztun txikiz, hegaztiz eta bestelako narrastiz elikatzen dia, eta gaztiak, sugandila eta ornogabiez. Ikustekua da, txita eta arrautza bila, zuhaitzetara igotzeko daukan abilezia! Euskal Herrixan, Kantauri isurialdeko suge tipikua da.

Eskulapiua, osasunaren zaindaritzat hartu zan antzinako hainbat kulturatan eta greziarrek adibidez, Asklepio (Eskulapio erromatarrentzat) osasuaren jainkuaren ministro zala uste zuten. Gaur egun ere, eskulapio sugia medikuntzako sinbolotzat daukagu, baina aspaldi galdu zian suge honekiko mirespenak, eta gainontzeko sugiak bezela, hil biharreko piztiatzat dauka gizartiak.

Hurrengo argazkixetan 3 eskulapio desberdin erakusten dizkizuet. Lehenengua Egoitz Alkorta Mirandari esker ikusi naban. Begixan fijatzen bazerate, kolore gris moduko bat ikusten zaio. Azala mudatzekotan dauala erakusten dau begi horrek. Bigarrena, kalian, garaje baten atian topau zeben Joseba Elustondo eta Arkaitz Iruretak. Beraiek abisauta (mertzi!!) bertaratu nitzan eta hartu eta leku aproposau baten soltau naban. Hirugarrena Haritz Arrietakin batera topau naban, erreka bazterrian. Argazkixen aurretik bidixo bat ere erakusten dizuet.











Eskulapiua oso trebia da zuhaitzetan ibiltzen





Beste bat arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina