2015/12/17

Baso-igel gorrixan ugalketa

Baso-igel gorrixak (Rana temporaria) basuan gordeta ibiltzen dia, baina ugalketa sasoia iristian, putzuetan elkartzen dia inguruko igel guztixak. Eta lekuan eta putzuan arabera, ehundaka igel elkartu daitxezke putzu bakarrian!

Baso-igel gorrixa neguan ugaltzen da, gainontzeko anfibiuak udaberrixan ugaldu ohi dian bitartian. Fetxa aproposak zialakuan, abendu hasierako zubixan, Izarraitz inguruko pare bat putzutara gerturatu ginan Haritz Arrieta Odria eta ni, ia igelak martxan zebizen begiratzeko asmotan. Bete-betian asmatu genduan. Topera zeuden bisitau genitxun bi putzuak. Lelengo putzua igel eta arrautzaz lepo zauan. Bigarrenian, errute gutxi zeuden oindik, baina ar mordua zeuan, emiak etortzeko zain. 

Argazkixak erakustiaz gain, bidixo bat ere in dot, sasoi honetan baso-igel gorrixak montatzen daban espektakulua ezagutzeko.



Hurrengo argazkixak lehenengo potzuan ateratakuak dia. Bistan dauden errutiez aparte, ur azpixan ere pila bat ikusten dia. Eta horrez gain, anplexo gehixau ere ikusten dia. Igel batzuk bikoteka daude, arrak emieri helduta. Horri esten zaio "anplexua". Modu hortara egongo dia, emiak arrautzak ipini eta arrak ernaldu arte. Beraz, ikusten dian errute guztiez gain, beste errute pila bat jartzeke zeuden.

















Eme bat, tripa arrautzez beteta, putzura iristen
Hurrengo argazkixak, bigarren potzukuak dia. Ikusten dan bezela, ixa igel danak banaka daude. Emien zain dauden arrak dia. Asko ikusten dia bistan, baina ur azpixan askoz gehixau zeuden.






Igel honek mutur arrarua zaukan. Baliteke iraganian zauriren bat euki izana.
Bukatzeko, kuriosadade bezela, argazki eta irudixak nola hartu genitxun erakusten dizuet, jeje.


Urtian behin eta denbora tarte motz baten gertatzen da espektakulu hau eta merezi dau aurrez aurre ikustiak!

Ondo segi!

2 iruzkin: